Emakumezkoen Barcelona taldeko (FCB) jokalaririk aspaldikoena da Melanie Serrano (Sevilla, Andaluzia, 1989). Neska-mutilen arteko parekidetasunetik urrun egon arren, hamabosgarren denboraldia abiatu berri duenean emakumezkoen futbolaren eboluzioa azpimarratzen du gorri-urdinak.
Nola gogoratzen duzu zure haurtzaroa?
Zorionez. Motelegi goaz, baina futbolean jolastu nahi duten nesken egoera gaur egun, nire garaian baino xamurragoa da. Egoera deseroso asko bizi behar izan nituen, egia esan, gerora bidean topatu ditudan gainontzeko neskek bezala. Gogoratzen dut nire lagun mutilen gurasoek mespretxuz jokatzen zutela nirekin, eta, hori gutxi balitz, taldeko gainontzeko jokalariek burla egiten zuten euren artean, jokaldi edo gol bereziki ona egiten nuenean.
Koxkortu zinenean mantendu al zen bazterketa hori?
Egia esan, inflexio puntu bat egon zen Kataluniara etorri nintzenean. Sevillan bizi nuenarekin alderatuz, hemen gizarteak mentalitate irekiagoa du orokorrean, eta, bereziki, kirolari dagokionez. Emakumeok erraztasun gehiago ditugu gizonezkoei aitortu izan zaizkien kirolak praktikatzek.
Zeintzuk izan ziren zure ttikitako erreferenteak?
Ez dut erreferente zehatzik. Baina txikitxoa nintzenetik argi izan nuen futbolari profesionala izan nahi nuela. Beraz, amets hura egia bilakatzeagatik borrokatu izan dut beti. Pentsatzen dut, hein batean, miresten nituen jokalari mutil horiek zirela nire erreferenteak, gehien bat, garai hartan emakume futbolaririk ez zegoelako. Zorionekoa sentitzen naiz hainbeste amestu nuen hori ase eta gustuko dudanaz lan egiteko aukera dudalako.
Zer deritzozu nesken futbolaren eboluzioaz?
Berdintasunetik urruti gauden arren, asko hobetu da. Esango nuke publizitatearen afera gakoa izan dela zentzu horretan: hainbat markaren babesak ikusgarritasuna eman digulako. Sekulako aldea nabaritzen dugu. Era berean, futbol klubak geroz eta apustu irmoagoa egiten ari dira nesken futbolarekin, eta nork bere harri-koskorra ekarrita egoera are gehiago hobetuko da.
Zenbateraino eragiten dute futbolean patriarkatuak josi dituen estigmek?
Arazo nagusia da emakumea etiketatzeko joerak min handia egin digula. Historikoki aitortu zaizkigu garbiketa eta zaintzari lotutako rolak. Baina begien bistakoa da, gure aurreko belaunaldietako emakumeek gaur egun ditugun aukerak izan balituzte, gizonei aitortu zaizkien kiroletan trebeak izango ginateke aspalditik. Sistema matxista baten biktimak gara eta horregatik, emakumezkoen futbol profesionalaren historia duela gutxi hasi gara idazten.
Lan anitz dago egiteko. Espainiako Erreginaren Kopan, Erregearen Kopan ez bezala, Erregina ez da orain arte sekula aurkeztu. Nola da posible?
Ulertezina da Espainiako Erregina bere izena daraman lehiaketaren finalera ez agertzea. Lehiaketa honetan azaleratzen da, ikaragarri, nesken eta mutilen kirolen profesionalitatean dagoen desberdintasuna. Lehentasun kontua da eta, zalantzarik gabe, emakumeen futbola normalizatzeko ezinbestekoa da ordezkari nagusien babesa. Beraz, bera ez badator, Erreginaren Koparen izena aldatu beharko genuke…
Zenbateraino hobetu da orduan egoera azken urteetan?
Tira, ni Barçan hasi nintzenean gure taldea amateurra zen. Gizonezkoen klubetik erabat urrunduta zegoen gure taldea. Gaur egun, aldiz, profesionalak gara. Kontuan hartu, adibidez, duela gutxi arte bidaia gehienak autobusez egiten genituela eta orain hegazkinez goaz. Sekulako aldea dago.
Udan iskanbila egon zen mutilen taldearekin egin zenuten bidaia batean. Zuek turista klasean eta eurek business klasean bidaiatu zenuten.
Tira, jendeak morboa bilatzen du. Baina esaidazu lehen mailako zein nesken taldek egin duen bere klubeko mutilen taldearekin bidairen bat. Noski, berdintasuna aldarrikatzen dugu, baina kasu honetan eskertzen dugu klubak eman digun aukera. Ikaragarria izan da. Eta kluba kritikatu ordez, gainontzeko futbol taldeek ere FCBren eredua betetzen dutenean, zalantzarik gabe gertuago egongo gara futbolaren parekidetasunean.
Hamabosgarren denboraldia betetzen duzu aurten FCBn. Zer da zuretzat klub hau?
