Errioxako mahatsen esklusibotasunaren araua baliogabetzeko eskatu dio Jaurlaritzak Espainiako Gobernuari

  • Errioxa Jatorri Izendapenaren estatutu aldaketari oniritzia eman zion Espainiako Nekazaritza Ministerioak, eta merkatuaren eta lehiaren ikuspegitik desegokia delakoan, Jaurlaritzak errekerimendua bidali du Madrilera.


2023ko abuztuaren 3an - 11:30
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Esklusibotasunaren baldintza onartu zuen Espainiako Gobernuak joan den ekainean. Errioxa ardoen jatorri izendapenak estatutu aldaketa hauxe egin zuen bere arautegian: mahats ekoizleek, haien mahatsa Errioxako ardo izendapenetik irten eta marka propioa sortzen duten upategiei salduko baliete, urtebetez ezingo lieke mahatsik saldu Errioxako kideei, eta alderantziz. Horrela, ataka estuan jarri zituen Errioxa jatorri izendapenetik irten eta Arabako Mahastiak sor marka propioa eratzeko bidean ziren upategi arabarrak.

Merkatuari eta lehiari bete-betean eragiten dionez, Espainiako Nekazaritza Ministerioak neurri horren ezarpena egokia ote den gainbegiratzea beharrezkoa zen. Hala egin zuen, oniritzia eman eta estalpea ezarri Errioxa jatorri izendapenaren jardunari. Eusko Jaurlaritzak, orain, azalpenak eskatu dizkio Ministerioari eta estatutuaren ebazpena baliogabetzea iradoki, "lehiaren ikuspegitik murrizketak" direla iritzita. Jaurlaritzaren ustez, "Errioxa Deituratik kanpoko beste ardo batzuk egiteko eta merkaturatzeko mahatsa erabili nahi duten bazkideei oztopoak jartzen zaizkie".

Esklusibotasuna ez ezik, sor markaren jarduna ere geldirik dago

Errioxa izendapenaren kontseilu arautzaileak bi bide abiatu zituen Errioxa ardoen markatik irteteko asmoa zuten upategiei bidea zailtzeko: bata, izendapen propioa sortu izana epaitegietara eramatea, eta bestea, sor marka sortu eta Errioxatik irteten baziren, esklusibotasunaren baldintza ezarri eta proiektu berriaren bideragarritasuna zalantzan jartzea.

Euskadiko Auzitegi Nagusiak apirilaren 14an erabaki zuen Arabako Mahastiak sor-markaren sorrera behin-behinean bertan behera uztea. Bi arrazoi garrantzitsu leudeke sor-marka propioa ez sortzeko: baga, kontsumitzaileari "nahasmen handia" eragitea, "eremu geografiko bera duten eta babestutako bi sor-marka dituzten bi ardo eskainiko litzaizkiekeelako"; eta biga, Errioxa markaren "izen onari kaltea" egitea, "atzeraezina" litzatekeena gainera auzitegiaren arabera, edo, gutxienez, "konpontzen zaila".

Auzitegiak argudiatzen zuen, besteak beste, ia 100 urte dituela Errioxa ardo izendapenak. Arabako Mahastien bultzatzaileek hala eskatuta ere, Eusko Jaurlaritzak ez zuen errekurtsorik jarri.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ardoa
2025eko apirilaren 2
Resako aztarnategia Andosillan
Ebroko muga zaharraren lorratzetan

2022ko urriaren 26
Esti Besa (Ardogilea)
"Inbertsio taldeak lurra erosten ari dira"

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!