Madrilen

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Euskal Herrian emakumearen berdintasunaren alde bertze leku batzuetan baino urrats bat aitzinago gabiltzala behin berriz bistaratu zen urtarrilaren 30ean, San Mamesen. Gau zinez zakur batean, Katedral-eko harmailetan 48.000 lagun metatu ziren neskek osaturiko bi futbol talderen arteko demaren lekuko izateko. Inoiz ikusi gabea, Europa osoan eta kasik munduan. Euskal futbolzaleek goi-goian paratu zituzten bai kirol femeninoa bai herri honen izena. Madrilgo prentsa gehienaren miresmena. Nahiz eta, tira, hain zaila ez zuten, San Mamesko balentriaren oihartzuna New York Times-en edo Washington Post-en orrietara ere ailegatuta.

Kezkatzekorik ez zegoen.

Harrigarriagoa egin zitzaidan Iban Zalduarena. Madrildik itzuli berria zen, Como si todo hubiera pasado liburua aurkeztetik, bere narrazioekin erdaraz atera duen bilduma. Txundituta, aurkezpen ekitaldira etorritako jendetzaz eta bere lanak piztutako jakin minaz. Hainbertzeraino, trankildu behar izan bainuen neure burua: “Ezagun duk alu honek nondik egiten duen herren. Ederki egin ziotek lan hiri puta horretan dituen laguntxoek!”.

Madrid Fusión izeneko azokan Eneko Atxari Urteko Sukaldariaren saria emateak alarma piztu behar zidan, azkenik, baina ez zidan piztu. Berunezko urteetan ere Estatuko hiriburuan alfonbra gorria hedatzen zieten gure sukaldari sonatuenei, baita haiek eroso eta esker oneko ibili ere hango telebista, saloi eta zeta-bestetara gonbidatzen zituztenean ere. Lehengo lepotik burua, hortaz, Azurmendi etxeko jaunak hartutako golardoa.

Etsi beharko dugu. Errealitateari aurre egin. Den latzena izanik ere. Madrilen modan gaude. Maite gaituzte. Eta ez dakit prestaturik gauden hainbertze maitasunerako

Kontua da, saltsa-nahasle zornotzarra saritzen ari ziren une berean Maialen Lujanbio –gure Maialen– ari zela Erresumako hiriburuko bertze toki batean, kantari. Euskal Herriko txapelduna –bitan txapelduna– Madrilgo Cinetecan, bertsotan, Radio 3ko El séptimo vicio programak antolatutako saioan. Jendetza polita, nonbait, hernaniarra baino lehen Asier Altunaren Bertsolari dokumentala ikusteko aukera izan zuena. Entzule horiek berak gai-jartzaile jarri omen zituen Lujanbiok, baita botatako bertsoen mamia azaldu ere. Irrati espainiarraren arabera, arrakasta totala.

Ileak laztu zitzaizkidan. Lehenbizikoa kasualitatea izan zitekeen. Bigarrena, zoriaren xelebrekeria. Hirugarrena, konjuntzio astrala. Laugarrena...?

Etsi beharko dugu. Errealitateari aurre egin. Den latzena izanik ere. Madrilen modan gaude. Maite gaituzte. Eta ez dakit prestaturik gauden hainbertze maitasunerako.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2025-08-18 | Behe Banda
Autosalaketa

Komisaldegian paper batzuk eman dizkidate. Izerdi tanta bakarra dakit bekokian behera bularreraino, piztu aire girotua, mesedez. Parrandan ondoegi pasatzearen asuntoak, hurrengo goizean galdutakoak salatu beharra. Inozo aurpegidun munipa batek hurrengo asterako zita eman ahal... [+]


Non dago Maider?

Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]


Heriotza txikiak

Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]


2025-08-04 | Behe Banda
Kale estuak dituzten hiriak

Etxe pareko lokala itxita, obretan, zerbait berria irekiko dutelako susmoa. Ez da izanen mertzeria bat, ez eta loradenda bat. Kasurik onenean taberna bat, ohikoa, auzokoa, eta txarrenean gastrobarra edo specialty cafe bat. Ez duzu dirurik bost euroko kafea erosteko. Ez duzu... [+]


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Konfrontaziora pasatzeko garaia da

Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu


Teknologia
Sormenerako suntsipena

Gaztetxo bati lehen mugikor adimentsuak eskaini beharko liokeena zer izan beharko litzatekeen hasi naiz pentsatzen. Nork daki, beharbada ordenagailuetarako Luberri edota Txikilinux sistema eragile libre euskaldunak sortu ziren bezala, mugikorretarako garatu liteke Linage... [+]


2025-07-30 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Gehiago

Inoiz Erdi Aroko etxe museifikaturen batean egon bazarete, etxeko altzarigintza egurrezkoa, berniz ilunekoa eta dekorazio landuarekin egina zela konturatuko zineten. Eta etxearen dekorazioari dagokionean, deigarriena da zeinen altzari gutxi zituzten edozein gela motan, baita... [+]


2025-07-30 | June Fernández
Meloi saltzailea
Coca-Cola

Bilboko 13 konpartsek iragarri dute ez dutela Coca-Colarik salduko Aste Nagusiko txosnetan.  Instagramek albiste horri buruzko Deiaren argitalpena iradoki zidan, eta iruzkinak hiru multzotan sailkatuko dizkizuet: konpartsei isekak, halako ekintzek eraginik ez dutela... [+]


2025-07-30 | Inma Errea Cleix
Kaka

Uda honetako erronka omen sare sozialetan: kaka egitea igerileku publikoetan. Ohikoak dira jokabide zikinak sare horietan, eta batzuek beren gorotz fisikoa libratzea, ororen begi-bistan eta eskura, honezkero gaina hartu digun zikinkeria digital erraldoia hezurmamitzea besterik... [+]


Ergelkeria

Liburuak hasi, utzi… begietatik garunera nagi doaz esaldiak, eta itzali ezin dudan tik-tak bat entzuten dut. Ikus-entzunezkoak pikatzen ari naiz.

Entzun dut burpee, eta Llados, eta body count, eta nahi duzulako zara pobrea, eta Milei, eta Thiel, eta unibertsitatea... [+]


2025-07-30 | Sukar Horia
Dominatzaile pobreak

Bolo-bolo dabiltza gugandik zenbait kilometrotara gertatutako pogromoak, hamarkada luzetan −mendez mende− zilegituriko arrazismoa oinarri dutenak. Palestinan, Torre Pachecon eta Hernanin, arazoa antzekoegia da, intentsitate ezberdinez bada ere. Moroak dira behe-laino... [+]


Euskarak Euskal Herria behar du

Euskararen balizko etorkizunari buruzko ikerketa bat ezagutzera eman da berriki, eta zalaparta eragin du bertan irudikatzen den paisaia beltzak. Asaldamendu hori auzitan jarriz abiatuko dut nire ekarpena. Zergatik da harrigarria datu hori? Zein mundutan bizi gara, gure egoeran... [+]


Migrazioei buruzko jarrerak gurean

Diskurtso erreakzionarioen gorakadaz ari gara azken urteetan. Dela migrazioei buruz, dela feminismoa, euskara eta abarri buruz. Testuinguru horretan, garrantzitsua iruditzen zait jarrera erreakzionarioak edota migrazioei buruzkoak aztertzeko ez gelditzea titularretan, eta gaiari... [+]


Eguneraketa berriak daude