Samir Amin hil da, periferiako herrien deskonexioaren teorikoa

  • Samir Amin itzali berri da Parisen 87 urterekin. Kairon 1931n sortua, gaztetatik burututako lan teoriko, akademiko eta ekintzaileetan jarrai daitezke munduaren XX. mendearen bigarren erdiko garapen kontraesankorraren arrastoak. Hirugarren Munduko herrien askapen mugimenduak sustatu zituen, aske bizirauteko deskonexioa proposatu zien inperialismo kapitalistarekiko, eta azken hamarkadotan mugimendu altermundialisten pentsalari nagusietako bat izan da.

Pello Zubiria Kamino @pellozubiria
2018ko irailaren 16a
Rosa Luxemburg Stiftungek zabaldutako argazkian, Samir Amin 2012ko udan hitzaldia ematen Zagrebeko Subversive Festival ekitaldian: “Uneotan bizi dugu ‘kapitalismoaren udazkena’, nahiz eta hori gehiago sakontzen ez dugun ikusi ‘herrien udaberri’ baten eta
Rosa Luxemburg Stiftungek zabaldutako argazkian, Samir Amin 2012ko udan hitzaldia ematen Zagrebeko Subversive Festival ekitaldian: “Uneotan bizi dugu ‘kapitalismoaren udazkena’, nahiz eta hori gehiago sakontzen ez dugun ikusi ‘herrien udaberri’ baten eta perspektiba sozialista baten indartzea. Horra zein iraupen laburra izan duen Occupy Wall Street mugimenduak kapitalismoaren gotorlekuaren bihotzean”.

Joan den maiatzean Pekinen zen Iraunkortasunerako Unibertsitate Globalean hitzaldia ematen eta internetez ikus-entzun daiteke orduan Sit Tsui Jade irakasleak maisuari egindako ordubeteko elkarrizketa, zigarroa eskuan, begirada erne eta mintzoa zorrotz. Hamazazpi urterekin Egiptoko alderdi komunista txiki batean engaiatu zen Samir Aminek borrokalari jarraitu du ondo aguretuta hil arte.

Ama Kairoko aristokrazia koptoko emakumea, aita irakasle frantsesa, Parisera joanda ikasi zituen politika, estatistika eta ekonomia. II. Mundu Gerra ostean, Ekialde Hurbileko komunista eta ezkertiar guztiak bezala Amin ere Bandungek inarrosi zuen.

Mugimendu antikolonialistak beroenean zeudenean, 1955ean, Bandungeko Batzarra burutu zuten Asia eta Afrikako 29 herrialde ez lerrokatuk Indonesiako Bandung hirian. Bertan ziren lider independentista garrantzitsuenak: Indiako Nerhu, Egiptoko Nasser, Indonesiako Sukarno, eta abar.

Bandungen –aitortuko zuen beranduago Aminek– erradikalizatu zen Nasser. Ulertu zuen ameskeria zela Egipto atzerriko kapitalek garatuko zutela sinestea. Uste dut Zou Enlai txinatarrak zerikusi handia izan zuela haren heziketa politikoan. Aro berri bat ireki zuen Bandungek. Gure ustez ezinezkoa zena posible zela agertu baitzen: burgesia nazionalek gidatutako erregimen nazionalista haiek, klase herrikoiek gidatuak ez izan arren, klase herrikoien kontra ez egonik, izan zitezkeela anti-inperialistak eta iraultzaileak. Espero ez genuen arren, ausartu egin ziren”.

Egia da hogei urteren buruan arnasa galdu zuela Bandungek, baina askoz beranduago ere haren izpirituak bizirik jarraitu du Samir Aminen ustean, bai Hego Amerikak ezagutu dituen aginte aurrerazale eta anti-inperialistetan, eta baita mundu osoan gorpuztu diren mugimendu altermundialistetan ere.

Jean-Marie Harribey ekonomialariak azpimarratu duenez, Samir Amin lehen mailako teorikoa izan da. Zango bat Europan eta bestea periferiako herrialdeetan, egokitu zitzaion bizitzea frantsesez Trente Glorieuses deitzen dituzten hiru hamarkada loriatsuetan, herrialde garatuek 1946tik 1975era –II. Mundu Gerratik petrolioaren lehen krisi handira bitartean– gozatu zuten hazkunde ekonomiko eta bizi-baldintzen hobekuntza aldian.

Intelektual marxista sorta batek hartu zuen 60ko hamarkadan inperialismoaren analisiak berritzeko lana. Argitara atera zuten kolonietan eta teorian independenteak ziren erregimen neokolonial askotan Mendebaldeko potentziek lehengaiak nola lapurtzen zituzten, mundu mailako espezializazio katean bazterrera kondenatuz.

Samir Aminek, marxismoaz gain estrukturalismoaren iturritik edana izaki, fintasun bereziz heldu zion mundu mailako ondasun metaketaren teoria osatzeko lanari. Emaitza liburu mitiko batean bilduko zuen 1973an: Berdintasunik gabeko garapena (Le dévelopement inegal).

