Azaroaren 4an, Elorrioko Arriola Antzokian eskainitako emanaldia.
Aktoreak: Dorleta Urretabizkaia, Klara Badiola, Aitziber Garmendia, Amaia Irazabal eta Iñake Irastorza.
Ekoizpena: Ados Teatroa.
Players for the stolen nobelaren egokitzapena da.
Gidoia eta zuzendaritza: Garbi Losada.
Gizonik gabeko lurralde batean bizitzea, ametsik gabeko gau batean lo egitea modukoa dela dio Ladydi Garcia Martinezek bere kontakizunean. Bizitzak ez omen du ezer balio, ez behintzat Ladydi eta bere ama bizi diren Mexikoko Guerrero estatuko herrixka honetan. Beldurrez, narkoek herriko neska politenak noiz bahitu eta eramango dituen, bizi da neskato mexikarra, 10 urte bete ostean eskolara mutilez jantzita joan behar duen umeak.
Aktoreak taularatu orduko, emakume ahots baten melodia gozoak Mexikora gerturatzen du ikuslea. Iluna da taula gaineko dekoratua, Aitziber Garmendia aktoreak antzeztutako Ladydi 12 urteko neskatoaren bizimoduaren parekoa. Hasierako iluntasuna burdin hotsak hautsi du Elorrioko Arriola Antzokian.
Istorio indartsua eta gordina, hasieratik bukaerara sorpresaz betetakoa. Iñake Irastortzak antzeztutako ama kementsua, eta protagonistaren hauspo izango diren kide zoro, desesperatu, samindu, gogor eta alaiek bukaerarako ikuslearen begirunea eta miresmena lapurtuko dituzte. Ederra da gutako askorentzat entzuna den “heriotzaren trena” edota “la bestia” izena duen trenaren bizipenak Amaia Irazabalek antzeztutako Lunaren ahotik entzutea. Baita berarekin batera, miseria eta gosea atzean laga, eta AEBetara iristean zoriontasuna lortzearekin amestea ere. Gogorra aldiz, amets horrekin batera norberaren zati bat ere bidean geratzen dela ikustea.
Gizonezkoen ausentzia nabarmena da antzeztokian, Garciatarren etxean eta Guerreroko herrixkan legez. Istorioan gertatzen den moduan taula gainetik ere gizonezkoek mugaz beste aldera ihes egin dutela dirudi, bizitza hobe baten bila, narkotrafikotik eta bizitza galtzeko arriskutik urrun. Ausentzia horrek indarra ematen dio Jennifer Clementen Prayers for stolen nobelan oinarrituta eraikitako ikuskizunari, emakumeen bizipenak gertuago bizi baititu modu horretan ikusleak.
Antzezlana bukatu eta antzokian bildutakoen txalo zaparradaren ostean, hausnarketarako abagunea zabaldu da. Euskara hutseko antzerki honek ikuslea AEBetako mugara eramaten du, mexikar doinuko erreferentzia bakanekin eta lekuan kokatzeko beste faktore guztiak egoki erabiliz. Fikziotik eta errealitatetik zenbat daukan ez jakin arren, narkotrafikoa, emakumeen arteko elkartasuna, haur lapurtuen afera, mugaraino eramandako txirotasuna… gertutik ezagutzeko aukera ederra eskaintzen dio ikusleari.
Urriaren 4tik 19ra iraganen da Nafarroako arte eszeniko komunitarioen jaialdia Iruñean, nazioartekotza eta kritika soziala ardatz harturik.
Ganbaran arrak bizi dira, arrek arrentzat sortutako munduan. Sotoan berriz emea, zoritxarreko egun batean sortutako “akatsa”. Goian jaun eta jabe. Behean kateak eta iraultza. Gela biak inkomunikatuta daude, ez dago nahasterik. Nola etorriko da orduan, aldaketa... [+]
Zer egingo zenuke lagun baten bizia salbatzeko? Zer emango eta zer gordeko zenuke? Komedia honetako hiru lagunek auzi honi eman behar diote erantzuna. Gau zoro batean, ezusteko gertaerak bata bestearen atzetik etorriko dira, fisika modernoaren axioma bati men eginez: gerta... [+]
Usaiako "süjetik" gabea, esku andana batek idatzia, errejent multzo batek zuzendua, gertakizun askoren kontari, gisa guzietara kolektiboa da.
