Behin-behinean aske geratu da Amurrioko erasoarengatik atxilotutako polizia ohia

  • Baldintzarik eta bermerik ordaindu gabe, epaileak aske utzi du Amurrioko ezker abertzaleko familia baten baserriari tiro egin izanagatik Ertzaintzak atxilotu zuen polizia ohia. Armak legez kanpo edukitzea egotzi dio epaileak.

Erasotutako familiako kideak.

2019ko urtarrilaren 11n - 16:27

Ostegunean atxilotu zuen Ertzaintzak 74 urteko gizonezkoa, erretiroa hartutako polizia. Ezker abertzaleko familia baten baserriari tiro egitea leporatu zioten, baina ostiralean aske utzi dute, inolako baldintza eta bermerik ordaindu gabe. Dena den, Ertzaintzak 30 arma inguru eta beste zenbait munizio aurkitu ditu bere etxean. Armak edukitzea leporatu diote, eta aske geratu da. Hainbat hedabidek jakitera eman dutenez, arma horiek “zaharkituta” zeuden eta hortaz, ez ziren “arriskutsuak”.

Urtarrilaren 6an goizeko hamaikak aldera, Amurrioko ezker abertzaleko familia baten baserriari tiro egin zioten. Balak sukaldeko leihoa zeharkatu, kristala hautsi eta horma jo zuen; ez zuen inor zauritu. Ikerketa abiatu zuen Ertzaintzak. Lehen unetik susmagarri nagusia herriko 74 urteko polizia ohia zen, baina Ertzaintzak ostegunera arte ez zuen arma aurkitu. Orduan atxilotu zuten, eta ostiralean pasa da epailearen aurretik: behin-behinean aske geratu da.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ezker abertzalea
2024-04-21 | Leire Artola Arin
EH Bildu nabarmen nagusitu da Gipuzkoan, 11 eserlekurekin

Gipuzkoan izan du babes gehien EH Bilduk, eta 2 eserleku gehiago lortu ditu; 135.000 boto baino gehiago eskuratu ditu, eta 5 puntu egin du gora. EAJk eserleku bat galdu du, eta 9rekin geratu da; 4 puntu egin du behera. Donostian boto gutxigatik irabazi du EAJk, eta udalerri... [+]


Asiron: “Iruñeko eredua esportagarria dela erakutsi behar dugu”

Larunbatean 100 egun bete ziren Joseba Asiron aginte makilaz jabetu zenetik, abenduaren 28an, Iruñeko Udalaren historiako lehendabiziko zentsura mozioaren bitartez. Lasai hartu du Euskalerria Irratia udaletxeko Harrera Aretoan, egindako lanaz harro. “Hiru hilean... [+]


Administrazioan Euskaraz taldeak salatu du Iruñeko eta Antsoaingo udalek euskara baztertu dutela zenbait lan deialditan

Iruñeko zein Antsoaingo udaletan EH Bildu dago. Herritar batek errekurtso bat jarri du Antsoaingo Udalean, eta ez dutenez errekurtsoa onartu, Nafarroako Administrazio Auzitegira jo du.

 


Eguneraketa berriak daude