“Eta Gabonak, eta Gabonak: zelofan, paper de plata. Gabonak datozela-ta / Jendearen tarrapata / Gabonak datozela-ta / erosketa da nagusi, / adornua ta zarata”. Bitoriano Gandiagaren Gabonetako kanta baten leloa eta lehen bertsoa, Pello Zabalak musikatu zuena. Gabon dut anuntzio liburutik hartua.
Gabonak, eromena. Argiak, erosketak, jatorduak, opariak, festa, zarata, iskanbilak, zer ez da Gabonetan anuntzio. Opor luzeen ondoren, lehen hiruhilekoa luze xamarra izaten da eta jendeak ongi pasatzeko gogoa izaten du. Zergatik halako zalaparta, durunda eta ospatu beharra? Akaso tokatu ez zaigun loteria ospatzeko? Handitasunez ospatzea zer ospatzen den ere jakin gabe, tristea da ba.
Gu txikiak ginela –badira urte batzuk– Jesus Jainkoaren semea jaio zela eta ospatzen genituen Gabonak. Goiz-goizetik lagunak eskera irteten ginen etxez etxe eta baserriz baserri genekizkien Gabonetako koplak abestuz: “Gabeko hamabiak jo duten orduan / Jesus gure Jainkoa jaio da munduan”, horrelako koplak. Gero, gauean, familia giroan afari goxoa, kroketak eta guzti. Orduan, gurera ez zen Olentzero etortzen.
Nazareteko Jesus jaio baino milaka urte lehenago neguko solstizioa ospatzen zuten munduko ipar hemisferioan behintzat
Badakit, zorionez, gaur Jesus Jainkoaren semearen jaiotzan eta Ama Birjinaren mito horietan askok ez dugula sinesten, baina, zoritxarrez, mito horietan sinesten dutela dioten askok ere ospakizun faltsua, ustela egiten dutela esango nuke. Izan ere, edozein alderdietatik begiratuta, Gabonetako ospakizuna gehiegikeria hutsa da. Hain axalkerian bizi gara, ezer gutxiri erreparatzen diogula. LED argiek gutxiago gastatzen dutelako aitzakian hor dabiltza hiriak eta herriak elkarrekin lehian ea nork argi gehiago jartzen dituen. Edo, ea nork zuhaitz artifizial altuagoa jartzen duen herriko plazan. Kontsumoa ere gobernutik, diru publikotik, bultzatzen da, denda txikiei laguntza emateko aitzakian. Ez ote dago beste modu bat denda txikiei laguntzeko, zergak gutxituta, adibidez? Eta handikeriak, harrokeriak, Gabonetako soldata berezia gasta arazten digu janari, edari eta ospakizunetan. Kontsumoa da nagusi.
Neguko jai hauek epeltasunean eta goxotasunean ospatzekoak dira. Nazareteko Jesus jaio baino milaka urte lehenago neguko solstizioa ospatzen zuten munduko ipar hemisferioan behintzat. Europako iparraldean antzinakoak dira neguko solstizioko ospakizunak eta Erroman, Jesus jaio aurretik ospatzen zituzten “Saturnalak” deitzen zieten neguko solstizioko jaiak. Ez da kasualitatea Jesusen jaiotza ere neguko solstizioarekin lotzea, abenduaren 25a egutegi Julianoan. Ebanjelioek ez dute esaten Jesus noiz jaio zen, beraz, garbi dago lotura eguzki berriarekin egin zutela, solstizioarekin.
Erromako Saturnalak baino zaharragoak dira Europako iparraldeko Yule neguko solstizioko jaiak. Biziaren garaipena heriotzaren aurrean. Yule zuhaitzetik datoz mundu guztiak eta gizakia bera ere bai. Zuhaitzak, zuhaitz enborrak gurtzen dituzte, azken batean, natura. Gabon gauean enbor bat erretzeko ohitura ere badute, euskaldunok Olentzero enborra edo Gabon enborra erretzen genuen bezalaxe.
Mitoetatik askatu garela uste dugunok badugu zeri heldu, hainbeste behar dugun naturari, zuhaitz, enbor eta den guztiari –ez dut unibertsoa aipatzen izarrak urruti daudelako–, gu ere naturaren parte baikara, gu ere den guztiarekin batera garena garelako. Festa paganoak zirela eta baztertu egin zituzten, gizakiaren burutazio kontu batzuekin engainatuta. Asmatutako Jainko teista horren aurrean bilatu dezagun bizia ematen digun hori: azken errealitatea, den guztiaren argibide ezkutua. Jainkorik bada, dena lotzen duen soka edo energia horretan dago, eboluzioan bideratu eta garatzen gaituen inteligentzia eta informazio ezkutu horretan dago, gure adimen eta pentsamendu guztietatik haratago. Gugan dago, sakon sakonean, barru barruan, gu ere dibinitate horren parte baikara, baina ez Jainko… edo, bai? Maitatzen eta uneoro sortzen gaituena eta sortzen garena da Hori, guk ere parte hartzen baitugu. –Hori ez ezazu urdaiazpikoa jaten ari zaren bitartean irakurri, kontrako eztarrira joango zaizu eta–.
