"Errepublika indartzeko gakoa da sektore ez soberanistak batzea"

  • Iru Moner eta Aran Llivina Bartzelonako Vallcarca auzoko Heura Negra asanblada libertarioko kideak dira. Entzun gako sozialetan antolatutako herritarrei, Katalunian gertatzen ari dena ulertzeko ezinbestekoa da-eta.


2017ko azaroaren 26an
Aran Llivina eta Iru Moner Bartzelonako Vallcarca auzoan. Argazkia: Victor Serri.
Aran Llivina eta Iru Moner Bartzelonako Vallcarca auzoan. Argazkia: Victor Serri.Victor Serri

Estatu bat sortzeko borrokak eragingo du kontraesanik Katalunian hain indartsua den mundu libertarioan. Nola uztartu dituzue bi borrokak?

Iru Moner: 2014-2015ean herrietako galdeketak hasi zirenean, hitzaldiak ematen aritu ginen mugimendu libertariotik datorren Embat erakundeko kideok. Guk autodeterminazio eskubidea babesten dugu, CNT-k eta CGT-k egiten duten bezala. Baina ezin dugu Podemosek bezala jokatu, kontzeptu abstraktuez mintzatu bai baina praktikan jartzerakoan ihes eginez. Autodeterminazio eskubidearen alde bagaude, erreferendum bat demokrazia zuzen ekintza bat da. Horregatik egin genuen erreferendumaren alde, esaten dugunarekin kontsekuente izatea bilatzen baitugu.

"Gure mezua ez da hain nazionalista. Estatuarekin hausteak irekitzen duen aukeren markoa da guretzat gakoa"

Baina gure mezua ez da hain nazionalista. Estatuarekin hausteak irekitzen duen aukeren markoa da guretzat gakoa: 1939tik datorren 78ko Erregimenean hain lotuta dagoen boterea desegituratzeak irekitzen dituen aukerak baliatzea. Izan ere, iraultza guztiak beste iraultza batzuen aurrekarietatik datoz; boterea desegonkortu delako, botere egiturek dar-dar egin dutelako.

Aran Llivina: Gehitu nahi nuke gaizki sentitu nintzela, asanblada libertarioan berandu erreakzionatu genuelako. Ni independentista naiz, eta asanblada libertarioan eztabaida atera nahi izan nuen erreferenduma baino hiru-lau hilabete lehenago, eta ez zen espaziorik egon. Asanbladako jendeak ez zion sinesgarritasunik ematen gertatzen ari zenari eta gainera kontraesan asko sortzen zituen, beraz, debateari izkin egin zitzaion, gaia otorduetako komentarioetara mugatuz. Ondoren, erreferendumaren aurreko astean, korrika eta presaka asanblada libertarioko jendearen barne kontraesanak debatitzen aritu behar izanak amorrarazi ninduen.

"Aizu, CDRa ez da autolaguntza talde bat! CDRak eta mobilizazioak, ikuspegi libertariotik, bakoitza iristen dena aportatzeko dira. Ez baduzu argi eta kontraesan asko ekartzen badizkizu, geratu etxean, ez da ezer gertatzen"

Egon diren mobilizazio bakoitzean kontraesanak azaleratu dira. Esaterako, auzoko CDRan eztabaida atera zuen jende libertarioak, urriaren 10ean Parlamenta babestera joateak sortzen zizkien kontraesanez, denok baititugu 2011ko ekainaren 15ean Parlamentaren eraikina inguratu izanagatik auzipetutako lagunak. Eta aizu, CDRa ez da autolaguntza talde bat! CDRak eta mobilizazioak, ikuspegi libertariotik, bakoitza iristen dena aportatzeko dira. Ez baduzu argi eta kontraesan asko ekartzen badizkizu, geratu etxean, ez da ezer gertatzen. Norberak ikusi behar du noraino iristeko prest dagoen eta ez hortik aurrera joan.

Eremu libertarioan jende asko geratu da independentzia prozesutik kanpo?

