Liberen kontzertuaren kronika. Apirilaren 24an, Gasteizko Parral tabernan, 20:30ean.
Metaforiko aritzeak hori dauka: erori eta berriz altxa, errautsetatik berria sortu, aurrera erori, hobe kiskaltzea herdoiltzea baino... Besterik da, ordea, nork bere azalean bizitzea. Halaxe gertatu zitzaien Libetarrei, apirilaren 21ean: Urretxun eman behar zuten kontzertura bidean, derrepentean, kotxeak su hartu zien, eta, zorionez, beraiek onik atera baziren ere, autoa eta barruan zeuden musika-tresna asko errauts gelditu ziren. Eta, ziur, metafora guztiak su horretara bertara botatzeko gogoa izan zutela. Etsigarria izan behar du. Etsigarria izan behar du, gainera, jakiteak, adibidez autoek ez bezala, musika instrumentuek ez dutela asegururik, zeinak balore guztia ez, baina diru pizarren bat emango dizun, karitatez, behintzat. Musikari lanean dabiltzanen prekarietatearen beste adibide bat hauxe. Ez dut, beraz, metaforarik erabili nahi sutea izan eta handik hiru egunera Parral tabernan eman zuten kontzertuaz hitz egiteko. Ez errautsik, ez erori eta altxatzerik, ez ezer.
Dudarik gabe, presente zegoen, noski, istripua. Eta nabaritu zitzaion, noski, taldeari. Ez tristuragatik. Ez zen han penazko ez hitzik ez jarrerarik izan. Malkoak, bai, amorruzkoak. Hirugarren kanta-edo izango zen, azken laneko Bidean, Libek kantuaren ohiko estiloa apurtu eta “aurrera erortzen gara bidean” oihukatu zuenean malkotan, eztarriko korapiloa askatuta-edo. Baina umoretik ere izan zen, taldekideek behin baino gehiagotan egin baitzuten umorerako bidea, karga kendu nahian edo. Ez baita tentsio gehiegi komeni.
Ilargia erori da lana aurkeztera zetozen, Libe Garcia de Kortazar eta bere lagunak, nahiz eta ez zen Gasteizen jotzen zuten lehen aldia. Onartzen du, ordea, lan honek zuzeneko entzunaldi bat baino gehiago. Zuzenekoetan nabarmen irabazten baitu diskoko lan dotoreak. Rocka du oinarri, baina nolabait ere gordea, kontenitua. Eta zuzenean bandak ematen dio halako dentsitate bat diskoaz haragokoa.
Azken laneko eta aurrekoko kantuak eskaini zituzten boskotean: bi gitarra, baxua, bateria eta teklatua; eta, noski, ahotsak. Azken hau azpimarratzekoa iruditzen zait, errezeloa baitut inork gutxik zaintzen dituela kantatzeko moduak Libe eta Izaki Gardenak-ek adina (taldekide asko bietan daude). Ahots nagusia, kasu honetan Liberena, argi eta ozen entzuten zen. Ahots laguntzaileak, berriz, elegantziaz, konponketatan gehiegi kargatu gabe, edertzeko beste ezertarako ez zeuden.
Eta ederra izan zen emanaldia. Berezia. Bestela ere hala izango zelakoan nago, baina egoerak hala dira eta zer egingo zaio. Batean eta bestean jotzen ariko dira orain, eta gonbidatzen zaituztet kontzertuetara joatera. Inguruan dugun bandarik interesgarrienetako bat zuzenean ikusteko aukera ez galtzekoa da.
Lohi Ensemble
Non: Montehermoso Kulturunean
Noiz: Irailaren 28an
-------------------------------
Igande arrats goibel eta hotz batez izan nuen, lehen aldiz, Lohi Ensembleren berri. Arabako musika eszena autogestionatuaz hitz egiteko Larraitzek jende jator pila bat... [+]
Rodeo eta Dena
Non: Bilboko Kafe Antzokian
Noiz: irailaren 18an
--------------------------------------------
Bilbo, sargoria, udako azken ostegunez. Bihotz Sakratuaren plaza bete dute Palestinaren aldeko oihuek, enegarrenez. Kilometro pare bat harago, Mariaren... [+]
EMPTY FILES + MOXAL & MIREN NARBAIZA
Non: Bilboko Kafe Antzokian
Noiz: irailaren 12an.
-------------------------------------------------------
Aitortu behar dut nahi baino gutxiagotan joaten naizela Bilbora. Beti sortzen dit horrelako tristura moduko bat, orduko... [+]
'GUREA KULTURA' JAIALDIA
Taldea: Sal del Coche
Non: Zestoan
Noiz: Irailaren 7an
--------------------------------------------------------
Kronika hau egitera Donostiara joan behar nuen, baina sarrerak garestiegiak iruditu zitzaizkidan behinola zezenketak... [+]
Xak eta Ekiza
Non: Ondargain txiringitoan (Deba)
Noiz: abuztuaren 27an.
-------------------------------------------------------
Euri langarraren eta lanbro-lainoen artean pasatu dugu Gipuzkoako muga, kostaldean zehar doan errepidetik itsaso zakarrari beha. Bandera... [+]
Zuzeneko musika gustatuz gero, ziur azken hamarkadan Eider Iturriagak egindako argazkiren bat ikusi duzula. Bere bi grinak uztartu ditu bermeotarrak: musika eta argazkilaritza. Eszenatoki batean hain azkar pasatzen den une hori harrapatzeko abilezia du, ikuslearen begietan... [+]
Zer: Biarritz Piano Festival. Amaierako errezitaldia. Benjamin Grosvenor, pianoa.
Egitaraua: Schumann eta Moussorgskyren lanak
Lekua: Biarritzeko ‘Espace Bellevue’.
Data: abuztuaren 8a.
-------------------------
Biarritz Piano Festival... [+]
Lau egunez Lakuntza milaka lagunez bete du Hatortxu Rockek. Aurtengo edizioak presoen aldeko jaialdiaren bideari amaiera eman dio. Hala ere, abenduak 27rako jaialdi berria iragarri dute: Aske.
Iritsi da uda. Egunak argi, bero eta luze dira orain, eta kostaldea jendez, sonbrilaz, krema usainez eta doi-doi ulertzen ditugun hizkuntzez bete da. Zuzeneko musikan ere gauzak asko aldatzen dira: mailarik gorenean daudenek makrojaialdietako birari ekiten diote, poltsikoak... [+]
26 urtez euskal preso eta iheslariak etxeratzeko aldarria oholtza gainera eraman ondoren, Hatortxu Rock jaialdiak bere azken edizioa egingo du ostegunetik igandera bitartean, Lakuntzan (Nafarroa). Jaialdian bildutako dirua preso sein senideentzat dispertsioak zekarren zama... [+]
Kneecap taldea BBK Liven egoteak eztabaida piztu du makrofestibalek protesta politikoaz egiten duten instrumentalizazioaz eta kultura-eredu nagusiaren kontraesanei buruz.
Bilboko Bilboko Kontseilu Sozialistaren Laneko Autodefentsa Sareak BBK Live jaialdiko lan-baldintza prekarioak argitara atera nahi ditu, baira horien erantzuleak seinalatu. Horretarako, solasaldia antolatu du uztailaren 2an.