Nire aspaldiko piano irakasleak, Mari Carmen Okariz tolosarrak hain zuzen ere, hauxe esan ohi zuen:”Hay que tener visión de escenario”. Horrekin zer esan nahi zuen? Momentu horretan, agian, hamazazpi urteko neskatxa batek ez zuen gehiegi ulertzen horren esanahia, baina behin eta berriro errepikatzen zuen mantra horren barruan gauza asko zegoen: taula-gainean eduki beharreko jarrera, aristokratikoa; publikoa bereganatzeko hainbat baliabide landu beharra, eta behar den pasio, grazia eta komunikazioa atera behar zirela interpretaziotik. Laburbiduz, eszenatokira igotzen dena izar bat bihurtu behar dela artista bat izateko. Esan bezala, nire irakaslearen xelebrekeria bat iruditzen zitzaidan aipatzen zuen “eszena-sen” hori, besterik gabe. Gaur egun, ordea, badakit hori guztia behar-beharrezkoa dela publikoaren arreta eta mirespena lortzeko. Tesi hau jarraituta, aitortu behar dut Ainhoa Arteta benetako artista dela, behar diren erreminta guztiak menderatzen baititu publikoa poltsikoan sartzeko, zalantzarik gabe.
Gasteizko Kontzertu Handien XII. Zikloan eskainitako kontzertuaren egitaraua ez zen, berez, ni gehiegi erakartzen nauena, baina, tira, Ainhoaren eskutik, mundiala, kaskarra izan arren.
Kanta espainiar zaharrak, García Lorca eta Xavier Montsalvatgeren testu eta musikarekin, kanta labur eta nahiko ezagunen sorta bat dira. Batzuk nahiko ondo egokitzen dira Ainhoaren ahotsera, eta beste batzuk, zoritxarrez, ez. Saioaren lehen zatia gatzik gabea suertatu zen. Bigarrenean, ordea, Ainhoaren esentziak disfrutatu genituen, argilun batzuekin. Lorcaren Anda Jaleo, polita, baina oso iluna Artetaren ahotserako. Montsalvatgeren Umeentzako abestiak, motz eta bereziak, distiraz interpretatu zituen sopranoak. Eta onena, dudarik gabe, Miquel Ortegaren Canciones zikloa, non Artetak espresibitate ikaragarria hedatu zuen. Benetan politak.
Halere, artista, eszena-sena duena, propinetan ikusi genuen. Gustura utzi zuen publiko gasteiztarra. Ainhoaren lehenengo mezenasetako bati, Gasteizko andre bati, dedikatu zion lehendabiziko bisa, Guridiren kanta bat. Haurtxo polita, noski, abestu zuen, bere izeba bati (Gasteizen bizi dena) dedikatuta. Tosca operaren Vissi d’arte aria ere interpretatu zuen, zoragarria. Eta amaitzeko, La tempranica zartzuelako La tarantula kantarekin erakutsi zuen Artetak edozertarako prest dagoela. Piano azpitik pasatzeko, lurrean bueltak emateko. Eszena-sena.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]
Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]
Etxe pareko lokala itxita, obretan, zerbait berria irekiko dutelako susmoa. Ez da izanen mertzeria bat, ez eta loradenda bat. Kasurik onenean taberna bat, ohikoa, auzokoa, eta txarrenean gastrobarra edo specialty cafe bat. Ez duzu dirurik bost euroko kafea erosteko. Ez duzu... [+]
Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]
Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu
Gaztetxo bati lehen mugikor adimentsuak eskaini beharko liokeena zer izan beharko litzatekeen hasi naiz pentsatzen. Nork daki, beharbada ordenagailuetarako Luberri edota Txikilinux sistema eragile libre euskaldunak sortu ziren bezala, mugikorretarako garatu liteke Linage... [+]
Inoiz Erdi Aroko etxe museifikaturen batean egon bazarete, etxeko altzarigintza egurrezkoa, berniz ilunekoa eta dekorazio landuarekin egina zela konturatuko zineten. Eta etxearen dekorazioari dagokionean, deigarriena da zeinen altzari gutxi zituzten edozein gela motan, baita... [+]
Bilboko 13 konpartsek iragarri dute ez dutela Coca-Colarik salduko Aste Nagusiko txosnetan. Instagramek albiste horri buruzko Deiaren argitalpena iradoki zidan, eta iruzkinak hiru multzotan sailkatuko dizkizuet: konpartsei isekak, halako ekintzek eraginik ez dutela... [+]
Uda honetako erronka omen sare sozialetan: kaka egitea igerileku publikoetan. Ohikoak dira jokabide zikinak sare horietan, eta batzuek beren gorotz fisikoa libratzea, ororen begi-bistan eta eskura, honezkero gaina hartu digun zikinkeria digital erraldoia hezurmamitzea besterik... [+]
Liburuak hasi, utzi… begietatik garunera nagi doaz esaldiak, eta itzali ezin dudan tik-tak bat entzuten dut. Ikus-entzunezkoak pikatzen ari naiz.
Entzun dut burpee, eta Llados, eta body count, eta nahi duzulako zara pobrea, eta Milei, eta Thiel, eta unibertsitatea... [+]
Bolo-bolo dabiltza gugandik zenbait kilometrotara gertatutako pogromoak, hamarkada luzetan −mendez mende− zilegituriko arrazismoa oinarri dutenak. Palestinan, Torre Pachecon eta Hernanin, arazoa antzekoegia da, intentsitate ezberdinez bada ere. Moroak dira behe-laino... [+]
Euskararen balizko etorkizunari buruzko ikerketa bat ezagutzera eman da berriki, eta zalaparta eragin du bertan irudikatzen den paisaia beltzak. Asaldamendu hori auzitan jarriz abiatuko dut nire ekarpena. Zergatik da harrigarria datu hori? Zein mundutan bizi gara, gure egoeran... [+]
Diskurtso erreakzionarioen gorakadaz ari gara azken urteetan. Dela migrazioei buruz, dela feminismoa, euskara eta abarri buruz. Testuinguru horretan, garrantzitsua iruditzen zait jarrera erreakzionarioak edota migrazioei buruzkoak aztertzeko ez gelditzea titularretan, eta gaiari... [+]
Euskara badago Bilbon, baina non? Eta zertarako? Nork sortzen du euskarazko kultura, eta nork sostengatzen? Galdera horien aurrean, udalaren azken urteetako erabakiei begira, argiago ikusten da euskara eta kultura bizirik nahi ditugunontzat kezkagarriak diren erabakiak hartu... [+]