Iraganari iskin egiteko ezintasuna

Ileak uretan. Josu Penades. Pamiela, 2012
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Irudimena lagun, uretara eroritako ileak suge bihurtzen direla pentsatzen dute Josek eta Inasek, haur direla. Fantasiaz beteriko uste horrek errealitate gogor batekin egiten du talka, ordea, eta hala ere, ezarian harrapatzen du istorioak irakurlea, narrasti hark bezala. Bi plano narratibotan egituraturik gorpuzten da nobela, 1936ko Gerrako kontakizunak eta gerraostetik gatazkara bitartekoak uztartuz.

Nafarroan gauzatzen da istorioaren zatirik handiena, gerrako gertakizunen gaineko isiltasuna –baita literarioa ere– beste euskal lurraldeetan baino nabarmenagoa izan den eremuan. Bertan kokatzen ditu narratzaile orojakileak 80-90etako gazteen hainbat arazo eta aldarrikapen baita ETAren zenbait ekintza ere. Begirada zorrotzez epaitzen ditu narratzaileak gerrako gertaerak, baita ondoren sortutako talde armatuaren hilketak ere –garaiko beste auzi batzuk aipatu gabe utziz edota arin azalduz–.  

Egoera konplexuak dira nagusi eleberrian. Inas protagonista bera kontraesanak bizi du, bere hezkuntza aitona frankistaren diruak ahalbidetu baitu, eta inguruko baserrietako haurrek izan ez duten aukera horren atzean Abuelo egoteak deserosotasuna sorrarazten baitio. Horrez gain, eleberrian zehar hedatzen den beste kezka-iturri etiko bat ere badauka: iraganeko egiak ezagutaraztearen eta bizikidetzaren artean hautatzeko zailtasuna. Bide horretan, haren aita gerran erail izana argitzeko hartutako erabakiek markatuko dute Inas; izan ere, Iruñera bizitzera joatea erabakiko du, aitaren iragana berreraikitzeko asmoz. Hautu horren sinesgarritasuna gorabehera, bertan lortzen du lanbidea eta osatzen familia: bere ikasleei ezagutza transmititzeko abileziak eta seme-alabekiko harremanek haren irudia osatzen laguntzen dute. Hala ere, narratzailea alderdi min horietatik hanka-puntetan pasatzen da, interesgarriak liratekeen zenbait hari josi gabe utziz –bere ama Margaritaren irudian eta zaurietan arakatu gabe, esaterako–.

Gertaeren erritmo narratiboa orekatua da, oro har, baina gertakari batzuei eskainitako azalpenak laburregi geratzen dira –zenbait heriotza bat-batean gertatzen dira, adibidez–. Horren ifrentzua, ordea, zehaztasun handiz eraikitako errealitatea da: baserriko familien bizimodua, presondegietako bizi-baldintzak eta abarrak oso modu plastikoan deskribatzen dira, hainbesteraino non krudeltasun zenbaiten xehetasunek itolarria eragin diezaioketen irakurleari.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Liburu kritikak
Negu gorrirako ipuina

Carmilla
J. T. Sheridan Le Fanu
Itzulpena: maialen berasategi
Erein, 2025

------------------------------------------------------------------------

Literatura unibertsala bilduman argitaratu berri dute J. T. Sheridan Le Fanu irlandarraren 1872ko Carmilla. Maialen... [+]


Bizitzaz eta beste

Agur Karibu
Marian Porcel
Elkar, 2025

---------------------------------------------------------------------
 
Zaila da nobela hau definitzea, abenturazkoa da, iniziatikoa, filosofikoa, ekologista; baina horiek baino gehiago, edo horien guztien ondorioz, nobela... [+]

Hitzak mailu

SIMULAKRO BAT
Leire Ugadi
Elkar, 2025

---------------------------------------------------------------------

Hitzak hautsi egin dezake, kolpatu, arrakalatu eta apurtu. Simulakro bat (Elkar, 2025) izendatu du Leire Ugadik (Urduña, 1996) simulakro hutsetik harago... [+]


Igeri ala ito

Zoriona, edo antzeko zerbait
Karmele Mitxelena
Elkar, 2024

------------------------------------------------------------------

Helduentzat bigarren liburua du Karmele Mitxelenak. Lehenengoa ipuin liburua izan zen, eta honetan ere nabari zaio ipuingile eskua; izan ere,... [+]


Arlote alprojak edo langabe arruntak?

