Basque Culinary Center, Arabako Guardian ere

  • Edariak eta Ardoa (EDA) Drinks & Wine Campusak bigarren egoitza bat izango du Arabako Errioxan, Gasteizkoarekin batera. EDA Basque Culinary Centerrek “garatu eta gidatutako” proiektua da, Eusko Jaurlaritzak eta Arabako Foru Aldundiak sustatu dute. “EDAk Araba munduko ardoaren eskualde handien mailan kokatu nahi du”, diote campusaren sustatzaileek.

Argazkia: irekia.eus

2023ko azaroaren 29an - 07:43

Asteartean aurkeztu dute proiektua Guardian bertan, sektoreko, eskualdeko eta instituzioetako ordezkariekin. Proiektuak Arbako aldundiaren eta Jaurlaritzaren laguntza du, eta Guardian izan dira, besteak beste Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburua eta Ramiro González Arabako ahaldun nagusia.

Jaurlaritzaren irekia.eus webgunean irakurri daitekeenez, Guardiako EDAren egoitzak “proiektua indartuko du Vitoria?Gasteizko egoitzarekin batera, sinergiak batuko dituzte ardoaren eta edarien balio?katearen alde, unibertsitate?prestakuntzaren, ikerketaren, berrikuntzaren eta ekintzailetzarako laguntzaren bidez”.

Guardiako 3.900 metro koadroko lursail batean 2.500 metro koadroko eraikina altxatzea da asmoa. Eraikina 2026rako aurreikusi dute, eta iragarri nazioarteko lehiaketa bat abiatuko dela eraikina hautatzeko, “Arabako Errioxan higiezin sinbolikoak eraiki dituzten upategi ugarien ildotik".

Mundu mailan erreferente

“EDAk Araba munduko ardoaren eskualde handien mailan kokatu nahi du, hala nola Bordele, Napa edo Adelaida, baita leku horietan dauden goi?mailako unibertsitate eta zentro espezializatuei dagokienez ere”, diote proiektuaren sustatzaileek.

Alea-k aurkezpenera bertaratu ziren hainbat ordezkariren hitzak jaso ditu. "Arabarentzat eta Euskadi osoarentzat aitzindaria eta estrategikoa den proiektu bat” da EDA, Tapiaren arabera. “Arabako Errioxa munduko ardogintza izendapenen artean” kokatzea da helburua, Gonzaloren esanetan. “EDAren konpromisoa da mahastizaintzako eta ardogintzako industrian berrikuntza, ekintzailetza eta jasangarritasuna bultzatzea”, adierazi du Joxe Mari Aizega Basque Culinary Centerreko zuzendariak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ardoa
2024-04-12 | Estitxu Eizagirre
Esti Besa, ardogintzaz
"Upategietan parakaidisten eredua nagusitu da"

Ardogintza borborka dago: mundu mailan gaineskaintza dagoela-eta, iaz milaka litro erosi zituen Jaurlaritzak destilatzeko. Espainiako Gobernuak diruz lagundu zuen mahats berdea lurrera botatzea. Aurten ere antzeko neurriak hasi dira agertzen. Baina nola iritsi gara egoera... [+]


Arabako ardogintza, agortutako eredua aldatzeko unea?

Igandean eman zitzaion hasiera ofiziala mahats bilketari Araban, Navaridaseko Mahats-bilketaren Jaiaren XXVIII. edizioa eginda. 2023an Jaurlaritzak 15,3 milioiko laguntzak eman dizkio sektoreari, milioika litro ardo erabilera industrialerako destilatu edo mahatsa zuzenean... [+]


Errioxako mahatsen esklusibotasunaren araua baliogabetzeko eskatu dio Jaurlaritzak Espainiako Gobernuari

Errioxa Jatorri Izendapenaren estatutu aldaketari oniritzia eman zion Espainiako Nekazaritza Ministerioak, eta merkatuaren eta lehiaren ikuspegitik desegokia delakoan, Jaurlaritzak errekerimendua bidali du Madrilera.


Traba gehiago Arabako ardoen izendapen propioari: esklusibotasunaren baldintza onartu du Espainiako Gobernuak

Errioxa ardoen jatorri izendapenak, Arabako Mahastiak sor-markaren aurka bide judizialari ekiteaz gain, esklusibotasunaren eskakizuna onartu zuen bere batzorde arautzailean; mahats ekoizleek, haien mahatsa Errioxako ardo izendapenetik irten eta marka propioa sortzen duten... [+]


Eguneraketa berriak daude