Europako Kontu Auzitegiak txosten etsigarria zabaldu du Europako abiadura handiko trenbide sarearen inguruan (Euskal Herrian AHT, Frantzian TGV, Espainian AVE…).
“Mosaiko ez eraginkor” gisa definitu du eta “engainu handi bat” dela dio: gainkostu ikaragarriak proiektuetan eta eraikuntzan; bezeroak erakartzeko helburuetan porrota; beste garraiobide batzuekin –aire bidezkoa esaterako– konektatzeko ezintasun erabatekoa… Kilometro bakoitzeko kostua 25 milioi eurokoa da. Hala, Euskal Y delakoak 7.000 milioi euro kostako luke, ADIFen aurreikuspenen oso gainetik. Hendaian barrena, Europako gainerako lurraldeekiko konexioa bazterturik dago jadanik. Bidaiari falta merkantzien garraioarekin orekatzeko ustezko asmoa bestalde, Gasteizen hainbestetan defendatu dutena, txosten ugarik bota dute atzera.
Burugabekeria ekonomiko horren aurrean, ez al da erokeria AHTren ideia bera osotasunean? Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako nahiz Nafarroako gobernuetatik igaro diren arduradun politiko guztiek egin dute, modu batean edo bestean, orain Europako erakundeek ezbaian jarri duten erokeria horren alde. Enpresa pribatua izan balitz, bere arduradun guztiak kaleratuak izango lirateke dudarik gabe. Baina lau urterako politikariak direnez, burugabekeriak eta xahubide ekonomikoak jarraitzen du. Lemoizekin gauza bera gertatu zen.
Logikoena AHTren obrak gelditzea litzateke, auditoria neutrala egin eta ikusi, herritarren parte-hartzearekin, zer beste alternatiba egon daitekeen garraiobide sozial baterako. Gasteizko Gobernuak, gutxienez, erokeria hori onartu beharko luke, lanak gelditu eta eztabaida irekia sustatu. Beharrezkoa den eztabaida, baina herritarrei lapurtu izan zaiena.
Ostiralean egon zen Iruñean Espainiako Gobernuko garraio ministro Raquel Sánchez eta bere gobernuak egindako inbertsioak goraipatu zituen: 103 milioi euro obretan eta 125 milioi euro prest ditu lizitazioetarako.
Araba, Nafarroa eta Burgoseko Trenaren Aldeko Alternatiba plataformek abiatu dute kanpaina eta "gaur egun AHTrentzako esklusiboa den proiektuaren aurrean alternatiba bat lantzea" da helburua, ingeniaritza azterketa batez. Horretarako, 12.000 euro bildu behar dituzte.
Al-TAV-oz eguna antolatu du larunbatean Nafarroako AHTren kontrako mugimenduak Iruñean, datorren larunbatean. Plazara! zentroan egun osoko jardunaldia izango da hitzaldiekin, abiadura handiko trenari buruzko hausnarketa sustatu eta "eztabaidagune bat sortzea"... [+]
2030a aurretik Gasteiz eta Iruñea arteko AHTren tartea eraikitzeko aurreikuspenik ez dagoenez, halakorik ez eraikitzea proposatu du Europar Batzordeak. Berriaren harira, AHT Gelditu! mugimenduak adierazi du abiadura handiko trena gelditzea oraindik posible dela.