I. Moner: 2014-2015ean hau aukera bat dela azalduz hitzaldiak emateari ekin genionean, gaur baino desenkantu handiagoa zegoen sektore libertarioan. Guk M15-arekin parekatzen genuen egoera, orduan ere gauza bera gertatu

"Inoiz ez da gertatuko iraultzarik zure gustura egina izango denik. Iraultza denak dira kontraesankorrak, zikinak, eskuak lohitu behar dituzu"

zitzaigulako: mugimendu libertarioaren erdia buru-belarri sartu ginen, eta beste erdia begira geratu zen, “mugimendu ciudadanista bat da” esanaz. Gure hitzaldietan mezu hau zabaltzen genuen: Bilatzen duguna gizartearen sakoneko aldaketa bada, horrelako gizarte mugimendu bat dagoenean ezin gara ertzean geratu, gutxiago arrazoi ideologikoengatik. Bestela, “saloiko anarkista”-ren erosotasunean erortzeko arriskua dugu. Inoiz ez da gertatuko iraultzarik zure gustura egina izango denik, langile guztiak super koherenteak, matxistak izan gabe, denek helburu bera izanik... iraultza denak dira kontraesankorrak, zikinak, eskuak lohitu behar dituzu, gustuko ez dituzun erabakiak hartu. Sektore anarkista sozialenak eta antolatuenak, esaterako Embat edo auzoko asanblada batzuk, uste dut gai izan garela mugimendu libertarioko zati handi bat independentzia prozesura bultzatzeko. Baina jende asko dago, eta errespetatzen dut, uste duena kanpo egon behar duela, ez duelako beste estatu bat sortzeko borrokatuko.

Argazkia: Victor Serri.

Herritarren autoantolaketari ematen diozue balioa. Lanketa honetatik etorkizunerako %10 geratzen bada, ez da gutxi!

I. Moner: Irailaren 20an, Guardia Zibila Ekonomia Kontseilaritzan eta CUPen egoitzan sartu zenean eman zen aldaketa, jendea lanera lotu zen. Aurretik, Empapelem ekintzetara joan nintzen [erreferendumean baietza bozkatzeko kanpainaren afixa “debekatuak” itsasteko herritarren ekimena], nire burua “kaixo, Iru naiz, auzo elkarteko kidea” aurkeztu nuen, eta Vallcarcako CDRa jarri genuen martxan, autoantolaketarako aukera ikusten genuelako. Erreferendumaren aurreko egunetan eman zen autoantolaketa agertokia, ondoren urriaren 3ko greba orokorrarekin itxiera biribila izan zuena, inork ez zituen irudikatzen aurrez. Gure aukerak gainditu zituzten. Erreferenduma baino bi egun lehenago eskoletan jende erabat ezberdina ados jarri zen norabidean: auzotarren elkarteak, eskoletako gurasoen elkarteak, eskoletako zuzendaritzak, irakaskuntzako sindikatuak, mugimendu politiko anitzak... ados jarri ziren eskolak okupatu behar zirela, zaintza guneak egon behar zirela, janaria egon behar zela, medikuek artatzeko guneak izan behar zituztela... Hau guztia herritarren antolaketa izan zen eta jende askori iltzatuta geratu zaio: frogatu dugu guztiok nahi dugunean herritarren antolaketak edozer dezakeela.

Zein da egungo zuen irakurketa?

"Kaleak irauli zuen egoera, ez zegoen aurreikusia benetan erreferenduma egin egingo zenik. Praktikan posible egin genuen herri antolaketa indartsuari esker, eta hori ez zuen espero ezta Kataluniako Gobernuak berak ere, ezta mugimendu soberanistak ere"

I. Moner: Kaleak irauli zuela egoera, ez zegoela aurreikusia benetan erreferenduma egin egingo zenik. Praktikan posible egin genuen herri antolaketa indartsuari esker, eta hori ez zuen espero ezta Kataluniako Gobernuak berak ere, ezta mugimendu soberanistak ere. Hori ari da aitortzen ERC orain egiten ari den autokritikarekin. Ekintza sinbolikoagoak zituzten aurreikusiak, bozka-paperari eustea mossoen eta polizia nazionalen aurrean. Baina praktikan erreferenduma hainbesteko arrakastarekin egin izanak ekarri du processa abiadura bizian aurreragoko puntu batera eramatea. Herri mugimendua izan zen balazta, egoera gainditu zuena.

Gaur egun jende guztia dago adi, abenduaren 21eko hauteskundeetan zer gertatuko. Erreferendumaren ondorenak ezustean harrapatu bagintuen, A21erako hilabete dugu prestatuago egoteko. Hauteskundeetatik ateratzen den eszenategiaren arabera, ikusiko dugu nola jokatu.

Baina Gobernuan, ERCtik PDeCAT-era, independentziaren prozesuan zalantzati ari dira, atzera egiten ari ez badira. Eta Espainiako Estatua paparra gehiago ateratzen ari da. Madrilgo ustelkeria kasu denak estaltzen ari da Kataluniako gatazkarekin.

Mobilizazio indartsuak burutu dituzuen herritarrak nola zaudete?

