Gogoan dut garai hartan kolaboratzen nuen gehigarri kulturalari proposatu niola, Bezperaren bezpera iruzkintzea. Ez egiteko emandako arrazoia izan zen denbora, liburua ez zela nobedade-nobedadea –udaberrian iruzkindu nahi izan nuen Durangorako atera zena, gauza ohikoa–. Arrazoia irentsi nuen, noski, nahiz orain liburua irakurtzean asmatu uste dudan zein izan zitekeen egiazko motiboa. Aingeru Epaltzaren lehenbiziko saiakera –gerora ez du gehiago atera– , Xabier Mendiguren editorearen hitzetan liburu guztiak onak idatzi dituen idazlearena. Jon Kortazarrek, “egilearen autobiografia intelektual gisa” onartu beharko genukeela dio, nahiz autobiografia politiko gisa onartzea litzatekeen agian zehatzena. Hori bai, bat nator kritikariaren iritziarekin: maisuki egiten du Epaltzak.
Borroka armatua “niretzat eta ni bezalakoentzat euskalduntasunaren markarik behinena” zen garaitik, “ekintza armatuek euskarari eta euskal kulturari ekartzen zizkieten zehar-kalteez” ohartarazteraino, Franco hil ondotik liburua argitaratu arteko tartearen kontakizun politiko zorrotza da Epaltzarena; kontziente dena “aro baten akabantzaren bezperan gaudela. Edo bezperaren bezperan”. Batailaren baitako paisaia erakusten digu Epaltzak, hartara, paisaia maiz desolagarria –“Iduri du Euskal Herri politikoa eraiki nahiaren nahiaz, ez dugula sendotzen jakin Euskal Herri kultural, ekonomiko eta sozialaren zimendua”–, paisaia ez beti erabat zuzena –“Hemengo jainkoak ez dira inor Endarlatsatik harata”; Epaltza bera horren froga garbia–, paisaia batzuetan zuzenean okerra –“Inoiz nafar eskuina Foru Jauregitik eta Iruñeko Herriko Etxetik bidaliko badugu, sozialistekin batera eginen dugu”–. Baina inondik ere zintzoa: “Egun, urrunegi daude politikoki bi erkidegoetako biztanleak. Urruntze horretan zer esana izan duten faktoreen azterketa guztiz pertsonala dira, bertzeak bertze, orrialde hauek”.
Bertzeak bertze, ezen, idazle batek idatzitako memoria politikoak izanik, literaturaren gaineko ohar jakingarriak ezin falta: “Salbuespenak salbuespen, gure mataza odoltsuan korapilatutako nobelak euskal idazleok idazten ditugu, ez erdaldunek”. Baina, esandakoa: batez ere batailaren baitako paisaiaren kontaketa aurkituko dugu; zeina bestela ikusten baita, zalantzarik gabe, batailaren ondoko paisaiatik.
Lur jota Parisen eta Londresen
George Orwell
Igela, 2025
George Orwell Abereen etxaldea (Animal farm, 1945) eta 1984 (1949) eleberriengatik ezagutzen dugu, euskarara itzuliak biak. Baina horien aurretik Down... [+]
Antzinako berri-berriak
Kae Tempest
Igela, 2022
-----------------------------------------------------------------
This poem was written to read aloud / Poema hau ozen irakurtzeko idatzi zen.
Horrela hasten da Kae Tempesten Antzinako berri-berriak liburua, lehen... [+]
Txori Gorri. Andre siux baten idazlanak
Zitkala- Sa
Testu zaharrak, 2022
Zitkala-Sa hegoaldeko Dakoten erreserban (AEB) jaio zen 1876an. Eskolan asimilazioan oinarritutako hezkuntza jaso zuen, eta horren... [+]
TARTARO
Testuak: Xantal Barnetxe
Ilustrazioak: Leire Perret
Ikas, 2025
--------------------------------------------------------------------
Tartaro infernuaren antzeko tokia dugu antzinako Grezian, baita pertsonaia mitologikoa ere, Virgiliok aipatua aspaldian eta... [+]
Amaieratik hasi. Euskal feminismoa, aldaketarako paradigma
Naia Torrealdai Mandaluniz
Txalaparta, 2025
-----------------------------------------------------------
Naia Torrealdai Mandalunizek Amaieratik hasi. Euskal feminismoa, aldaketarako paradigma saiakera argitaratu... [+]
hezur berriak
Ane Labaka Mayoz
Susa, 2025
Tapakia
Maite gurrutxaga
Erein, 2025
-----------------------------------------------------------
Tapakia liburu honen azala ikusten badugu, bertan sagu pipertu bat ikus dezakegu lehortzen ari den tapaki zuri-zuri baten ondoan. Gero, normalean kasu gutxi egiten diegun... [+]
Zuzi iraxegia. euskal emakume idazleak eta literatura klasikoa
Amaia Alvarez Uria
Testu zaharrak, 2024
----------------------------------------------------------------
Liburua esku artean izan aurretik ere arnas luze bat atera zitzaidan barru- barrutik: “ze... [+]
Martin Martina eta urrezko orraziaren misterioa
Amancay Gaztañaga
Elkar, 2024
-----------------------------------------------------
Amancay Gaztañagak Martin Martina eta urrezko orraziaren misterioa kaleratu du Alain Martinezen ilustrazioek lagunduta... [+]
Guardasol gorria
Lutxo Egia
Susa, 2024
Asfaltoaren azpian, lorea
Testua: Mónica Rodríguez
Ilustrazioak: Rocío Araya
Itzulpena: Itziar Ultzurrun
A fin de cuentos, 2025
Odolaren matxinadak. Gorputza, politika eta afektuak
Miren Guilló
EHU, 2024
Miren Guilló antropologoaren saiakera berria argitaratu du EHUk. Odolaren matxinada da izenburu... [+]
Zero. Transhumanismoa ate-joka erdi aro berrian
Aitor Zuberogoitia
Jakin, 2024
-----------------------------------------------------------
Hasieran saiakera filosofiko-soziologikoa espero nuen, baina ez da hori liburu honetan aurkitu dudan bakarra. Izan ere, biografia... [+]
Ihes plana
Agustín Ferrer Casas
Itzulpena: Miel A. Elustondo
Harriet, 2024
---------------------------------------------------------
1936ko azaroaren 16an Kondor legioko hegazkinek Madrilgo zenbait museori egin zieten eraso. Eta horixe bera da liburu honetara... [+]
Etxe bat norberarena
Yolanda Arrieta
Alberdania, 2024
Gogotsu heldu diot irakurketari. Yolanda Arrietaren obra aski ezaguna zait eta iragan maiatzean argitaratu zuen proposamen honetan murgiltzeko tartea izan dut,... [+]