Aminek ukatzen zuen herrialde txiroen arazoa zenik “garapenean atzeratuta” egotea; aldiz, erakutsi zuen herrialde ez-garatu deituak ez direla inolaz ere Hirugarren Mundu –orduan deitzen zitzaien bezala– baizik eta mundu mailako truke sistema berdintasunik gabean zeuzkatela lotuta, bortxaz integratuak zentroa eta periferia ondo banatuta dauzkan kapitalismo global batean.

Orduan bezala gaur kapitala lehengai merkeez gain eskulan merke bila dabil eta horrek hedatzen du munduko periferiak nozitzea azpigarapena, garapen orokorrean itsatsia. “Bestela esanda –dio Harribeyk– Aminek eguneratu eta zehaztu egin zuen Marxek definitutako balioaren legea”.

Langileei eta herriei deika

1985ean argitara eman zuen Aminek La déconnexion, aitzindaria hau ere. Justu orduan ari ziren Nazioarteko Diru Funtsa, Munduko Bankua eta AEBetako Ogasuna planeta osoan ordena neoliberala indartzen Washingtongo Kontsentsua deituaren bidez.

Deskonexioaren tesiarekin Aminek herrialde periferikoei proposatzen zien beren ondasunen barruko metaketa kontrolatzea, era burujabeago batean garatu ahal izateko, zentroko eliteen eta multinazionalen interes ekonomiko, sozial eta kulturalen mende geratu gabe. Herrialdeok beren produkzio indarrak bideratu behar lituzkete bertako herritarrentzako kontsumo gaiak ekoiztera, ez zentroko jendeentzako edo haien eskumakilak diren periferiako eliteentzako osagaiak eta luxuzko trasteak.

Javier Suazo hondurastarrak Alai hedabidean nabarmendu du Aminen deskonexio proposamenaren arrasto asko geratu direla batik bat Hego Amerikan:  UNASUR, ALBA eta CELAC erakundeak, BRICS kontzeptua bera (Brasil, Errusia, India, Txina eta Hegoafrikak osatutako taldea), Brasilgo Lula presidentearekin elkarlanean bultzatu zuen Munduko Gizarte Foroa...

Hil baino egun gutxi lehenago, Afrique-Asie hedabide historikoan plazaratu zuen bere testamentu politikoa: “L’indispensable reconstruction de l’Internationale des travailleurs et des peuples“. Azken 30 urteotan kapitalismo globalak eragindako erabateko zentralizazioa deskribatzetik hasten da, azalduz nola oligarkiak soka motzetik lotu dituen alderdi tradizionalak oro, eskuineko zein ezkerreko, sindikatuak eta gizarte zibilaren erakundeak. “Oligarkiak aginte politiko osoa dauka eskuetan eta menderatu duten eliza mediatikoak herritarren iritziak despolitizatzeko beharrezko den desinformazioa ekoizten du”.

Indar herrikoiek sistemari ematen dizkioten erantzunen ahuleziak zehaztasunez zerrendatu ostean, Aminek ezkertiarren Internazional berri baten beharra aldarrikatu du: “Krisi sistemikoan sartuta dagoen kapitalismotik irten behar dugu, ez kapitalismoaren krisitik irteten saiatu”. Berdin Europan ere: “Europa aleman hau oligarkia germanikoaren morroi dago, Greziaren krisian ikusi dugunez. Europa hau ez da bideragarria eta bere barnetik lehertzea dagoenekoz abian da”.

Samir Aminek agurrean bi etorkizun posible erakusten ditu. Bat, zibilizazioaren gainbehera gauzei bere horretan jarraitzen utziz gero. “Aginteek daukaten suntsitze ahalmenaz (suntsiketa ekologikoa eta militarra) gerta liteke Marxek aipatu zuena gertatzea, borrokek suntsitzea alde guztiak, arriskua benetakoa da. Bigarren aukerak langileen eta herrien fronte internazionalista baten esku hartze argi eta antolatua eskatzen du. (...) Burkideok, deika dauzkagu Historia eta gure kontzientzia. Edo elkartuta antolatzen dugu Iraultza Sozialista Berria (zaharraren lezioak ondo ikasita) edo bizi beharko dugu kaosa, basakeria, egoismoa eta gure Lurraren suntsiketa ikusiko ditugun mundu batean”.

 

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!


Ezkerreko pentsamendua kanaletik interesatuko zaizu...
2018-10-24 | ARGIA
Francis Fukuyama: "Sozialismoak bueltatu behar luke"

Sobiet Batasuna erori ondoren sistema kapitalistaren apologista nabarmenetako bat izateagatik da ezaguna Francis Fukuyama. 1992an “historiaren amaiera” iragartzeagatik ezaguna egin zen teorialaria, baina orain sozialismoaren itzuleraren alde egin du New Statesman aldizkariari egindako adierazpenetan.


