Merkatuaren dogma eta ondorioak

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Azken ekonomia uzkurraldian Grezia, Irlanda, Espainia eta Italiak pairatu zituzten ondorio larrienak, eta burua ezin altxatuz dabiltza harrez gero. Esaten ziguten Europar Batasuneko (EB) merkatua eratu ahala, ongizatea besterik ez genuela ezagutuko, baina denbora aurrera doan heinean, oso talde txiki bat profitatzen ari da, %1 ospetsu hori. Bien bitartean, gehiengo zabalarentzat miseria, etxe-gabetzea, langabezia edo soldaten balio galtzea ekarri du; ahaztu gabe jubilazio pentsioak murrizten ari direla edo hezkuntza, osasungintza edo menpekotasunerako gastu publikoak jadanik arras apaldu direla. Hori guztia merkatuak bideratu al du edo erabaki politikoak daude atzean?

Izan ere, egoera larri horretatik irteteko merkatuan ipini nahi digute ardura eta erantzuna, Erdi Aroan jaungoikoaren gain ipintzen zuten bezala. Merkatuak esleipen zuzen eta bideragarria egiten omen du, nahiz auzitan egon merkaturen gaitasun hori.

Kontraesana ez al da defendatzea merkatua planifikatutako eremua dela? Nire hipotesiaren arabera, merkatua planifikatzen dute enpresa erraldoiek, zeintzuek horniketa kopuruak, merkatu zatia eta prezioak finkatzen dituzten. Bestela begiratu elektrizitate edo erregaien merkatuetan zer-nolako eragina dugun kontsumitzaileok. Enpresa hornitzaile urri batzuek finkatuko dituzte prezioak eta kopuruak, erdietsi gura dituzten mozkinen arabera.

Finean, hiritarrok
te(kn)okrazia-politikoaren egitasmoak onetsi besterik ezin dugu egin. Estatuek horrela funtzionatu behar zutela defendatzen zuen neoliberalismoaren sustatzaile nagusiak, Friedrich Hayek ekonomialariak,
eta bitartean
Hego Ameriketako diktadurei ateak irekitzen laguntzen zien

Eraikitzaile handiek ere ez dute merkatuaren arabera jarduten. Hauek, trenbide, aireportu, itsas portu edo errepidearen “premia” dagokion gobernuari salduko diote eta honek inbertsio estrategiko bihurtuko du, herritarrok ez dezagun auzitan ipini. Edo agindua EBko Batzordetik etorriko da, eta dagokion gobernuak derrigorrez egin behar duela aitortuko du, kontuan hartu gabe herritarron nahiak eta interesak. Finean, herritarrok te(kn)okrazia-politikoaren egitasmoak onetsi besterik ezin dugu egin. Estatuek horrela funtzionatu behar zutela defendatzen zuen neoliberalismoaren sustatzaile nagusiak, Friedrich Hayek ekonomialariak, eta bitartean Hego Ameriketako diktadurei ateak irekitzen laguntzen zien.

Finantza erakundeen erreskaterako erabakiak merkatuetatik at hartu ziren. EBk estatu laguntza oro galarazi eta zigortu egiten du, baina erakunde horiei dirua emateko ez zuen eragozpenik jarri eta zenbait estatutako aurrekontuak larriki urritu ditu. Adibidez, Espainiako Estatuan aurrekontuaren ia laurdena mailegu publikoek sortutako zorra kitatzeko erabiltzen ari da.

Halaber, egunero kontsumitzen ditugun ondasunak kontuan hartzen baditugu, aipatu merkatu lehia urruti geratuko zaigu. Azken finean, multinazionalek hornitzaileei prezioa ipintzen diete: Mercedesek hornitzaileei baldintzak ipintzen dizkie, prezioak barne.

Nekazariak lehengaien hornitzaile nagusiak (Monsanto) ipinitako prezioa ordaindu beharko du. Gero, nekazari horrek ekoiztutako elikagaia, normalean, banatzaile handi bati (Carrefour) salduko dio eta honek ezarriko dio prezioa, merkatuko lehia urruti geratuko delarik.

Enpresa publikoen pribatizazioetan ere gardenki ikusten da merkatutik at geratzen direla. Telefonica, Tabacalera edo antzeko enpresa erraldoiak. Pribatizatu zirenean, lagunarteko kapitalak eratu ziren eta urteetan metatutako herritarren ondarea, aitaren batean, esku pribatuen eskuetara pasa zen, hala moduko prezioan.

Egoera honetatik askatzeko, politikak ekonomiari aurre hartu behar dio, erabaki politikoak enpresa erraldoiek hartzen baitituzte; baita kultura aldaketa sakona behartu ere, neoliberalismoak ezarri digun kultur menperatzailea gaindituko duena. Bestela, neoliberalismoak agintzen jarraituko du, ekonomia politikaren gainetik egongo baita.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Mendiko suteak eta basozaintza

Lanbidean urteak daramatzagun basozainok, gogoan ditugu 1989. urtean Euskal Herria bortizki kolpatu zuten mendiko sute handiak. Urtarriletik luze zetorren lehorte latza udazkenean lehertu zen haize bortitzen bultzadaz. Dozenaka sutek beltzez jantzi zuten lurraldea, bereziki... [+]


Donostia 1813

Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.