"Jendeak asanbladetara etortzen jarraitzen du. Berrantolatzen ari gara, elkar hobeto ezagutzen, era horizontalean antolatzen ikasten, politika eta uneko analisien klase praktikoak egiten ari gara oso denbora azkarrean eta gaur arte politikan ari izan ez den jendearekin... itzela da"

I. Moner: Geldialdian. Etengabe mobilizatzeak nekea dakar. Azken manifestazioa oso jendetsua izan zen baina jendea nekatuta dago eta bilduago egoteko garaia da. Baina asanbladetara jendeak etortzen jarraitzen du. Berrantolatzen ari gara, elkar hobeto ezagutzen, era horizontalean antolatzen ikasten, politika eta uneko analisien klase praktikoak egiten ari gara oso denbora azkarrean eta gaur arte politikan ari izan ez den jendearekin... itzela da. A21ean dena emango dugu, sudurrean pintza jarrita joan behar badugu ere, 155. artikulua abortatzeko bozka eta hitzen bidez. Baina ondoren hasiko da politena. Orain indarrak biltzeko garaia da, gure burua antolatzekoa, erresistentzia kutxak betetzekoa, prestatzekoa...

Mugimendu libertariotik nola daramazue abenduaren 21eko hauteskundeen gaia?

I. Moner: Ezker Abertzalea ilegalizatzeari utzi ziotenean bezala bizi dugu egoera, jende asko joan zen bozkatzera, orduan ere libertarioen mugimendutik proiektu politiko horretan asko sinesten ez bazen ere. Gure bozka gehiago da 155. artikuluaren aurkakoa, inongo proiektu politikoren aldekoa baino. Mundu

"Mundu libertariotik inork ez du aukera politikoez ahoa zabaltzen, baina denek diote bozka ematera joango direla. Eta CDRetan ere hitz egiten da bozka ematera joan egin beharko dela, herritarrei dei egingo zaiela 155. artikulua garaitzera joateko"

libertariotik inork ez du aukera politikoez ahoa zabaltzen, baina denek diote bozka ematera joango direla. Eta CDRetan ere ez da hitz egiten nori bozka eman, hitz egiten da bozka ematera joan egin beharko dela, herritarrei dei egingo zaiela 155. artikulua garaitzera joateko.

Errepresioari aurre egitera bideratu behar dituzue indarrak?

I. Moner: Errepresioari aurre egiteko prestatzen ari gara. Poliziarengandik oso hurbileko iturriak dituen Crónica Global medioa –nahiz eta ez den fidagarria– etor litekeen erasoa dekodifikatzen ari da: azaroaren 8ko greban garraioa moztu zutenak erakunde kriminal bat zirela dio, herri gerrilaren taktika zela hura. Nonbait, pentsa daiteke CDR sareaz ari dela eta dio Auzientzia Nazionalak eraman behar duela auzi hori... Euskal Herrian 90eko hamarkadan eta 2000ko hasieran erabiltzen zuten hizkera bera erabiltzen ari dira. Greban garraioa mozteagatik etor dakizkigukeen isunei aurre egiteko dirua biltzen ari gara eta

"Euskal Herrian 90eko hamarkadan eta 2000ko hasieran erabiltzen zuten hizkera bera erabiltzen ari dira CDRen aurka. Greban garraioa mozteagatik etor dakizkigukeen isunei aurre egiteko dirua biltzen ari gara"

jendea prestatzen. Hala ere, gure borrokak gehiago du proposamen izaera, ez jarrera defentsiboa.

Prozesu konstituziogileari ekiteko garaia ere bada beraz?

I. Moner: CDRetatik prestatzen ari gara prozesu konstituziogilea eta dinamika handiena duten CDRek badute bere Prozesu Konstituziogile komisioa.

Oinarritik, gizartetik, herri boteretik, artikulatu behar dira oinarrizko puntuak. Hainbat aldarrikapen sozial bildu behar ditugu, eta bultza beharko genuke alderdi politikoek bere egin ditzaten oinarri hauek. CDRak izango lirateke eztabaida oinarrietara, auzo eta herrietara eramateko guneak; herritarrak, soberanistak ez direnak barne, inplikatuta senti daitezen, beren bizi baldintzak hobetzeko soilik bada ere. Errepublika hau indartzeko garaia da eta horretarako gakoa da soberanistak ez diren sektoreak batzea.

Badira herritarren ordezkaritza eta erakunde gehiago ere. CDRak dira prozesu konstituziogilea lantzeko gune egokienak?