Justizia marxista eta irudimena

Marxek eta Engelsek ez zuten justiziari buruz ezer idatzi. Izan ere, errealitate materiala  ideiak baino garrantzitsuagoak dira gizartea deskribatzeko.  Alabaina, Engelsek Blochi gutun baten bidez esan zion ideiak eta borondateak ere parte daukate klaseen arteko borrokan. Dena den, ez zuten berez justizia kontzeptu bat eraiki eta neuk sortu nuen.


Txikitik borrokatu, handia ahaztu gabe

Filosofo baten hitzekin testuari sarrerarik eman gabe, azkenaldian ematen ari den eztabaida (antzua hein handi batean) bat aprobetxatu nahiko nuke beharrezkoa zaigun hausnarketa bat plazaratzeko. Komunismoaren iparrorratza borrokarako beleta dugunon artean, borroka partzialen eta proiektu politikoaren karrilen arteko harreman edo harreman faltaz hitz egiteko.


2018-08-28 | ARGIA
Josep Fontana historialarien maisu ezkertiar katalana hil da

86 urterekin hil da Josep Fontana i Lázaro (1931) historialari katalana, hainbat historialari gazteagok maisutasuna aitortua diotena. Frankismo garaiko urteetan bide berriak urratu zituen ikerketaren eremuan, lan intelektuala eta ekintza politikoa uztartuz; 1966an errepresaliatua izan zen unibertsitatearen askatasuna eskatzeagatik. XX. mendeko bigarren erdiaren historia bilduz "Por el bien del imperio. Una historia del mundo desde 1945" klasikoa argitaratu zuen.


Fribolitatea, mesedez

Mundua drama hutsa da. Badirudi gizateriak autosuntsiketaren bidea hartu duela, eta ezer gutxi dagoela horren kontra egiteko. Agian horregatik, idazten ditugun artikulu eta iritzi guztiak serio eta tristeak dira. Goibeltasun geruza batek blaitzen ditu guztiak, eta ezkortasunez betetzen zaigu burua.

Hein batean normala ere bada, gure egoera halakoa izanda. Baina ez genuke umore pixka bat gehiago erabili beharko? Ironia nonahi txertatu beharko genuke, baina ez bakarrik satira politiko-soziala... [+]


Oldartze eraginkor baten alde

Antzinako hainbat sinesmenen arabera, bizitza eta heriotza hasiera zein bukaerarik gabeko zikloak dira, unibertsoaren mugimendu errepikakorren katebegiak, beste materia eta energia guztiekin interakzioan eta dependentzian.


2018-07-22 | Irati Elorrieta
Lorategi birtualak

Txakurrak jabearen antza izaten du. Lorategiak ere bai. Batek atzeko patio batean, zementu artean, pintura poteak, baldeak, tinak asto-kakaz bete ditu eta kalabaza, tomate, kaputxinak, kolore askotariko loreak nahasian landatu ditu. Alboko patiotik bereizten duen hesiaren beste aldean, terraza minimalista batean, etzaulki bat, liburu bat mahaitxo gainean. Auzokoak zeramikazko lorontzi erraldoi batean sartu du, pintatu egin duela dirudi, kaktus erraldoi bat. Besoak bihurrituta ditu landareak,... [+]


Daniel Bernabé
"Langile-klasea identitate-kontu batera murriztua gelditu da dibertsitatearen merkatuan"

Daniel Bernabé (Madril, 1980) idazle eta kazetaria elkarrizketatu dugu argitaratu berri duen La trampa de la diversidad (Akal, 2018) liburua dela eta. Bi hilabetean hirugarren edizioa du dagoeneko, eta zalaparta handia, eztabaida biziak piztu ditu sareetan, jorratzen dituen gaiek jakin-mina eta azkura eragiten dituzten seinale.


Christophe Aguiton. Ezkerraren muturretik
"Bestelako ereduak garatzeaz gain, boterera heldu behar dugu"

Sindikalismoan, altermundialismoan zein politikan, aspalditik dabil militatzen Christophe Aguiton soziologoa, beti ezkerraren muturretik eta horizontaltasuna mantendu nahian. Attac zein AC! elkarteen eta Sud PTT sindikatuaren sortzaileen artean dugu. Atera berri duen La gauche du 21ème siècle, enquête sur une refondation (XXI. mendeko ezkerra, birfundazio bati buruzko azterketa) liburua aitzaki harturik, ezker muturraz eta alternatibei buruz aritu zaigu.


Ez deitu "borroka sektorialak", oinarriak dira

Nola borrokatu abiadura izugarrian eta inongo konplexurik gabe, Bruselatik hasi eta gure herrietaraino ezartzen ari diren politika neoliberalak? Nola geratu herritarren txirotzea, eskubideen etengabeko murrizketak, gure bizitzen espektakularizazioa?


ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude