Ertzaintzak gizon bat identifikatu du Ezker Abertzaleko familiaren baserriaren aurkako tiroaren harira

  • Poliziak Aiaraldea hedabideari nabarmendu dionez, oraindik ez da atxiloturik egon. Naiz hedabidearen arabera, identifikatua polizia nazional ohia da.

Sukaldeko leihotik sartu da bala. (Argazkia: Aiaraldea)
Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko urtarrilaren 07an - 12:03
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Tiro bat bota zuten atzo goizean ezker abertzaleko familia baten baserriarren aurka, Lezaman. 9 milimetroko bala bat sartu zen etxeko sukaldera, leihotik. Ertzaintza etxebizitzara bertaratu da eta ikerketa abiatu du.

Lekukoek salatu dutenez, ezin da ehiztari baten bala galdu bat izan eta ez da ezta familia arazo edo liskar baten ondorioz izan. Era berean, nabarmendu dute gertaera jazo den unean etxean jendea zegoela eta, ondorioz, arrisku handia pairatu dutela.

Identifikatu bat

Ertzaintzak Aiaraldea hedabideari jakinarazi dio ikerketa ireki dutela eta momentuz ez dela atxiloturik egon. Hala ere, gizon bat identifikatu dute, gertaeran inplikatua egon daitekeelakoan. Naiz hedabideak, bere aldetik, identifikatua polizia nazional ohi bat dela adierazi du.

Argazkia: Aiaraldea.

  Albiste hau Aiaraldeak argitaratu du eta CC by-sa lizentzia erabilita ekarri dugu ARGIAra


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ezker abertzalea
Eguneraketa berriak daude