Hauteskunde-propaganda Whatsappean? Espainiako Estatuko lege berri batek datuen erabilera eztabaidagarria baimenduko du

  • Herritarren baimenik gabe posta elektronikora, Whatsappera edo sare sozialetara hauteskunde-propaganda bidaltzeko lege proiektua bultzatzen ari dira Espainiako Estatuan. Beste erakunde eta enpresentzat debekatuta dagoen datuen erabilera egiteko aukera izango lukete alderdiek, legea onartzean.


2018ko azaroaren 21an - 14:02
Espainiako Senatuan atzera botatzen ez duen azken orduko helegiterik jartzen ez bazaio, 2019ko hauteskundeetan erabili ahalko dituzte herritarren datuak profil ideologikoaren araberako propaganda bidaltzeko.

Datuen Babeserako Lege berri baten tramitazioaz informatu du ElDiario.es hedabideak eta bertan irakurtzen denez, Espainiako gorteetan ordezkaritza duten alderdi guztiek babestu dute hauteskunde-propaganda herritarren gailu digitaletaraino bidaltzeko aukera ematen dien egitasmoa.

Edozein komunikazio-bide zuzen erabili ahalko lukete alderdiek propaganda bidaltzeko, tartean Whatsapp bezalako mezularitza zerbitzuak, posta elektronikoa eta sare sozialak.

Lege berriaren 58 bis artikuluaren hirugarren puntuan irakurtzen denez, alderdiek eskubidea izango dute hauteskunde garaian “bide elektronikoetatik edo mezularitza-sistemetatik” euren propaganda bidaltzeko eta hori egitea ez da hartuko komunikazio komertzial gisa.

Gainera, lege proiektuaren arabera, alderdiek baimenduta edukiko lukete datu pertsonalak biltzea, herritarren iritzi politikoen inguruko profilak osatu ahal izateko.

Alderdiek ez al dute Europako legea bete behar?

Datuak horrela erabiltzea debekatuta dago Europar Batasunean Datuen Babeserako Araudi Orokorra indarrean sartu zenetik, enpresen komunikazio komertzialetarako behintzat. Baina hauteskunde-kanpainetarako salbuespena gehituko balitz, alderdiek aukera izango lukete beste guztientzat debekatuta dagoen datuen erabilera egiteko.

Proiektuak zeresana eman du eskubide digitaletan adituak diren pertsona eta kolektiboengan eta batzuk Cambridge Analyticaren eskandaluaren parekotzat jo dute.

Senatuan helegiteren bat aurkezteak bakarrik atzeratu dezake legea indarrean sartzea, orduan Espainaiko Kongresuak onartu beharko lukeelako, baina oraingoz senatariek aurkeztutako 32 helegiteetatik bakar batek ez du lortu gainontzeko taldeen babesik. Akordio falta horren erruz, 2019ko hauteskundeetarako alderdi politikoek aukera izango dute profil ideologikoen araberako hauteskunde-propaganda bidaltzeko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Datuen zelatariak
Google Analytics-en alternatiba librea den Matomo euskaraz erabil daiteke

Webguneen arduradunek beren bisitarien trafikoa aztertu nahi izaten dute, baina horretarako gehien erabiltzen den Google Analytics tresnak pribatutasun eta lege arazoak ditu. Alternatiba etikoago bezala gehien erabiltzen den Matomo software librea euskaratu du Iametzak.


Software librea erabiltzen duten ikastetxeek beraien esperientzia azaldu dute Eusko Legebiltzarrean

Software librea erabiltzen duten Lezo BHI, Irungo Hirubide BHI eta Donostiako Antigua-Luberri BHI ikastetxeek beren esperientzia azaldu dute Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza batzordean, EH Bilduko Lore Martinez Axpek eskatuta. Institutuetako ordezkarien aurkezpenen bideoak [+]


Danimarkak legez kanpokotzat jo du Googlek ikasleen datuak biltzea

Euskal Herriko eskola askotan bezala, Danimarkan ere Chromebook-ak eta Google Workspace (lehen G Suite for Education deitua) erabiltzen dira. Hala ere, datorren ikasturtetik aurrera gauzak aldatzera doazela dirudi, datuen babeserako agentzia daniarrak legez kanpokotzat jo baitu... [+]


Gobernuek espioitzarako erabiltzen dituzte mugikorreko jakinarazpenak, AEBetako senatari baten arabera

Orain arte ezezaguna zen zelatatzeko metodo baten berri eman du AEBetako Ron Wyden senatariak: mugikorreko jakinarazpenak. AEBetako eta beste estatu batzuetako gobernuak teknika hori erabiltzen ari dira, Reuters-ek jakitera eman duenez.


2023-11-24 | Gedar
Europako biztanle bakoitzak nortasun digital bat izatea nahi dute

Filtratu egin da eIDAS 2 araudi berriaren zirriborroa, eta jakinarazi dute nortasun digital bat sortu nahi dutela pertsona bakoitzarentzat. Modu zentralizatuan eta digitalki, biztanle bakoitzaren askotariko datu eta agiriak jasoko ditu biltegi horrek.


Eguneraketa berriak daude