Betidanik, betirako

  • Ostera ere Arriagara, ostera ere zirrara eta gogo beretsuarekin. Oraingo honetan baina Arriaga kanpoaldean giro berezia somatu dut, emakumeen aurkako indarkeriaren kontra protestarako bildutakoen artean, antzokira sartzeko ilara luzea.

Vaiven producciones
Vaiven producciones

2019ko otsailaren 13an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Asteburu eroa izan dugu parez-pare taula gainean, kuadrillako baten ezkon aurreko agurra ospatzeko aitzakian, aspaldian elkartuko gabeko sei lagun kuadrilla batu dira landa etxe batean. Betidanik izandako lagunak, betidanik ezagututako egia ezkutuak azaleratuko dituzte, eta orduan hasiko da benetako festa. Alkohola, drogak, eta horiei laguntzeko aspaldian esan gabeko gauza ugari. Azkenerako baina, landa etxean dagoen erlauntzako erleek egin ohi duten moduan, hitz, oihu eta dantza eginez, bata bestearekin komunikatuko dira, betidanik errotutako hori betirako sendotuz.

Erlauntza antzezlanaren kronika
Noiz: urtarrilak 13
Non: Bilboko Arriaga Antzokia

Komedia ederraz gozatzeko aukera izan dugu, eta berriro ere, Errastiren gidoiak, ezusteko barre algara bat baino gehiago lapurtu dit. Komedia indartsua, bizia, elkarrizketa sano eta hizkuntza jator eta zainduarekin. Denbora dezente pasatu da antzokian horrelako giroa topatu ez dudanetik.

Eszenatoki gainean lagun kuadrilla baino aktore zerrenda paregabea ikusi dut, sarritan ez bezala denak emakumeak, ederra hau ere! Zaila egiten zait aktore zehatz baten lana nabarmentzea, denak ere onena eman baitute. Aitziber Garmendiari egokitu zaio protagonista rola eta taxuz bete du papera, baina talde-lana izan da oraingo honetan Arriagako eszenatokian nabarmen.

Arriagatik sarri egin dut salto neure lagunen arteko Kabauko bazkarietara. Gara ikusten nuen uneoro selfie-ak atera eta momentuak izoztu nahian, Andrea gure arteko haserreetan zentzua jarri guran, Paula berriz momentu bakoitzari musika jartzeko ahaleginean… Merezi du, Vaiven konpainiaren azken lana ikusteko tarte bat hartzea. Barre eginaz norbere lagun arteari erreparatzeko, eta betidanik alboan dauzkagun horiek balioan jartzeko ez bada ere.

Zuzendaritza: Mireia Gabilondo
Testua eta zuzendari laguntzailea: Kepa Errasti
Eszenaratze espazioa: Fernando Bernués
Aktoreak: Itziar Atienza, Naiara Arnedo, Sara Cozar, Getari Etxegarai, Aitziber Garmendia eta Leire Ruiz.

Hurrengo emanaldiak:
Otsaila: 22an Beasainen eta 23an Errenterian
Martxoa: 1ean Elgoibarren eta 10ean Billabonan
Apirila: 3an Hernanin eta 13an Amurrion

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Antzerkia
2025-09-14 | Atx Teatroa
Arren ganbara eta emeen sotoa
MULTIMEDIA - Antzezlana

Ganbaran arrak bizi dira, arrek arrentzat sortutako munduan. Sotoan berriz emea, zoritxarreko egun batean sortutako “aka­tsa”. Goian jaun eta jabe. Behean kateak eta iraultza. Gela biak inkomunikatuta daude, ez dago nahasterik. Nola etorriko da orduan, aldaketa... [+]


2025-09-07 | Tartean Teatroa
Pankreas
MULTIMEDIA - Antzezlana

Zer egingo zenuke lagun baten bizia salbatzeko? Zer emango eta zer gordeko zenuke? Komedia honetako hiru lagunek auzi honi eman behar diote erantzuna. Gau zoro batean, ezusteko gertaerak bata bestearen atzetik etorriko dira, fisika modernoaren axioma bati men eginez: gerta... [+]


Barkoxeko pastoralaz

Usaiako "süjetik" gabea, esku andana batek idatzia, errejent multzo batek zuzendua, gertakizun askoren kontari, gisa guzietara kolektiboa da.


