Bestea errespetatzen

"Arraroa. Ainara Azpiazu. Ilustratzailea: Paula Estévez. Pamiela, 2017. 32 orrialde. Haurrentzat.

Arraroa horixe da liburuaren azalean ageri den neskato horrek esaten digun lehen hitza: “Arraroa egiten zait lehenengo pisuko bizilagunaren leihoan peluka hori bat zintzilik ikustea beti”. Eta, hain zuzen, horixe da neska horrek begiratzean lehenengo pisuko leiho parean zintzilik ikusten dena, kulero bat, galtzerdi bat eta tantak darizkiola dagoen aipaturiko peluka horia.

“Amak dio hori baino arraroagoa dela, Zubizarretarrek biluzik daudela zintzilikatzen dutela arropa” diosku ondoren gure kontalari finak. Eta irudian Zubizarreta familiako kideak ikus ditzakegu biluzik etxean (aita arropa zintzilikatzen, ama sofan egunkaria irakurtzen, semea sofan amaren ondoan, alabak… Eta horrela etxeko auzokoen arrarotasunak agertzen joango zaizkigu, amona ez dela etxetik ateratzen, guraso begetarianoak dituen mutikoa beti dagoela txorizo-ogitartekoak jaten, Jennaren amak euskarazko etxeko lanetan laguntzen duela… eta komentario horien ondoan informazioa osatzen duen irudia dugu (Jennaren ama beltza eta musulmana dela ikusiko dugu, esaterako, edo narratzailearen amona ohean dagoela, gaixorik, medikatuta baina, hala eta guztiz ere, jolasteko gogo biziz).

Arraroa album honek XI. Etxepare saria irabazi berri du eta, egia esan, pozgarria da sariketa honek euskal kulturari egiten dion ekarpena. Oraingo honetan, esaterako, oso obra berritzailea ekarri digula esango nuke. Ez bakarrik testuaren eta irudien aldetik (kolore bizi eta oso ongi markaturiko formekin, informazio zehatza eta argia emanez) baita tratatzen duen gaiagatik ere. Gai asko direla esango genuke (auzoko bakoitzak bere izaera bitxia, ezberdina, besteengandiko ezberdina daukala esango genuke) baina guztien gainetik bat nabarmentzen da, onarpenarena, besteekiko errespetua. Gizakion askatasunaren aldeko lana da Arraroa hau; izan zaitez zeu, eta onar itzazu besteak diren bezalakoak.

Arraro hitzarekin ekiten dio narratzaileak kontakizunari, eta horixe da liburuan zehar gehien errepikatzen den hitza, bai eta liburuari amaiera ematen diona. Oraingoan, baina guztiz bestelako zentzua izango duen esanahiarekin, arrarotasunen kontrako mezuarekin: “Denetan arraroena da, niri, geroz eta gauza gutxiago iruditzen zaizkidala arraro”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Liburu kritikak
Beldurra gogoko

Beldurrak airean
Aitor Arana
Ibaizabal, 2023

--------------------------------------------------

Zazpi ipuinek osatzen dute Aitor Aranak gazteentzako idatzi duen liburu hau. Ugaria eta ezaguna da Aranaren produkzioa; 125 liburutik gora idatzi ditu, horietako zenbait... [+]


Pagoa, zuhaitza

Altxa, hildakoak!
Fred Vargas
Txalaparta, 2024

------------------------------------------------

Egun batetik bestera, ordu batzuen buruan gertatu da gertatu dena: zuhaitz bat agertu da Sophiaren lorategian. Pago bat.
Hasiera horrek hartzen ditu liburuko lehen orriak... [+]


Emariari idatzitakoak

JAUSIZ
Alain Mendizabal Diaz
1545 argitaletxea, 2023

---------------------------------------------------

Itxuraz tente eusteari utzi eta behea jotzea zail egiten zaigu, grabitate indarrak zein soinean daramagunaren zamak lurrera erakarri arren. Hondoarekin topatzea,... [+]


Etorkizun utopikoen zirrimarrak

Zirriborroak eta gero
Katixa Agirre, Uxue Alberdi, Lucía Baskaran, Harkaitz Cano, Gabriela Damián Miravete, Belén Gopegui, Karmele Jaio, Danele Sarriugarte, Iban Zaldua eta Patxi Zubizarreta
Consonni, 2023

[+]


Duela mende erdiko haurtzaroa

Begi bat kokotean
Juan Kruz Igerabide / Elena Odriozola
Ediciones modernas el embudo, 2023

--------------------------------------------------------

Umetan, atzera begira egoten nintzen maiz. 'Begia aterako zaik kokotean', mehatxatzen ninduan apaizak, elizan atzera... [+]


Eguneraketa berriak daude