Ematen du Donostian opera-denboraldia Musika Hamabostaldiarekin lotuta dagoela, jaialdi honetan bai betetzen delako Kursaal Auditorioa opera bat programatzen denean. Hortik aparte, urtean zehar Opus Liricak egindako saiakeretan jende gutxi ikusten dugu. Pena ikaragarria da, eta ulertezina. Benetan txalogarria da Opus Lirica elkarteak egiten duen esfortzua. Titulu ederrak eskaintzen ditu, bakarlari eraginkorrak ere bai, eta eszenaratze erakargarriak taula gainean jartzen dituzte. Orduan, zer gertatzen da? Agian marketing eza? Edo administrazioen babes eskasa? Auskalo. Baina, hori bai, eskainitako azken saioa disfrutagarria suertatu zen.
Mozarten Txirula magikoa opera dibertigarri eta zinez “magikoa” da. Konpositore austriarrak 35 urte zituenean estreinatu zuen maisulan hau. Obra berezia da, imajinazio musikal izugarria duena, eta masoneriatik hartutako erreferentzia ugari dituena. Opus Liricaren ekoizpen honetan, Nafarroako Ganbera Operarekin lankidetzan egindakoa, twist bat aurkitzen dugu, akzioa amets batean gertatzen baita. Hortik aparte, doitasunez jarraitzen da jatorrizko ideia.
Interpretazio onak aurkitu genituen. Rol konplikatuena, dudarik gabe, gauaren erreginarena da, eta Almudena Jal-Ladi sopranoak txukuntasunez bete zuen bere lana. Egia da agudoren batek behar den garbitasuna ez zuela izan, baina, tira, taxuz interpretatu zuen bere papera, eta deabruzko koloraturak ongi atera zituen. Nika Guliashvili baxua Sarastro eraginkorra izan zen, ondo sartuta bere rolean. Halere, guztien gainetik, abeslari distiratsuenak Marc Sala tenorea eta Ainhoa Garmendia sopranoa izan ziren. Marc Salaren ahotsa primeran egokitzen zen Taminoren tesiturara. Oso tinbre gozo eta ederra du abeslari katalanak, eta ondo menderatzen du ahotsaren emisioa. Bestalde, Ainhoa Garmendia oso soprano segurua da, eta adierazkortasunez marraztu zuen Pamina xarmangarria.
Azpimarratu behar dut César San Martín baritonoaren lana, Papageno dibertigarri eta ondo antzeztua egin baitzuen. Bestalde, Irene Fraile sopranoak Papagena freskoa interpretatu zuen. Gainontzeko abeslariak, Donostia Opera Abesbatza eta Opus Lirica Orkestra doitasunez aritu ziren. Bikain, bada.
Lohi Ensemble
Non: Montehermoso Kulturunean
Noiz: Irailaren 28an
-------------------------------
Igande arrats goibel eta hotz batez izan nuen, lehen aldiz, Lohi Ensembleren berri. Arabako musika eszena autogestionatuaz hitz egiteko Larraitzek jende jator pila bat... [+]
Rodeo eta Dena
Non: Bilboko Kafe Antzokian
Noiz: irailaren 18an
--------------------------------------------
Bilbo, sargoria, udako azken ostegunez. Bihotz Sakratuaren plaza bete dute Palestinaren aldeko oihuek, enegarrenez. Kilometro pare bat harago, Mariaren... [+]
EMPTY FILES + MOXAL & MIREN NARBAIZA
Non: Bilboko Kafe Antzokian
Noiz: irailaren 12an.
-------------------------------------------------------
Aitortu behar dut nahi baino gutxiagotan joaten naizela Bilbora. Beti sortzen dit horrelako tristura moduko bat, orduko... [+]
'GUREA KULTURA' JAIALDIA
Taldea: Sal del Coche
Non: Zestoan
Noiz: Irailaren 7an
--------------------------------------------------------
Kronika hau egitera Donostiara joan behar nuen, baina sarrerak garestiegiak iruditu zitzaizkidan behinola zezenketak... [+]
Xak eta Ekiza
Non: Ondargain txiringitoan (Deba)
Noiz: abuztuaren 27an.
-------------------------------------------------------
Euri langarraren eta lanbro-lainoen artean pasatu dugu Gipuzkoako muga, kostaldean zehar doan errepidetik itsaso zakarrari beha. Bandera... [+]
Zuzeneko musika gustatuz gero, ziur azken hamarkadan Eider Iturriagak egindako argazkiren bat ikusi duzula. Bere bi grinak uztartu ditu bermeotarrak: musika eta argazkilaritza. Eszenatoki batean hain azkar pasatzen den une hori harrapatzeko abilezia du, ikuslearen begietan... [+]
Zer: Biarritz Piano Festival. Amaierako errezitaldia. Benjamin Grosvenor, pianoa.
Egitaraua: Schumann eta Moussorgskyren lanak
Lekua: Biarritzeko ‘Espace Bellevue’.
Data: abuztuaren 8a.
-------------------------
Biarritz Piano Festival... [+]
Lau egunez Lakuntza milaka lagunez bete du Hatortxu Rockek. Aurtengo edizioak presoen aldeko jaialdiaren bideari amaiera eman dio. Hala ere, abenduak 27rako jaialdi berria iragarri dute: Aske.
Iritsi da uda. Egunak argi, bero eta luze dira orain, eta kostaldea jendez, sonbrilaz, krema usainez eta doi-doi ulertzen ditugun hizkuntzez bete da. Zuzeneko musikan ere gauzak asko aldatzen dira: mailarik gorenean daudenek makrojaialdietako birari ekiten diote, poltsikoak... [+]
26 urtez euskal preso eta iheslariak etxeratzeko aldarria oholtza gainera eraman ondoren, Hatortxu Rock jaialdiak bere azken edizioa egingo du ostegunetik igandera bitartean, Lakuntzan (Nafarroa). Jaialdian bildutako dirua preso sein senideentzat dispertsioak zekarren zama... [+]
Kneecap taldea BBK Liven egoteak eztabaida piztu du makrofestibalek protesta politikoaz egiten duten instrumentalizazioaz eta kultura-eredu nagusiaren kontraesanei buruz.
Bilboko Bilboko Kontseilu Sozialistaren Laneko Autodefentsa Sareak BBK Live jaialdiko lan-baldintza prekarioak argitara atera nahi ditu, baira horien erantzuleak seinalatu. Horretarako, solasaldia antolatu du uztailaren 2an.