Baztertuak

Frantziako Legebiltzarrerako bozek erakutsi dute jendeengan errotua den politikaren erabakimen guneetatik baztertuak izateko sentimendua zein neurritaraino zabaldua den: gazteak eta klase herrikoienak dira arrantzara joaten hauteskunde egunetan, abstentzioak hautesleen erdia ukitzen duelarik, hauteskundeen ondorioen balioa zalantzan jarriz. Hiritartasunarekiko duda handiak badira gainera, eskubideak ukan arren, deretxoak erabiltzen ez dituzten ustezko bigarren mailako bizidunen kategoria hazten doalarik.

Emmanuel Macronen aldeko uhinak guztia ito du, egia: hauteskunde baino Napoleon III.aren denboran bezala plebiszitu bat izan da. Baina beste fenomeno batek ere eragin duke: lehendakariaren ingurukoek errepikatu dute legeak, parlamentuaren beharrik gabe, ordenantza bidez pasaraziko zituztela, Legebiltzarraren funtzioa ukatuz. Baldintza horietan zergatik igandea galdu baliorik ez duen botoaren emateko?

Frantses bizitza politikoa berritzearen estakuruz Macron eta bere milizia neoliberalak House of Cards telesaileko Francis Underwood miresgarriak, bai eta Trump txiolariak, ireki ildotik urratzeko xedea dute, funtsean gutxiesten duten Legebiltzarraren gainetik iraganez.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Lan mundua euskalduntzeko ere Herri Akordioa

Lan munduaren euskalduntzea euskararen normalizazio-prozesuaren erronka nagusietakoa dena diagnostiko partekatua da euskalgintzan eta eragile euskaltzaleon artean. Hamarkadatan belaunaldi berriak euskalduntzen egindako inbertsio guztia (hor ere egiteko asko geratzen dela ahaztu... [+]


Transhumanismoa: arazo guztien konponbide ote?

Mondragon Unibertsitateko Humanitate Digital Globalak (HDG) graduan, etorkizunari buruzko hausnarketa eguneroko zerbait da, eta gogoeta horretan transhumanismoa saihestu ezin den gaia da.


Eguneraketa berriak daude