Irati Elorrietak pertsonaia ibiltariak gorpuztu ditu Neguko argiak (Pamiela, 2018) nobelan. Joan-etorrira ohituriko pertsonaiak dira gehienak, jaioterriaz besteko hiri batean –Berlinen– gurutzatu direnak. Añes eta Marta dira protagonista nagusi bi, hiri-ibiltari direnak, zentzu askotan: bai hiri batetik bestera aldatu dutelako bizitokia (Parisetik Berlinera egin dute bidea), bai hiri-geografian barneratzeak barrenak mugiarazten dizkielako, hiriko bazterreko zokoekin bat egiteraino, hiri-giroan kamuflatzeraino. Era berean, memoriaren zokoetan ere ibiltari dira, batez ere Añes: paisaiak ere denbora lerro bihurtzen zaizkie, iraganaren arrastoen gordailu.
Añesen eta Martaren adiskidetasuna nobelaren geruza nagusietako bat izan arren, askotariko geruzez eraikitako mundu literarioa da; horixe da, nire ustez, nobelaren ekarpen handienetariko bat, geruzaz geruza, oso modu sotilean, mailaz maila, protagonisten nortasunera eta ezinegonetara hurbiltzen zaituela.
Geruzaz geruza pertsonaia-sare oparoa eraiki da nobelan, baina sarearen korapilo gehienak bi pertsonen arteko harremanetan eraiki dira: Añes-Marta, Añes-Bruno, Marta-Martin, Añes-Esteban, Añes-Xuan, Xuan-Claire, eta abar. Korapilo horiek guztiek elkar osatzen dute, elkarri eragiten diote, harremanen mapa ñabarra irudikatzeraino. Besteen begiradak eraikitzen dituzte pertsonaien nortasunak, besteen ahotsek kolpatzen dituzte pertsonaien nortasunak, eta hain zuzen ere, ispilu- eta ahots-joko horiek dira nobelaren arkitektura narratiboaren muin.
Pieza laburren bitartez eraikitzen da afektu-mapa hori. Lehen irakurraldian, aurkibidea gainbegiratzean, pieza laburren izenburuek harritu egin ninduten, batzuetan esplizituegi zirelakoan, besteetan sinbolikoegi, eta atalen izenburuekin guztiz ez asmatu izanaren sentsazioa sortu. Nobelan barneratu ahala, geruzak urratu ahala, izenburuen joera horrek bi pertsonaia nagusien gatazka ere irudika zezakeela pentsatu nuen; izan ere, afektuen labirinto horretan orpoz orpo irudikatzen baitira edertasuna eta oinazea, zehaztasuna eta haluzinazioa, erreala eta simulazioa, biziak eta hilak.
Lautadako mamua
Xabier Montoia
Elkar, 2024
112 orrialde
Eleberri labur honetan egileak XIX. mendeko Euskal Herrira garamatza, sekulako sona hartu zuen Juan Diaz de Garaio hiltzailea duela protagonista. Arabako landa guneko jendarte tradizional eta giro hotzean barneratzen... [+]
Kanbodiako enbaxada
Zadie Smith
Itzulpena: Garazi Ugalde
Igela, 2022
-----------------------------------------------------
Batek baino gehiagok askatu ezin duen ideia faltsua da Europa jende berdinez soilik dagoela eraikita. Eta ez bakarrik faxistek. Egiatan, gutako... [+]
Carmilla
J. T. Sheridan Le Fanu
Itzulpena: maialen berasategi
Erein, 2025
------------------------------------------------------------------------
Literatura unibertsala bilduman argitaratu berri dute J. T. Sheridan Le Fanu irlandarraren 1872ko Carmilla. Maialen... [+]
Agur Karibu
Marian Porcel
Elkar, 2025
SIMULAKRO BAT
Leire Ugadi
Elkar, 2025
---------------------------------------------------------------------
Hitzak hautsi egin dezake, kolpatu, arrakalatu eta apurtu. Simulakro bat (Elkar, 2025) izendatu du Leire Ugadik (Urduña, 1996) simulakro hutsetik harago... [+]
Zoriona, edo antzeko zerbait
Karmele Mitxelena
Elkar, 2024
------------------------------------------------------------------
Helduentzat bigarren liburua du Karmele Mitxelenak. Lehenengoa ipuin liburua izan zen, eta honetan ere nabari zaio ipuingile eskua; izan ere,... [+]
Lur jota Parisen eta Londresen
George Orwell
Igela, 2025
George Orwell Abereen etxaldea (Animal farm, 1945) eta 1984 (1949) eleberriengatik ezagutzen dugu, euskarara itzuliak biak. Baina horien aurretik Down... [+]
Antzinako berri-berriak
Kae Tempest
Igela, 2022
-----------------------------------------------------------------
This poem was written to read aloud / Poema hau ozen irakurtzeko idatzi zen.
Horrela hasten da Kae Tempesten Antzinako berri-berriak liburua, lehen... [+]
Txori Gorri. Andre siux baten idazlanak
Zitkala- Sa
Testu zaharrak, 2022
Zitkala-Sa hegoaldeko Dakoten erreserban (AEB) jaio zen 1876an. Eskolan asimilazioan oinarritutako hezkuntza jaso zuen, eta horren... [+]
TARTARO
Testuak: Xantal Barnetxe
Ilustrazioak: Leire Perret
Ikas, 2025
--------------------------------------------------------------------
Tartaro infernuaren antzeko tokia dugu antzinako Grezian, baita pertsonaia mitologikoa ere, Virgiliok aipatua aspaldian eta... [+]
Amaieratik hasi. Euskal feminismoa, aldaketarako paradigma
Naia Torrealdai Mandaluniz
Txalaparta, 2025
-----------------------------------------------------------
Naia Torrealdai Mandalunizek Amaieratik hasi. Euskal feminismoa, aldaketarako paradigma saiakera argitaratu... [+]
hezur berriak
Ane Labaka Mayoz
Susa, 2025
Tapakia
Maite gurrutxaga
Erein, 2025
-----------------------------------------------------------
Tapakia liburu honen azala ikusten badugu, bertan sagu pipertu bat ikus dezakegu lehortzen ari den tapaki zuri-zuri baten ondoan. Gero, normalean kasu gutxi egiten diegun... [+]
Zuzi iraxegia. euskal emakume idazleak eta literatura klasikoa
Amaia Alvarez Uria
Testu zaharrak, 2024
----------------------------------------------------------------
Liburua esku artean izan aurretik ere arnas luze bat atera zitzaidan barru- barrutik: “ze... [+]
Martin Martina eta urrezko orraziaren misterioa
Amancay Gaztañaga
Elkar, 2024
-----------------------------------------------------
Amancay Gaztañagak Martin Martina eta urrezko orraziaren misterioa kaleratu du Alain Martinezen ilustrazioek lagunduta... [+]