"Jakobita nintzen Jakobitak ezagutu aurretik"

Argazkia: Dani Blanco

Baratzegintzaz dakizun guztia zortzi orrialdetan sartu duzu Altza Porrun. Asko-asko ere ez zenekien orduan, ezta?


Bada, ez. Gutxi dakit eta gainera dakidan apurra segituan ahazten dut. Gogoratzen naiz amari galdetu niola baratxuriak nola erein behar ziren eta berak erantzun. Handik bi egunetara baratzetik deitu nion, baratxuriak eskuan, ea pikua behera zen edo aldrebes. Desastre!


Zerk elkartzen ditu Faltzes, Aranzadi, Lezo, Abaurregaina, Twitter, Etxauri eta Txantrea?


Hori da nire bizitzaren mapa, edo “lutelestia” (Txikitako Mundu osoaren lutelestia liburua gogora ekarriz). Nire geografia ez da mundu osoarena, mapa txikiagoan bizi izan naiz ni.


Baratzeak, autobiografikoa izateaz gain, ligatzeko ere balio duela diozu…


Beno, txiste moduan jarri nuen, baina egia da. Funtsean, zure baratzera etortzen denak izango duen inpresioa oso ona da: “Aiba! