Gabonetan turroiekin gertatzen den bezala, santu guztien egunaren inguruan badugu musikazaleok hitzordu garrantzitsu bat: Tolosako Abesbatza Lehiaketa hain zuzen ere. Aurtengo edizioa bereziki interesgarria izan da, arrazoi askorengatik: alde batetik, 50. edizioa izan da, eta urteurrena ospatzeko hainbat kontzertu berezi antolatu dituzte, batzuek merezi izan dute eta beste batzuek ez hainbeste, dena esan behar da; bestetik, aurten entzun ditugun abesbatzen kalitatea zinez altua izan da, eta horrek bai ematen diola prestigioa holako jaialdi bati.
Mundu osotik etorritako hamasei koruk hartu dute parte aurtengo lehiaketan eta, esan bezala, maila altua erakutsi dute orokorrean. Halere, hasieratik deigarriak suertatu ziren Ukrainatik zetorren Oreya abesbatzaren eta Letoniako Kamer Koris taldearen aktuazioak, perfekzio tekniko handikoak eta, aldi berean, orijinalak beren planteamenduetan. Ez ginen harritu, ba, bi abesbatza hauek finalean ikusi genituenean, Suediako Sr Jacobs Vokalensemble eta Indonesiako Batavia Madrigal Singers taldeekin batera. Izan ere, azpimarratu ditut ekialdeko bi taldeen lan zoragarriak, baina aitortu behar dut txundituta utzi ninduela abesbatza indonesiarrak, batez ere finalean izandako aktuazio distiratsuan. Oso lan konplikatua izan zuen nazioarteko epaimahaiak, lau talde horiek erabat erakargarriak eta perfektuak direlako, baina oso desberdinak. Indonesiakoek sonoritate inguratzaile eta musikaltasun aparta zituzten; Suediakoen indarra, berriz, doitasun teknikoa zen, eta, Ukrainako eta Letoniako taldeen obrak lantzeko modu berezi eta fina deigarria zen. Azkenik, Letoniako Kamer Koris taldeak publikoaren sariarekin batera, 50. Tolosako Sari Nagusia irabazi zuen. Oso merezita. Sari berezi batzuk ere banatu ziren: Programa Onenaren Saria Suediako taldeak eraman zuen; Zuzendari Onenaren Saria etxean geratu zen, Gabriel Baltes tolosarrak (Kup Taldearen zuzendaria) eskuratu baiztuen; Lan onenaren saria Alemaniara joan zen Arnold Schönbergek idatzitako Friede aur Erden lanaren interpretazioarengatik eta Euskal Abesti Baten Interpretazio Onenaren Saria Asturiaseko El León de Oro abesbatzak lortu zuen, Javier Bustoren Bidasoa lanaren interpretazioagatik.
'GUREA KULTURA' JAIALDIA
Taldea: Sal del Coche
Non: Zestoan
Noiz: Irailaren 7an
--------------------------------------------------------
Kronika hau egitera Donostiara joan behar nuen, baina sarrerak garestiegiak iruditu zitzaizkidan behinola zezenketak... [+]
Xak eta Ekiza
Non: Ondargain txiringitoan (Deba)
Noiz: abuztuaren 27an.
-------------------------------------------------------
Euri langarraren eta lanbro-lainoen artean pasatu dugu Gipuzkoako muga, kostaldean zehar doan errepidetik itsaso zakarrari beha. Bandera... [+]
Zuzeneko musika gustatuz gero, ziur azken hamarkadan Eider Iturriagak egindako argazkiren bat ikusi duzula. Bere bi grinak uztartu ditu bermeotarrak: musika eta argazkilaritza. Eszenatoki batean hain azkar pasatzen den une hori harrapatzeko abilezia du, ikuslearen begietan... [+]
Zer: Biarritz Piano Festival. Amaierako errezitaldia. Benjamin Grosvenor, pianoa.
Egitaraua: Schumann eta Moussorgskyren lanak
Lekua: Biarritzeko ‘Espace Bellevue’.
Data: abuztuaren 8a.
-------------------------
Biarritz Piano Festival... [+]
Lau egunez Lakuntza milaka lagunez bete du Hatortxu Rockek. Aurtengo edizioak presoen aldeko jaialdiaren bideari amaiera eman dio. Hala ere, abenduak 27rako jaialdi berria iragarri dute: Aske.
Iritsi da uda. Egunak argi, bero eta luze dira orain, eta kostaldea jendez, sonbrilaz, krema usainez eta doi-doi ulertzen ditugun hizkuntzez bete da. Zuzeneko musikan ere gauzak asko aldatzen dira: mailarik gorenean daudenek makrojaialdietako birari ekiten diote, poltsikoak... [+]
26 urtez euskal preso eta iheslariak etxeratzeko aldarria oholtza gainera eraman ondoren, Hatortxu Rock jaialdiak bere azken edizioa egingo du ostegunetik igandera bitartean, Lakuntzan (Nafarroa). Jaialdian bildutako dirua preso sein senideentzat dispertsioak zekarren zama... [+]
Kneecap taldea BBK Liven egoteak eztabaida piztu du makrofestibalek protesta politikoaz egiten duten instrumentalizazioaz eta kultura-eredu nagusiaren kontraesanei buruz.
Bilboko Bilboko Kontseilu Sozialistaren Laneko Autodefentsa Sareak BBK Live jaialdiko lan-baldintza prekarioak argitara atera nahi ditu, baira horien erantzuleak seinalatu. Horretarako, solasaldia antolatu du uztailaren 2an.
Ezta Ilen + High Vis
Non: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.
Noiz: ekainaren 7an.
---------------------------------------------------------------
"Etorkizunik Ez" (No Future) punk lelo klasikoak duen gaurkotasuna azpimarratu du Enrique Zamoranok Hijos del Brexit... [+]
IDOIA ASURMENDI
Non: Bilboko Kafe Antzokian.
Noiz: maiatzaren 29an.
AZETangana! eta Mark Duti
Non: Tira IV jaialdia, Gasteizko Korda espazioan eta Gaztetxean.
Noiz: maiatzaren 10ean.
BRN + Auzoko eta Sain mendi + Odei + Monsieur le crepe eta Muxker
Zer: Uzta jaia.
Noiz: maiatzaren 2an.
Non: Bilborock aretoan.
---------------------------------------------------------
Ereindako haziek ura, argia eta denbora behar dute ernaltzeko. Naturak berezko ditu... [+]
Bi festibaletara joateko bonuak 150 euro balio ditu eta maiatzaren 6tik 19ra eskuratu daiteke. EHZ jaialdia ekainaren 27tik 29ra ospatuko dute Aberatzen eta azken Hatortxu Rocka Lakuntzan izango da, uztailaren 24tik 27ra.