Zer da erregeen hirugarren oparia?

  • Errege Magoek hiru opari eraman ei zizkioten Jesus jaioberriari: urrea, intsentsua eta mirra. Garbi dugu lehenengo biak zer diren. Eta bestea? Mirra erretxina lurrintsua da, Afrika ipar-ekialdean, Arabian eta Turkian naturalki hazten den Commiphora myrrha zuhaitzaren izerdia. Oso mingotsa du zaporea, baina Antzinaroan gai preziatua zen, lurrinak eta ukenduak egiteko erabiltzen baitzen. Substantzia horrek propietate sendagarri asko ditu; marrantaren, disenteriaren eta parasitoen aurka erabiltzen zuten. Eta, I. mendean Diskoridesek De materia medica lanean jaso zuenez,  abortu-eragilea ere bada mirra. Akaso Errege Magoek mezu subliminal bat helarazi nahi zieten guraso berriei?

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.