Nire bizitza da. Nire familia. Hemen igaro ditut urterik garrantzitsuenak, une on eta txarrekin. Beraz, pertsonalki asko irakatsi dit. Beti eskertuko diot Barçari nirekin kontatu izana.
Zein dira aurrerantzean zure erronka nagusiak?
Epe laburrean, Champions txapelketaren trofeoa altxatu nahiko nuke, hori baita orain arte lortu ez dudan bakarra. Espainiako Liga eta Erreginaren Kopa irabazi nahiko nituzke berriro ere. Baina, batez ere, Barçarekin une bakoitza gozatu nahi dut.
Etorkizunera begira, jokalari ibilbidea amaituta, entrenatzaile izan nahiko al zenuke?
Noski, entrenatzaile izateko ikasketak baditut. Baina oraingoz behintzat ez dut etorkizuna gehiegi begiratzen, egunean egunekoa bizitzen saiatzen naiz. Hala ere, bai, gustatuko litzaidake entrenatzaile izatea.
“Futbol baloia besapean nuela jaio nintzela esan izan dit betidanik amak. Gogoratzen dut txikitxoa nintzenean nire lehengusuak bilatzen nituela eskolako jolas-orduan eurekin futbolean aritzeko. Herriko taldearekin hasi nintzen gero, hamar urte bete nituen arte. Neska bakarra nintzen eta mutilen kontra lehiatzen nintzen beti. Are gehiago, liga osoan beste neska baten kontra jokatu nuen bakarrik. Gutxiengoa ginen. Garai hura gogorra zen futbola maite genuen neskentzat, baina futbol partiduak telebistan ikusten nituenean argi nuen nire ametsa jokalari horiek zeuden tokian egotea zela. Etxean jasotako heziketari esker bete dut. Ezinbestekoa da seme-alabak askatasunean heztea”.
Amedspor futbol taldea Turkiaren menpeko Kurdistango Amed hirikoa da. Elastikoan publizitatea kurdueraz idatzita eramateagatik jarri diote isuna.
Deialdiak eta asanbladak sare sozialen bidez eginda, protesta jendetsuak ari dira izaten Marokon, hala nola Rabat hiriburuan eta Casablanca eta Tanger hirietan. "Egiturazko erreformak" eskatzen dizkiote gobernuari.
UEFA Europako futbol erakunde nagusiak Israelgo selekzioa eta klubak hark antolatzen dituen txapelketetatik kanporatu ala ez erabakitzeko bozketa egingo du, hainbat hedabidek publikatu duenez, nahiz eta jakinarazpen ofizialik ez dagoen.
Palestinako Futbol Elkartea eta Euskadiko Futbol Federakundea "lankidetzan" ari dira partida jokatu ahal izateko eta Espainiako Gobernuak oniritzia eman dio egitasmoari, Ser irrati kateak aurreratu duenez. Palestinako arduradunen esanetan, Israelek 355 futbol jokalari... [+]
Osasuna futbol taldeak bat egin du Nafarroako Abiadura Handiaren aldeko plataformarekin, azken honek ostegun honetan jakinarazi duenez. UGT sindikatuak eta Eraikuntzaren Industrializatzearen Aldeko Nafarroako Klusterrak ere bai.
Futbola herriaren opioa zela zioten batzuk; garrantzitsuak ez diren gauzetan garrantzitsuena dela pentsatzen dute hainbatek; kapitalismo basatienarekin lotzen duenik ere bada… Nire iritziz, gizartearen isla soila da; herritarron gabezia eta arazo askoren isla.
Ez zait... [+]
Semea futbol talde batean jolasten da eta, kurtso amaieran jokatutako hamaika torneoren artean, Athletic Cup-era gonbidatu dute bere ekipoa aurten. Txapelketak laurehun talde eta 5.000 futbolari inguru batu ditu; haur eta nerabe, senideak eta lagunak kontatu gabe. Itzelezko... [+]
Kirol ekitaldi handi xamarrak egiten diren bakoitzean, agintariek hauspotzen duten "inpaktu ekonomikoaz" edo "hiria mapan kokatzeaz" harago, ohikoa da ostatuen garestitze basatiaz, garraio publikoan daukaten eraginaz edota segurtasun kontuez hitz egitea. Ohikoa... [+]
"Weissman kanpora, sionismo-faxismoa suntsitu" idatzi zuen sarean, palestinarrak erailtzeko deia egin baitzuen Granadako jokalariak. "Arrazakeriaren eta Xenofobiaren Aurkako Legea" ezarrita, isun erraldoia jarri diote Indar Gorriko kide bati.
Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.
Hogeigarren edizioa ekainaren 14an egingo da eta futbol partida, bazkari eta kontzertuz josia egongo da. 20 urtez presoekin elkartasunez lelopean ospatuko dute eguna, eta ekintza "bereziak" iragarri dituzte.
Ion Aranburu koma egoeran eta ZIUan ingresatuta egon zen hainbat astez, erasoaren ondorioz.