Mobilizatzea beti da eraginkorra

  • Ez dira gutxi uste dutenak langile eta herritarren mobilizazioek, grebek, okupazioek, baraualdiek, itxialdiek… ez dutela ezertarako balio. Eta argudio horri helduta, justifikazioa aurkitzen dute antolatu ohi diren mobilizazio edo grebekin bat ez egiteko edo kalera ez ateratzeko euren eskubideak aldarrikatzera. Ez da horrela. Greba egitea, nonbait ixtea, enpresak eta instalazioak okupatzea eta kalean manifestatzea, azken batean mobilizatzea, beti da eraginkorra. Ez soilik gure duintasuna babesten dugulako, epe motzera nahiz luzera begira helburu eta aldarrikapen asko ere lortzen direlako baizik.

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Azken garaiotan, hainbat mobilizazioren artean, pentsionistena nabarmentzen ari da Hego Euskal Herrian eta Espainiako Estatuan, baita Jaka Horidunen mugimendua ere Ipar Euskal Herrian eta Frantziako Estatuan. Pentsionisten kasuan, gobernuak mugiarazi dituzte: pentsio baxuenak igotzeaz gain, besteen eros ahalmena eguneratu behar izan dute. Euskal pentsionistei dagokienez, askoz urrunago joan dira eta ia lortzekotan egon dira euren pentsioak osatzeko oinarrizko igoera bat. Baina EAJ eta EH Bilduren arteko negoziazioak hautsita, 2018ko EAErako aurrekontuen luzapena etorriko da. Egoera horrek pentsionistak bultzatuko ditu beren mobilizazioak biderkatzera, joan den asteburuan egin zuten moduan. EAJ eta EH Bilduren arteko tentsioa mobilizazio horiek sortu dute, hain zuzen. Jaka Horidunekin, berriz, Frantziako Gobernuko presidente Emmanuel Macronek 100 euroko igoera egin behar izan du gutxieneko soldatan, baita beste neurri batzuk hartu ere, nahiz eta oraindik ez dakigun nahikoak izango diren tentsio soziala baretzeko.

Mobilizatzea, bai, beti da efikaza. Ez ordea eskirola izatea edo etxean geratzea eskuak gurutzatuta, besteak kalean dauden bitartean.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Eguneraketa berriak daude