A. Llivina: Nire ustez bai. Herritarrak antolatuta daude ANC, Òmnium, CDR eta alderdi politikoetan. Nik ez dakit zein den prozesu konstituziogilea antolatzeko proposamen instituzionala. Baina Katalunia osoko CDRen koordinadoran mahai gainean dagoen gaia da. Eta gainera oinarria zabaltzeko modua ere bada, jendeak ikus dezala tresna erabilgarria dela bere bizimodua aldatzeko, bere beharrei erantzuteko.

"Independentziaren aldeko eragile guztiok independentziaren prozesuan batera goaz, baina posible da herri proposamenean ez hain ados egotea. Eta hori ez da txarra. ANC-Goberna-Òmnium  sozial-demokratak dira eta guk beste proposamen bat dugu. Gu ez gara ari hezurrak hausten, ondoren Kataluniako Errepublika izan dadin Frantziako Errepublika edo Espainiako Estatua bezalakoxea"

I. Moner: Goberna-ANC-Òmnium hirukotik denbora asko daramate prozesu konstituziogilea lantzen, nahiz eta bizi ditugun baldintzen ondorioz, dena diskrezio handiz daramaten. Badakigu planteamendu batzuk nahiko aurreratuta dituztela. Independentziaren aldeko eragile guztiok independentziaren prozesuan batera goaz, baina posible da herri proposamenean ez hain ados egotea. Eta hori ez da txarra. ANC-Goberna-Òmnium hirukoari egin diezaiokegun kritika da, guk gurea lantzen badugu egozten digutela batasuna hausten ari garela, baina eurek eurena lantzen dutenean ez dela ezer gertatzen. Eurak sozial-demokratak dira eta guk beste proposamen bat dugu. Gu ez gara ari hezurrak hausten, ondoren Kataluniako Errepublika izan dadin Frantziako Errepublika edo Espainiako Estatua bezalakoxea.

Alderdiak prest ikusten dituzue planteamendu honetan sartzeko eta herritarrek landutako oinarriak bere egiteko?

A. Llivina: CUP bai. Espero dut erreminta erabilgarria izango dela une erabakiorra iristen denean.

I. Moner: Hori gure esku dago. Argumentario trinkoa landu behar dugu, hutsunerik gabekoa, proposamen errealistak egin behar ditugu, jakin behar dugu kaleko hizkuntzan azaltzen, eta lortu behar dugu prozesu hau guztia aurrera ateratzen ari diren alderdiek (ERC eta garai bateko CiU) ez ateak ixtea, zeren horrela bada, aurrez aurre aritzera pasa beharko baitugu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Katalunia independentziarantz
Junts-PSOE akordioa
Amnistia legea eta negoziazio mahai berria, legealdi akordioaren truke

Akordioaren bidez Juntsek eta PSOEk Kataluniako gatazka historikoa bideratuko duen etapa berri bat ireki nahi dute. Horretarako, bi indarren arteko negoziazio mahai bat eratu dute eta bertako edukiak eta akordioak segitzeko bitartekaritza mekanismoa adostu ere bai.


'La Directa' babestu dute ARGIAk eta beste hainbat hedabidek: "Kazetaritza ez da terrorismoa"

La Directa-k salatu du Jesús Rodríguez kazetaria inputatu izana “informaziorako eskubidearen aurkako erasoa” dela. Elkartasun manifestua plazaratu dute Rodríguezi babesa helarazteko, eta dozenaka hedabide eta erakundek sinatu dute jada, ARGIAk... [+]


La Directako kazetari bat ere "terrorismoagatik" inputatu dute Tsunami Demokratikoaren auzian

Espainiako Auzitegi Nazionalak “terrorismo-delitua” egotzi dio Jesús Rodríguez La Directako erredaktoreari eta beste hamaika pertsonari, tartean Carles Puigdemont presidente ohi eta Marta Rovira ERCko idazkari nagusiari, 2019ko epaiaren aurkako... [+]


Puigdemont eta Rovira inputatu ditu Auzitegi Nazionalak Tsunami Demokratikoagatik

Espainiako Auzitegi Nazionala 2019ko udazkeneko protestetan “terrorismo” deliturik izan ote zen ikertzen ari da. Bitartean, PSOEko eta JxCko ordezkariak Bruselan bilduta daude.


Jordien indultua egokia dela onartu dute eta Miquel Buch kontseilari ohia lau urtera zigortu

Ostegun honetan ezagutu dira bi epaiak. Batean, Espainiako Auzitegi Gorenak balekotzat eman ditu Jordi Cuixart eta Jordi Sánchezen indultuak. Bestean, Bartzelonako Auzitegiak laur urte eta erdiko kartzela zigorra jarri dio Miquel Buch Generalitateko Barne kontseilari... [+]


Eguneraketa berriak daude