Altza Porrun parte hartu duzun arren, komiki-kontakizun osorik ez duzu egin gainontzeko marrazkilariek ez bezala. Zentsuratu egin al zaitu Jakobak?
Banekien jakin Jakobak ni zentsuratzeko asmoa zeukala eta horregatik, neure buruari inportantzia emanez, erabaki nuen aukera hori ez ematea. Eta bai, egia da ez dudala gainontzeko marrazkilariek legez komiki-kontakizun osorik egin Jakobarekin berbatuta dudalako hurrengo albuma neuk idatzi eta marraztuko dudala oso osorik. Edozelan ere, hori ez publikatu beste marrazkilariak haserretu egingo direlako –edo beste guztiei ere eskaintza bera egin ote die alubita horrek?!–.
Aprobetxatu duzu, ordea, Jackoba super-heroia sortu eta hura intxaurrondo bihurtzeko. Bazuen arrazoirik zu zentsuratzeko, agian…
Jackoba Super Erroia H28 aldizkarian agertu zen estreinakoz eta Marvelen Garden&Heroes sailaren eskaintzari uko eginez Altza Porrurako gordetzea erabaki nuen. Intxaurrondo bihurtzeak badu azalpen sinple bat: marrazkilari kaxkarra naiz eta kosta egiten zait mugitzen diren gorputzak marraztea.
Eroso sentitu zara “Desapioaren txanda” ariketan, ezta?
Kartzelako gaiaren ariketara ohituta nagoelako badiozu erantzungo dizut ezetz. Bertsotan egiteak eta marrazteak daukaten antzekotasun bakarra da batak zein besteak erretzeko itzelezko gogoa sortzen didatela.
Marrazkigintzarekin, politikarekin edota umorearekin lotu izan dute baratzea aurreko elkarrizketetan. Bertsolaritzarekin izan al dezake loturarik?
Jakina! Ez gara, ba, marrazkilariak edo politikariak baino gutxiago izango! Guk ere baditugu gure piperrak, kalabaza galantak, artabururen bat edo beste (beti ere errespetuz) eta nonahi hazten den txominbedarra, zerbitzari hau tarteko.
Alberjini zalea al da Unai Iturriaga Zugaza-Artaza?
Gogoan dut munduan gure hazia hedatzeko anbizioa izan aurretik bagenuela etxean sukaldean aritzeko grina. Bikotekideak haragi xehatuz eta gaztaz beteriko alberjinia demasakoak egin ohi zituen tarteka. Gogoratze hutsak Parisko zikoinari bidalketa bueltan eramatea eskatzeko gogoa sortzen dit.
Jakoba Errekondok eta Mattin marrazkilariak Altza Porru komiki liburua aurkeztuko dute ostegunean, hilak 26, Ategorrietako (Donostia) Iturritxo jatetxean, 19:00etan.
Baratzea gaitzat hartuta Jakoba Errekondok eta zortzi marrazkilarik egindako Altza Porru komiki liburua aurkeztu da urtarrilaren 4an Hernaniko Biteri Kultur Etxean, 19:00etatik aurrera. Ainara Azpiazu Axpi hernaniar irudigilearen Arian Arian erakusketaren barruan egingo da... [+]
Altza Porrun ikusi zaitugu Jakobian eraikineko jabe, intxaurrondo bihurtzen den superheroi moduan… Ez al zaituzte gehitxo xaxatu marrazkilariek?
Ezetz esango nuke. Nik dagoeneko lagun ditut komikilari horiek, eta badakizu zer pasatzen den lagunekin… Liburu... [+]
Barazkiak supermerkatuan erosketak egiten, tabernan urtikalimotxoak edaten, Su Ta Sagar entzuten… Ez al da gehiegizkoa?
Gehiegizkoa guk daramagun bizimodu hau iruditzen zait, halako abiaduran. Itxuraz, komikian barazkiek mundu kaotikoa adierazten dute, baina... [+]
Durangoko Azokara bazatoz, ARGIAren mahaian opari berezi bat duzu zain: Mozal Legeak ARGIAri jarri zion isunari erantzunez aurten atera dugun azala, poster bihurtuta. Horrelako erasoei aurre egiteko ARGIAren indarra jendea da. Horregatik, ARGIA-jende gehiago egitea eta bakoitzak... [+]