Barrikakada urte

  • Jende askoren galdera da urteen poderioz zergatik edari batzuk aldatzen diren eta beste batzuk ez. Erantzuna motza eta zehatza da, baina bide luzeak ireki eta era askotara loratzen direnetan barrena gozatzeko aukera ematen du. Erantzuna motzean: hartzitzen diren edariak etengabe aldatzen joango dira (sagardo, ardo...), garapen horretan ondu, hobetu, mindu, ozpindu... Denetik gerta daiteke. Hartzitu ordez, egosi eta irakinarazitako edarietan (destilatuak, patxarana...) behin botilaratuz gero ez dira gehiago aldatuko.

1395ean eraiki zuten Estrasburgoko erietxean dagoen upategia. (Arg.: Jonathan M-CC By SA)
1395ean eraiki zuten Estrasburgoko erietxean dagoen upategia. (Arg.: Jonathan M-CC By SA)

Eta edari horietako bati segika, bide luze horietako bat dugu gaurko hau: Rhin ibai aldera joko dugu. Ibai horren gune historikoenetako batean dago, bertakoen hizkuntzan Strossburi, guretzat Estrasburgo dena. Hango ospitale edo eritegi nagusiaren gunera goaz. Bertan, administrazio eraikin baten bazter batean ezkutu samarrean dagoen eskailera irten baten hegaletik ate bikoitz batera iritsiko gara. Ate horren atzean dagoen katakonba antzeko harpeko sotora sartu eta begiak ohitzean aurkituko duguna historikoa da.

Upategi bat da, 1395ean eraikia, eta bai, gudaz guda, gaur arte zutik iraun du. Upel izugarriak daude han, XVIII. eta XIX. mendekoak gehienak, 1881ekoa da 26.080 litroko bat, baita 1727ko dolare ikusgarri bat ere. Hantxe dago inon ezagutzen den zurezko barrikan dagoen ardo zaharrena: burdin hesi baten atzean, 1472 dioen 450 litroko barrika. Barrika hori beteta dago, orduan beteta, hau da 545 urteko ardoa du. Denboraren poderioz ontzen bada ardoa, hau gutizia ederra izango da. Ardo zuria da, lurralde haietan, preziatuena. Itxuraz, hirutan besterik ez dute dastatu izan hango elixir hori: 1576an, 1716an eta 1944an, Bigarren Mundu Gerran hiria askatu zutenean.

Upategian museo ttiki bat jarri dute, baita ardoa saltzen ere, esan didatenez moduz eta ona. Ardogile alsaziar jakin batzuek bere ardoa upategi horretan ontzeko baimena dute, eta ardo hori da saltzen dutena; haiek ere diote munduko onena dela... 150.000 botila dauzkate, eta eskuratzen duten dirua ospitalearen beharretara bideratzen da.

Bertaratzeko bidea zaila omen da. Galdetuz iritsiko naiz neu ere egunen batean, eta urteko ardoa edanez 545 urteko barrikari begira bekaizkeriak erreko nau.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ardoa
Saúl Gil Berzal. Gorri eta garden
“Errioxako Jatorri Deituran erabaki guztiak dira bodega aberatsenen aldekoak”

San Juliango sakanan elkartu gara, mahasti artean. Harro erakutsi dizkigu landareak eta bertako parajeak. Alto de la Hueserako trikuharrian ardo pixka bat edan dugu gero. Eta bazkalduz egin izanak eragin du elkarrizketak tenpranillo eta garnatxa ikutuak izatea.


2024-04-12 | Estitxu Eizagirre
Esti Besa, ardogintzaz
“Upategietan parakaidisten eredua nagusitu da”

Ardogintza borborka dago: mundu mailan gaineskaintza dagoela-eta, iaz milaka litro erosi zituen Jaurlaritzak destilatzeko. Espainiako Gobernuak diruz lagundu zuen mahats berdea lurrera botatzea. Aurten ere antzeko neurriak hasi dira agertzen. Baina nola iritsi gara egoera... [+]


Basque Culinary Center, Arabako Guardian ere

Edariak eta Ardoa (EDA) Drinks & Wine Campusak bigarren egoitza bat izango du Arabako Errioxan, Gasteizkoarekin batera. EDA Basque Culinary Centerrek “garatu eta gidatutako” proiektua da, Eusko Jaurlaritzak eta Arabako Foru Aldundiak sustatu dute. “EDAk... [+]


Arabako ardogintza, agortutako eredua aldatzeko unea?

Igandean eman zitzaion hasiera ofiziala mahats bilketari Araban, Navaridaseko Mahats-bilketaren Jaiaren XXVIII. edizioa eginda. 2023an Jaurlaritzak 15,3 milioiko laguntzak eman dizkio sektoreari, milioika litro ardo erabilera industrialerako destilatu edo mahatsa zuzenean... [+]


Eguneraketa berriak daude