Orokorrean, atentzio handiena deitzen didana opera batean alderdi musikala da, dudarik gabe. Baina ez zaigu ahaztu behar (ez zait ahaztu behar, hobeto esanda), opera “espektakulu osoa” kontsideratzen dela, hau da, antzerkia, musika, fantasia… Honekin guztiarekin koktelera batetik ateratako ikuskizuna dela opera. Horrexegatik, abeslari onak aurkitzen ditugunean, orkestra doi batekin, zuzendari adimentsu baten zuzendaritzapean, eta horrez gain eszena zuzendaritza aparta disfrutatzen dugunean, orduan beste dimentsio batean aurkitzen gara.
Hauxe izan zen aldi honetan topatu genuena Euskalduna Jauregian. OLBEren denboraldi honetako hirugarren titulua dugu Masseneten Manon opera, eta benetako gutizia suertatu zen. Arrazoi garrantzitsuena: Arnaud Bernard eszena zuzendariak eta Alessandro Camera eszenografoak emandako ikuspegi arina baina ez azalekoa, abeslariak ezin hobeki zuzenduz eta eszenatokiko baliabide sinple eta aldi berean originalak erabiliz. Batzuetan musikak eta letrak adierazi nahi duten sakontasun eta emozioa ez dira behar bezala iristen ikus-baliabide egokiak erabiltzen ez badira. Manon honetan sentitu genuen pertsonaien bakardadea jendearen artean, protagonisten kontraesanak, bakoitzaren ilusioak eta desilusioak, pentsamenduak… Eta ez musikaren bidez bakarrik, baizik eta eszenatokian azaltzen ziren gune isolatuen bidez ere bai, eta batez ere pertsonaien interpretazio nolabait espresionistei esker.
Halere, kontuz!, ez dezagun pentsatu alderdi musikala makala izan zela, ezta pentsatu ere. Bakarlari guztiak primeran aritu ziren, eta baten batek txunditu egin zituen entzuleak. Michael Fabiano tenore estatubatuarrak Chevalier des Grieux zoragarria egin zuen. Ahots garbia azaldu zuen, ausardiaz abestu zuen uneoro, bere onena emanez, eta pasarte hunkigarriak oparitu zituen Je suis seul edo Ah, fuyez douce image arietan bezala.
Irina Lungu soprano moldaviarrak ere Manon ederra eskaini zuen, samurra, zalantzak zituena. Aria distiratsuak abestu zituen. Adieu, notre petite table edo bigarren ekitaldian Des Grieux-ekin egindako duoa azpimarratuko nituzke. Aktuazio ona egin zuen baita ere Roberto Tagliavini baxuak, taxuzko Comte des Grieux eginez.
Verum Orkestra Sinfonikoari buruz, eta batez ere Alain Guingal zuzendariari buruz gauza onak besterik ezin dira esan. Ederki azpimarratu zituzten ahotsak, dotoreki, bolumen justuak eginez. Eta Bilboko Operaren Abesbatza, Boris Dujin-en zuzendaritzapean, ongi aritu zen, doitasunez.
Txalokada izugarriak jaso zituzten. Merezita.
Lohi Ensemble
Non: Montehermoso Kulturunean
Noiz: Irailaren 28an
-------------------------------
Igande arrats goibel eta hotz batez izan nuen, lehen aldiz, Lohi Ensembleren berri. Arabako musika eszena autogestionatuaz hitz egiteko Larraitzek jende jator pila bat... [+]
Rodeo eta Dena
Non: Bilboko Kafe Antzokian
Noiz: irailaren 18an
--------------------------------------------
Bilbo, sargoria, udako azken ostegunez. Bihotz Sakratuaren plaza bete dute Palestinaren aldeko oihuek, enegarrenez. Kilometro pare bat harago, Mariaren... [+]
EMPTY FILES + MOXAL & MIREN NARBAIZA
Non: Bilboko Kafe Antzokian
Noiz: irailaren 12an.
-------------------------------------------------------
Aitortu behar dut nahi baino gutxiagotan joaten naizela Bilbora. Beti sortzen dit horrelako tristura moduko bat, orduko... [+]
'GUREA KULTURA' JAIALDIA
Taldea: Sal del Coche
Non: Zestoan
Noiz: Irailaren 7an
--------------------------------------------------------
Kronika hau egitera Donostiara joan behar nuen, baina sarrerak garestiegiak iruditu zitzaizkidan behinola zezenketak... [+]
Xak eta Ekiza
Non: Ondargain txiringitoan (Deba)
Noiz: abuztuaren 27an.
-------------------------------------------------------
Euri langarraren eta lanbro-lainoen artean pasatu dugu Gipuzkoako muga, kostaldean zehar doan errepidetik itsaso zakarrari beha. Bandera... [+]
Zuzeneko musika gustatuz gero, ziur azken hamarkadan Eider Iturriagak egindako argazkiren bat ikusi duzula. Bere bi grinak uztartu ditu bermeotarrak: musika eta argazkilaritza. Eszenatoki batean hain azkar pasatzen den une hori harrapatzeko abilezia du, ikuslearen begietan... [+]
Zer: Biarritz Piano Festival. Amaierako errezitaldia. Benjamin Grosvenor, pianoa.
Egitaraua: Schumann eta Moussorgskyren lanak
Lekua: Biarritzeko ‘Espace Bellevue’.
Data: abuztuaren 8a.
-------------------------
Biarritz Piano Festival... [+]
Lau egunez Lakuntza milaka lagunez bete du Hatortxu Rockek. Aurtengo edizioak presoen aldeko jaialdiaren bideari amaiera eman dio. Hala ere, abenduak 27rako jaialdi berria iragarri dute: Aske.
Iritsi da uda. Egunak argi, bero eta luze dira orain, eta kostaldea jendez, sonbrilaz, krema usainez eta doi-doi ulertzen ditugun hizkuntzez bete da. Zuzeneko musikan ere gauzak asko aldatzen dira: mailarik gorenean daudenek makrojaialdietako birari ekiten diote, poltsikoak... [+]
26 urtez euskal preso eta iheslariak etxeratzeko aldarria oholtza gainera eraman ondoren, Hatortxu Rock jaialdiak bere azken edizioa egingo du ostegunetik igandera bitartean, Lakuntzan (Nafarroa). Jaialdian bildutako dirua preso sein senideentzat dispertsioak zekarren zama... [+]
Kneecap taldea BBK Liven egoteak eztabaida piztu du makrofestibalek protesta politikoaz egiten duten instrumentalizazioaz eta kultura-eredu nagusiaren kontraesanei buruz.
Bilboko Bilboko Kontseilu Sozialistaren Laneko Autodefentsa Sareak BBK Live jaialdiko lan-baldintza prekarioak argitara atera nahi ditu, baira horien erantzuleak seinalatu. Horretarako, solasaldia antolatu du uztailaren 2an.