1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]


Kirurgialari euskaldunak errektoreorde eta sailburuorde ohi letragabearentzat

Sarriegi jokatzen dugu erreaktiboki Euskal Herrian eta Euskalgintzan. Albiste bat, elkarrizketa bat, epai bat, eraso bat. Ondoren, erantzuna. Tamalez, berriro ere inertzia berak nakar Ander Gurrutxagaren elkarrizketa euskarafoboa aztertzera. Gustura gelditu zen, tartean zera... [+]


2025-09-01 | JJ Agirre
Supremazistek beti “win-win”

Euskararen (euskaldunon) aurkako oldarraldiak ertz ugari ditu; horietako bat fronte mediatikoa da, Voxento taldea buru eta PSOE-CCOO-UGTko kide ezagunak ekintzaile nagusi. Sarri eskaintzen digute idatziren bat, barnera dezagun Euskal Herriko hizkuntza ofizialetatik zein diren... [+]


2025-09-01 | Behe Banda
Barra warroak
Makina

Hamar minutu igaro dira lur hartu dugunetik. Bizkaiko kostatik sartu, Leioa gainetik igaro eta gurpilek ordeztu dituzte hegalak Loiun. Bosteko ilaretan irten behar omen da hegazkinetik eta gu hogeita zazpigarrenean gaude zain. Estatubatuarren ikerlanek diote istripu bat egonez... [+]


2025-08-30 | Patxi Aznar
Beste urrats oker bat

Duela gutxi, Netanyahuren gobernuak, AEBen baimenarekin, legez kanpoko jarduerarekin jarraitzea erabaki du Gazan, eta zerrenda osoaren kontrola hartzea. Historia pixka bat egingo dut ez zaidalako zuzena iruditzen komunikabide edo kazetari batzuek Gazan gertatzen ari dena 2023ko... [+]


2025-08-29 | Egiari Zor
Elkarbizitza demokratikoak begirunea eta neurritasun instituzionala eskatzen ditu

Abuztu honetan polemika berri bat piztu digute, beste behin, belarrondokoa ematea baino larriagoa izan dena. Azken hamabost urte baino gehiagoan, Glen Cree ekimenetik hasi, Estatu bortxaren biktimei aitortza legala emateko mekanismoen sorreratik segitu eta herri honetan ireki... [+]


2025-08-29 | Joan Mari Beloki
Trump bake bila?

Abuztuaren 15ean Vladimir Putin eta Donald Trump Alaskan bildu ziren. Ofizialki, Ukrainako gerrari amaiera emateko bidean beste urratsen bat emateko. Baina Gazan milaka pertsona hiltzeko gupidarik ez duen politikariak serio esan al dezake penagarria eta tristea dela Ukrainan... [+]


Poligono eolikoak: oportunismo gutxiago eta plangintza demokratiko gehiago

Duela egun gutxi 6.000 alegazio baino gehiago aurkeztu dira Azantzan eta Sarbilen poligono eoliko berri bat eraikitzeko proiektuaren aurka. Antzeko beste proiektu batzuetan bezala, herritar eta talde antolatuen ahaleginari, antolaketari eta lanari esker egin da alegazioendako... [+]


Semaforo gorria

Artikulu bati zer nolako izenburua jarri ez da aise hautatzen, ezta? Hasiera batean, “euskaldun gezurti, tranpatiak” bezalako izenburua idazteko asmoa nuen, baina inor mintzeko gogorik ez dudanez, goikoari eutsi diot, ene gogoetaren muina hobeto ulertaraziko... [+]


Udazken beroa Frantzian?

2025ean hazkunde ekonomiko txikia (%0,6) ez da gai izango langabezia-tasak %8ko muga gainditzea saihesteko; Zor Publikoak bi bilioi euro (BPGren %115) gainditzen ditu EK-k ezarritako %60aren oso gainetik, eta Gastu Publikoak estratosferan jarraitzen du.

Horri gehitu behar... [+]


2025-08-28 | Jon Aleman Astitz
Supremazismo espainiarren “kontsentsu linguistikoa”

Eskubide linguistikoen ikuspegi integratzaile baten eskaintza dugu gaurkoa.

Espainiako supremazismo linguistikoa osasuntsu eta bizkor ageri zaigu, “hooligan” samalda anitz baten babesaz eta komunikabide indartsuez sustatua. Azken aurreko lagina Santi Martinezena... [+]


2025-08-28 | Iñaki Lasa Nuin
Gure jaiak

Euskal Herri osoan —beste herrialdeetan bezalatsu— jairik ez da falta. Negu giroan ere asko badira ospatzen direnak, uda-garaian ez da festa gabeko egunik. Egun-argi luzeak eta gau epelak jendea etxe zuloetatik kanpora, kalera ateratzeko aproposak dira eta jai giroan... [+]


Polizia “talde zaurgarri”?

Azken asteetan bolo-bolo dabil Poliziaren eta, zehatzago esanda, Ertzaintzaren gaineko eztabaida. Tamalez, eztabaida piztearen arrazoia ez dira horiek Euskal Herri Langilearen kontra erabiltzen dituzten biolentzia eta jazarpen sistematikoa. Horren ordez, Ertzaintzaren eta bere... [+]


2025-08-27 | Patxi Azparren
Askapen prozesu heterokroniko, poliedriko eta “kuantikoa”

Artikulu honek badu testuinguru bat lerroburuaren gainetik, Hernaniko Udalean Kontxita Beitiak aurkeztutako Euskal Euskal Errepublikaren aldeko mozioa onartu ez izana. Harira!

Prozesu heterokronikoa

Kultura judeokristau, musulmana eta platonismoaren ustez, denbora aurrera... [+]


Eguneraketa berriak daude