XXI. mendea: iraultza feminista

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Errusiar iraultzaren mendeurrena zarata gehiegirik gabe pasa da, sozialismoa ahaztu beharreko zerbait dela sinetsi du munduak, eta ekologismo green delakoa kapitalismoak irentsi du. Neoliberalismo finantzario tekno-zoroak ez du aurkaririk. Zer eska diezaiokegu berri onik ematen ez digun mende honi?

Nik feminismoaren gorakada geldiezina eskatzen diot. Feminismoak pertsonen arteko zapalkuntzak berrulertu eta birpentsatzeko tresnak ematen dizkigu, lanaren kontzepzioa zabaldu eta gure bizitzaren, gure denboraren eta gure gorputzen merkatzea salatzeko angelua irekitzen du. Sakonean, armiarma sareak tapaturik eta leiho gabeko sotoetan ikusten ez zena argira ekarri du azken hamarkadetan. Eta subjektu bat. Aniztasunaren ulergarritasun berritua eta desobedientzia freskatua sistemari, portaera ereduei, gizarte oso bati, eta nork bere buruari.

Eta ofentsibarako modu berriak: aurtengo martxoaren 8ko lan, ikasle, kontsumo eta zaintza greba deialdia inflexio puntu bat izan daiteke. Gure lan guztietan, Emakumeok* planto egiteak duen potentzial iraultzaileak gure irudimena gainditzen du. Irribarre bat itxaropen urriko mende madarikatu honetan. Zirraragarria.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Eguneraketa berriak daude