Marmarra
Dramaturgia: Jon Gerediaga/Atx Teatroa
Zuzendaritza: Atx Teatroa
Noiz: Uztailaren 4an ... [+]
Kolpe bat jaso eta memoria galdu berri duzu. Dakizun bakarra, poliziak esan dizulako, zera da: bere ohean zetzan elbarritu babesgabe bat tiroz akatu duzula; duela gutxirarte maitekiro zaintzen zenuen gizona, hain zuzen. Zeure burua duin eta zintzotzat duzu, eta hala ere,... [+]
Ekain amaieran iragan da Banka eta Urepeleko eskola publiko uztartuetako urte hondarreko ikusgarria. Eskola gehienetan bezala, Bankako ama-eskolako irakasleak eta Urepeleko lehen mailako bi irakasleek, hirurek elkarrekin, urtero antolatzen dute haurren emanaldi nagusia:... [+]
Gosea, txizalarria, maitasuna, gorrotoa, egarria, sexua, beldurra... eta zelan ez... biolentzia. Besteak beste, gure instintoetako batzuk dira hauek. Haiei esker bizi gara historiaurretik gaur egun arte. Oinarrizko tresnak izan dira, badira eta izango dira bizitzan aurrera... [+]
Bigarrenez Aresti etorkizunaren aurrean
Nork: Ekida Arte Ekimena.
Noiz: ekainaren 20an.
Non: Azkoitiko Baztartxo antzokian.
------------------------------------------------------------------
50 urte dira Gabriel Aresti euskal idazle marxista hil zela, eta Ekida arte... [+]
Euskal musikaren imajinario kolektiboan murgilduko gaituen ikuskizuna da “Ez dok Hiru”. Euskal Herriko kantutegian oinarritutako ikuskizun teatrala.
Eoa, deskonzertantea eta irrigarria azalez, baina azal horren poro bakoitzari geure musikarekiko maitasuna dario... [+]
Maiatzean Korsikan egon nintzen topaketa batean, hezkuntza artistikoa eta hizkuntzen irakaskuntza aipagai, gure antzerki taldean hezkuntza eta antzerkia anai-arreba bikiak baitira ekinean. Ikastaroan, luzaz mintzatu ginen linguista batekin, etorkinei frantsesa eta ingelesa... [+]
Miss Karaoke-k abesti bat kantatzeko enkargua jaso du, eta urduritzen hasia da. Zer kantatuko du Ebento Handian, Antolatzaile Handiaren enkarguz, Jende Guztiaren aurrean? Are gehiago, zein hizkuntza aukeratuko du? Gutxiengo gutxitu, gehiengo gutxitu, gutxiengo... [+]
Artxibo biluzia
Nor: Intza Alkain eta Javi Barandiaran (Metrokoadroka).
Non: Lemoako Kotxepin aretoan.
Noiz: ekainaren 2an.
-------------------------------------------------------
Lemoan independentzia eguna ospatzen ari dira. Kotxepin kultur etxearen alboan,... [+]
Liluragarria da zinez aulkien disdira. Orok merezi du lanaren osteko atsedena. Kasu, ostera, sakona da loaren eztena. Esertzen bazara aginduetara makurturik, heriok ohartu orduko, jango dizu barrena
Takoidun Zapata Gorria hogei minutuko iraupena duen antzezlan labur bat da, Piszifaktoria Ideien Laborategiaren bigarren proiektua da. Ezohiko gunetan erakusteko obra bat da, ez baitu eszenatoki baten beharrik. Hartara, antzez-ekintzaren barruan egoteko eta ekintza bertatik... [+]