Balea Zuria argitaletxean agertzeko aski kresaltsua, sakona eta urdina da Itsas bizimina (2019), itsasozale batek idatzitako poema liburu ezin zabalagoa. Ortzemuga urrunetara darama gizaki normala, eta gizaki normala epopeia baten parte dela erakusten digu. Pello Otxotekorekin (Irun, 1970) solastu naizenean edo bere aurreko liburuak hartu ditudanean –Haraindiko begiraden bila urrun hura (Bermingham, 1999), edo Goizalbaren argitan (Erein, 2007), edo Anphora baita (Alberdania, 2010)–, edo bestela kritikak irakurri izan dizkiodanean Egan-en edo beste inon, beti begitandu zait poeta bat zehatza, hizketaldi naroduna, leuna eta neurritsua. Ederra egin zait berriro kausitzea Otxotekoren idazkera hitz bakoitzari begiratua. Apalaren ahapaldiak itzuli izan balira legez sentitu naiz atzera.
Liburua heriotzari egindako kantu antologiko batekin hasten da, non festina lente doan gai beti pisutsu hau, non burdina bera ere arina bihurtzen baiten olatuen indarraren pean. Likidotu egiten da guztia: “Eta sarrailarik gabeko atean murgilduz/ keinu bat egingo dizut/ ainguraren norabidea bidelagun izan baino lehen…”.
Azken erreferentziatzat har genezakeen Anphora baita-ren ildotik Itsas bizimina ere norbere buruari egindako galderetatik abiatzen da segurantzen eremu beti labainkorrera, eta duda zein helduleku falta liburuaren beraren grazia eta gatza dira: “Bizitzaren ur-begi garbiak/ zinezkotasunaren xirripari maiz/ muzin egiten dio,/ izakia eta egia bateraezinak bailiran./ Eta guk oraindik heldulekurik ez”.
Abstraktua dena hartu eta forma eman, hara hor Pello Otxotekok bere gain hartu duen alferreko lana. Eta hala ere, lan hori aurrera zelan daroan ikustea zirraragarria da: “Neu naiz/ ene izurritea/ ene gangrena/ ene minbizia/ eta ene izatearen bizi-mina”. Pello Otxotekoren poesia dekantazio bat da irakurtaldi guztiena. Bizitako egun bakoitzaren marka ere bai. Espirituala, folosofikoa, lirikoa da bere pentsakera. Eta bere pentsakera poemetan bilduak beste eite bat hartzen du. Erretratu bat eraiki du oraingoan sufritu eta barre egiten duen gizakiarena. Bertan agertzen gara guztiok. Ez da poesia bat abangoardiakoa, ez da emozioaren puruz bihotzera iristen dena. Apurka apurka irabazten zaituen poesia-modu ia ahaztu bat da, aho-zapore gozo bat uzten dizuna eguneroko zeregin unibertsaletara itzultzen zarenean.
Antzinako berri-berriak
Kae Tempest
Igela, 2022
-----------------------------------------------------------------
This poem was written to read aloud / Poema hau ozen irakurtzeko idatzi zen.
Horrela hasten da Kae Tempesten Antzinako berri-berriak liburua, lehen... [+]
Txori Gorri. Andre siux baten idazlanak
Zitkala- Sa
Testu zaharrak, 2022
Zitkala-Sa hegoaldeko Dakoten erreserban (AEB) jaio zen 1876an. Eskolan asimilazioan oinarritutako hezkuntza jaso zuen, eta horren... [+]
TARTARO
Testuak: Xantal Barnetxe
Ilustrazioak: Leire Perret
Ikas, 2025
--------------------------------------------------------------------
Tartaro infernuaren antzeko tokia dugu antzinako Grezian, baita pertsonaia mitologikoa ere, Virgiliok aipatua aspaldian eta... [+]
Amaieratik hasi. Euskal feminismoa, aldaketarako paradigma
Naia Torrealdai Mandaluniz
Txalaparta, 2025
-----------------------------------------------------------
Naia Torrealdai Mandalunizek Amaieratik hasi. Euskal feminismoa, aldaketarako paradigma saiakera argitaratu... [+]
hezur berriak
Ane Labaka Mayoz
Susa, 2025
Tapakia
Maite gurrutxaga
Erein, 2025
-----------------------------------------------------------
Tapakia liburu honen azala ikusten badugu, bertan sagu pipertu bat ikus dezakegu lehortzen ari den tapaki zuri-zuri baten ondoan. Gero, normalean kasu gutxi egiten diegun... [+]
Zuzi iraxegia. euskal emakume idazleak eta literatura klasikoa
Amaia Alvarez Uria
Testu zaharrak, 2024
----------------------------------------------------------------
Liburua esku artean izan aurretik ere arnas luze bat atera zitzaidan barru- barrutik: “ze... [+]
Martin Martina eta urrezko orraziaren misterioa
Amancay Gaztañaga
Elkar, 2024
-----------------------------------------------------
Amancay Gaztañagak Martin Martina eta urrezko orraziaren misterioa kaleratu du Alain Martinezen ilustrazioek lagunduta... [+]
Guardasol gorria
Lutxo Egia
Susa, 2024
Asfaltoaren azpian, lorea
Testua: Mónica Rodríguez
Ilustrazioak: Rocío Araya
Itzulpena: Itziar Ultzurrun
A fin de cuentos, 2025
Odolaren matxinadak. Gorputza, politika eta afektuak
Miren Guilló
EHU, 2024
Miren Guilló antropologoaren saiakera berria argitaratu du EHUk. Odolaren matxinada da izenburu... [+]
Zero. Transhumanismoa ate-joka erdi aro berrian
Aitor Zuberogoitia
Jakin, 2024
-----------------------------------------------------------
Hasieran saiakera filosofiko-soziologikoa espero nuen, baina ez da hori liburu honetan aurkitu dudan bakarra. Izan ere, biografia... [+]
Ihes plana
Agustín Ferrer Casas
Itzulpena: Miel A. Elustondo
Harriet, 2024
---------------------------------------------------------
1936ko azaroaren 16an Kondor legioko hegazkinek Madrilgo zenbait museori egin zieten eraso. Eta horixe bera da liburu honetara... [+]
Etxe bat norberarena
Yolanda Arrieta
Alberdania, 2024
Gogotsu heldu diot irakurketari. Yolanda Arrietaren obra aski ezaguna zait eta iragan maiatzean argitaratu zuen proposamen honetan murgiltzeko tartea izan dut,... [+]
Rosvita. Teatro-lanak
Enara San Juan Manso
UEU / EHU, 2024
Enara San Juanek UEUrekin latinetik euskarara ekarri ditu X. mendeko moja alemana zen Rosvitaren teatro-lanak. Gandersheimeko abadian bizi zen idazlea zen... [+]