Antzerkia
(Des)eroso

Marmarra
Dramaturgia: Jon Gerediaga/Atx Teatroa
Zuzendaritza: Atx Teatroa
Noiz: Uztailaren 4an                                                   ... [+]


2025-07-20 | Tartean Teatroa
Zergatik, Jamil?
MULTIMEDIA - Antzezlana

Kolpe bat jaso eta memoria galdu berri duzu. Dakizun bakarra, poliziak esan dizulako, zera da: bere ohean zetzan elbarritu babesgabe bat tiroz akatu duzula; duela gutxirarte maitekiro zaintzen zenuen gizona, hain zuzen. Zeure burua duin eta zintzotzat duzu, eta hala ere,... [+]


Atera daitezela herriko plazara

Ekain amaieran iragan da Banka eta Urepeleko eskola publiko uztartuetako urte hondarreko ikusgarria. Eskola gehienetan bezala, Bankako ama-eskolako irakasleak eta Urepeleko lehen mailako bi irakasleek, hirurek elkarrekin, urtero antolatzen dute haurren emanaldi nagusia:... [+]


2025-07-13 | Atx Teatroa
Fakiu
MULTIMEDIA - Antzezlana

Gosea, txizalarria, maitasuna, gorrotoa, egarria, sexua, beldurra... eta zelan ez... biolentzia. Besteak beste, gure instintoetako batzuk dira hauek. Haiei esker bizi gara historiaurretik gaur egun arte. Oinarrizko tresnak izan dira, badira eta izango dira bizitzan aurrera... [+]


Irrintzi bat ezpataren aurrean

Bigarrenez Aresti etorkizunaren aurrean
Nork: Ekida Arte Ekimena.
Noiz: ekainaren 20an.
Non: Azkoitiko Baztartxo antzokian.

------------------------------------------------------------------

50 urte dira Gabriel Aresti euskal idazle marxista hil zela, eta Ekida arte... [+]


2025-07-06 | Tartean Teatroa
Ez dok hiru
MULTIMEDIA - Antzezlana

Euskal musikaren imajinario kolektiboan murgilduko gaituen ikuskizuna da “Ez dok Hiru”. Euskal Herriko kantutegian oinarritutako ikuskizun teatrala.

Eoa, deskonzertantea eta irrigarria azalez, baina azal horren poro bakoitzari geure musikarekiko maitasuna dario... [+]


2025-07-03 | Ximun Fuchs
Etorkizuna gibelean da

Maiatzean Korsikan egon nintzen topaketa batean, hezkuntza artistikoa eta hizkuntzen irakaskuntza aipagai, gure antzerki taldean hezkuntza eta antzerkia anai-arreba bikiak baitira ekinean. Ikastaroan, luzaz mintzatu ginen linguista batekin, etorkinei frantsesa eta ingelesa... [+]


Miss Karaoke
MULTIMEDIA - Antzezlana

Miss Karaoke-k abesti bat kantatzeko enkargua jaso du, eta urduritzen hasia da. Zer kantatuko du Ebento Handian, Antolatzaile Handiaren enkarguz, Jende Guztiaren aurrean? Are gehiago, zein hizkuntza aukeratuko du? Gutxiengo gutxitu, gehiengo gutxitu, gutxiengo... [+]


'Artxibo biluzia'
Memoria indibiduala, memoria kolektiboa eraikitzeko

Artxibo biluzia
Nor: Intza Alkain eta Javi Barandiaran (Metrokoadroka).
Non: Lemoako Kotxepin aretoan.
Noiz: ekainaren 2an.

-------------------------------------------------------

Lemoan independentzia eguna ospatzen ari dira. Kotxepin kultur etxearen alboan,... [+]


Besaulkiak
MULTIMEDIA - Antzezlana

Liluragarria da zinez aulkien disdira. Orok merezi du lanaren osteko atsedena. Kasu, ostera, sakona da loaren eztena. Esertzen bazara aginduetara makurturik, heriok ohartu orduko, jango dizu barrena

  • Zuzendaria: Ander Lipus
  • Testua: Gotzon Barandiaran
  • Musika: Mikel... [+]

Takoidun zapata gorria
MULTIMEDIA - Antzezlana

Takoidun Zapata Gorria hogei minutuko iraupena duen antzezlan labur bat da, Piszifaktoria Ideien Laborategiaren bigarren proiektua da. Ezohiko gunetan erakusteko obra bat da, ez baitu eszenatoki baten beharrik. Hartara, antzez-ekintzaren barruan egoteko eta ekintza bertatik... [+]


Trapu gorria, Arestiren omenez

Ekainaren 5ean 50 urte beteko dira Gabriel Aresti zendu zela, jaio zen hirian bertan, Bilbon. Ziutatearen tristeziak bestelako kolore bat duen garaiotan, belaunaldi berri batzuek Arestiren hitzak goratzeaz aparte, haren esanak gaurko egunetik aztertu dituzte hiri horretan... [+]


Eguneraketa berriak daude