Lur jota Parisen eta Londresen
George Orwell
Igela, 2025

------------------------------------------------------------

George Orwell Abereen etxaldea (Animal farm, 1945) eta 1984 (1949) eleberriengatik ezagutzen dugu, euskarara itzuliak biak. Baina horien aurretik Down... [+]


Oraindik gara mitiko

Antzinako berri-berriak
Kae Tempest
Igela, 2022

-----------------------------------------------------------------

This poem was written to read aloud / Poema hau ozen irakurtzeko idatzi zen.

Horrela hasten da Kae Tempesten Antzinako berri-berriak liburua, lehen... [+]


Libra zaitez beti azal zurien eraginetik

Txori Gorri. Andre siux baten  idazlanak
Zitkala- Sa
Testu zaharrak, 2022

-------------------------------------------------------------

Zitkala-Sa hegoaldeko Dakoten erreserban (AEB) jaio zen 1876an. Eskolan asimilazioan oinarritutako hezkuntza jaso zuen, eta horren... [+]


Desberdinak gara

TARTARO
Testuak: Xantal Barnetxe
Ilustrazioak: Leire Perret
Ikas, 2025

--------------------------------------------------------------------

Tartaro infernuaren antzeko tokia dugu antzinako Grezian, baita pertsonaia mitologikoa ere, Virgiliok aipatua aspaldian eta... [+]


Utopia akuilu

Amaieratik hasi. Euskal feminismoa, aldaketarako paradigma
Naia Torrealdai Mandaluniz
Txalaparta, 2025

-----------------------------------------------------------

Naia Torrealdai Mandalunizek Amaieratik hasi. Euskal feminismoa, aldaketarako paradigma saiakera argitaratu... [+]


Hezurrak eta muina

hezur berriak
Ane Labaka Mayoz
Susa, 2025

-------------------------------------------------------
 
Ildaska gorridun larrua, kimu sortu berria edo muin kolore biziduna. Liburuak dakarkigunaren aieru da azala, sortzeaz mintzo baita Ane Labaka Mayozen... [+]

Puntadaz puntada aldatzen

Tapakia
Maite gurrutxaga
Erein, 2025

-----------------------------------------------------------

Tapakia liburu honen azala ikusten badugu, bertan sagu pipertu bat ikus dezakegu lehortzen ari den tapaki zuri-zuri baten ondoan. Gero, normalean kasu gutxi egiten diegun... [+]


Gure iragan femenino eta feministaz

Zuzi iraxegia. euskal emakume idazleak eta literatura klasikoa
Amaia Alvarez Uria
Testu zaharrak, 2024

----------------------------------------------------------------

Liburua esku artean izan aurretik ere arnas luze bat atera zitzaidan barru- barrutik: “ze... [+]


Herriaren bihotza zabaltzeko giltza

Martin Martina eta urrezko orraziaren misterioa
Amancay Gaztañaga
Elkar, 2024

-----------------------------------------------------

Amancay Gaztañagak Martin Martina eta urrezko orraziaren misterioa kaleratu du Alain Martinezen ilustrazioek lagunduta... [+]


'Guardasol gorria'
Kamikaze arduratsua

Guardasol gorria
Lutxo Egia
Susa, 2024

--------------------------------------------------------
 
Hau gerra bat da eta lubakiak behar ditugu. Izan ere, Bilboko Guka kolektiboak hurrengoak erakutsi dizkigu, besteak beste: Arriagako ekitaldien artean, %20 baino ez... [+]

Lore bat izan zen

Asfaltoaren azpian, lorea
Testua: Mónica Rodríguez
Ilustrazioak: Rocío Araya
Itzulpena: Itziar Ultzurrun
A fin de cuentos, 2025

--------------------------------------------------------
Liburu honetara hurbiltzen dena harrituta gera daiteke, liburu... [+]

Eguneraketa berriak daude