LIDAR teknologia (Laser Imaging Detection and Ranging) laser bidez objektuak antzemateko eta neurtzeko sistema da. Arkeologian oso baliagarria da bereziki landarediak estaltzen dituen eremuak aztertzeko.
ala, Guatemalako oihana arakatzen hasi dira gailuarekin eta emaitzak harrigarriak izan dira: Tikal aztarnategi maian beste piramide bat aurkitu dute, Kunal zentro zeremoniala deskubritu dute, El Palmar hiria uste baino 40 aldiz handiagoa dela ondorioztatu dute... 2.100 km2 aztertu dituzte orain arte, beste 20.000 geratzen zaizkie, baina dagoeneko maien historia aldatu du LIDARek. Zibilizazioak 1 edo 2 milioi biztanle zituela uste zen, baina datu berrien ondorioz, 20 milioi inguru zirela diote orain adituek.
Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.
Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!
Ponpeia, K.o 79. Vesuvio sumendiak botatako errautsek Erromatar Inperioko hiri hartako bizimoduaren xehetasunak gorde zituen, baita desberdinkeria sozial eta ekonomikoen aztarnak ere.
Oñati, 1966. Arantzazuko seminarioko bi ikaslek, Iñaki Zubeldia ikaztegietarrak eta Valladolideko Jesús Manuel Marotok, igandeko atsedenaldia aprobetxatu zuten Arrikrutzeko kobetan sartzeko.
1917an, Chinchorroko hondartzatik gertu (Atacamako basamortua, Txile) ordura arte ezezaguna zen kultura bateko momiak aurkitu zituzten.
Duela 12.000-5.000 urte inguru Indiako mendebaldeko kostaldeko ehiztari-biltzaileek egindako milaka petroglifo –arrokatan grabatutako irudi edo diseinuak– aurkitu dituzte Konkaneko kostaldean.
Ekuador hegoaldeko Santa Ana-La Florida aztarnategian, kakaoaren kontsumo aztarnak topatu eta duela 5.300 urtetan datatu ditu hainbat unibertsitateko ikerlari talde batek, Nature Ecology & Evolution aldizkarian jakinarazi dutenez.
Vichamako (Peru) aztarnategian ia hiru metroko murala aurkitu dute, giza aurpegiak, sugeak eta hazi antropomorfo bat dituena.
Guatemala iparraldeko La Corona aztarnategian K.o. VI. mendeko harrizko aldare ikusgarria topatu zuten iaz, eta, orain, 1,20 metroko piezak zizelkatuta zeukan informazioa jakinarazi dute.
Hegoafrikako Blombos kobazuloan silkreta harrian okrez egindako marra batzuk aurkitu dituzte.
Euskal Fondoak diruz lagunduta, ekainaren bukaeran Sahara Askean hainbat deshobiratze egiten ibili da Hegoak, EHUk eta Aranzadik osatutako lantaldea. Antropologoa, historialaria, irakaslea eta talde horretako partaide den Lourdes Herrastik testuinguru historikoaz, teknikaz, arazoez, harresiaz, orainaldiaz eta etorkizunaz hitz egin digu.
14.400 urteko ogia aurkitu du Jordaniako Shubayqa 1 aztarnategian Amaia Arranz Otaegi euskal ikerlaria buru duen Kopenhageko Unibertsitateko talde batek.