Ospatu bai, Gabonak, baina sakondu pixka bat bizia ematen digun horretan eta bizia garen horretan. Utzi ahal den neurrian argiak, beharrezkoak ez diren kontsumoak eta naturarentzat kaltegarria den guztia. Cava, brut nature har dezakezu.
Eguberri on! Egun berri on! Eguzki berri on!
Iñaki Lasa Nuin
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]
Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu
Antropologo eta ingeniaria den Yayo Herrerok dioen bezala, datu bat da. Horren jatorria ulertzeko erraza den baieztapen xume batean laburbil daiteke: Lurra agortzen ari da.
Gaia konplexua da. Ikuspegi asko daude, interesak gurutzatzen dira, informazioa desinformazioarekin... [+]
Sasijakintsua, jakineza eta franco txikia: horiexek dira aurrekoan Gotzon Lobera jaunak, Bilboko kale batzuen izenak aldatzeko ekimenaren kariaz, Deia egunkarian zuzendu dizkidan epitetoak. Ez du nire izena aipatu, egia, baina neu izan naizenez urte eta erdi luzeko borrokan... [+]
Euskara badago Bilbon, baina non? Eta zertarako? Nork sortzen du euskarazko kultura, eta nork sostengatzen? Galdera horien aurrean, udalaren azken urteetako erabakiei begira, argiago ikusten da euskara eta kultura bizirik nahi ditugunontzat kezkagarriak diren erabakiak hartu... [+]
Hasieratik argi utzi nahiko nuke ez naizela inolaz ere feminismoan, sexu- eta genero-teorietan ezta LGTBIQ+ komunitatearekin lotutako gaietan aditua. Gizon txuri heterosexual bat naiz, ezkertiarra esan dezagun, bere burua feministatzat hartzen duena (edo feministen aliatua,... [+]
Goizaldeko lehenengo eguzki-izpiekin batera zabaldu ditu ateak Kirikiño Ikastolak. Zapatua da, auzolan eguna. Parte-hartze batzordeko arduradunak irrintzia egin eta lanera bideratu ditu bertaratu diren ehundik gora partaide: “Hemen erronkak denonak dira! Aurrera,... [+]
Amasa-Villabonako EH Bilduk argitaratutako idatziaren harira, hainbat adierazpen egin nahiko genituzke. Lehenik eta behin, argi utzi nahi dugu larrialdi klimatikoari aurre egitearen urgentzia ukaezina dela, eta horregatik, krisi honekiko dugun kezkagatik beragatik jartzen dugula... [+]
Milaka pertsonak modu aktiboan parte hartu dute, eta hala jarraitzen dute, XXI. mendeko holokausto telebisatu handienaren aurka protestatzeko, eta pertsona horiei errespetu eta miresmen handiena zor diet. Baina, gizateriaren zoritxarrerako, askoz gehiago dira, egoerarekin... [+]
Gizakia kosmosa da. Kosmosa, mundua ez da gizakiarena, askotan hala dela ematen badu ere.
Udako solstizioan, egunez eguzkiak itsutu egiten gaitu duen argiaren indarrarekin, baina gauak ederrak dira, zeruan izar dirdiratsuak kabitu ezinka ikusten ditugunean. San Juan suaren... [+]
"Saharar erradikalizatuek Estatu Islamikoaren burutza hartu dute Sahel-en". Izenburu asaldagarria, berriki argitaratua, baina hasierako asalduratik harago, testuaren irakurketa eta analisi sakonago bat eginda, honako ondorio hauek atera daitezke.
Kezka, ezinegona eta... [+]
Aurrean duzunak min ematen badizu, ez begiratu aurrera. Muturren aurrean duguna saihesteko logikoa dirudi, ezta? Zer ikusiko ote du gutako bakoitzak albo aldera so egiten duenean? Beharbada, miope batek betaurreko bila ikusten duen antzeko zerbait.
Miope bezain itsu,... [+]
Gu gara euskara. Euskara gure baitan bizi da. Guk biziarazten dugu. Euskara bizi dugu eta euskarak bizi gaitu. Guk elikatzen dugu eta gu elikatzen gaitu. Euskara gara. Euskara egiten dugunean euskarak egiten gaitu. Guk dugu, euskarak gaitu.
Euskararik gabe ez gara, eta hori... [+]
Barau kolektiboak beti erdaraz izaten ziren, baraualdi bat euskara hutsean antolatzen hasi ginen arte. Irakurketa dramatizatuak taldean, abestu, dantzatu, arnasketa kontzientea, masaje trukaketa, Bergarako igerilekura jaistea, kanten liburuxka... eta pilota partiduak.
Aurten,... [+]
Zenbat min jasan dezake bihotz batek?
Zenbat aztarna sentitu dezake azkenengo bihotz-taupadara arte?
Jaiotzen garenetik, min desberdinak sentitzen ditugu. Desilusioak eta arazoak, gero eta helduago garenean, orduan eta jasanezinagoak bihurtzen dira.
Jolasa bukatzea... [+]