Irakurleak galdezka

  • Kaixo Jakoba. Veza soloari buelta eman ostean ortuariak landatu edo erein baino lehen karea dantzatzea egoki?

    Juan de Atxirika (Murueta)

Zalkearen lorea. (Arg.: Alvesgaspar-CC By SA)
Zalkearen lorea. (Arg.: Alvesgaspar-CC By SA)
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Kaixo Juan. Veza deitzen duzun hori Vicia sativa dela uste dut. Gazteleraz veza eta arveja deitzen zaio. Euskaraz zalkea, eta duela gutxi esan didatenez txirta.

Lekaduna da zalkea, beraz lurra nitrogenoz aberastu egiten du. Bere ostean ondoen etorriko diren ortuariak hostoa aprobetxatzen diegunak dira: eskarola, zerba, letxuga, ziazerba...

Kareari dagokionez, jeneralean nitrogeno asko dagoen lurretan mesede handia egiten du. Dantzatu lasai. Nahi baduzu errautsa, kareharri xehetua edo kare bizia edo hila erabili.


Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!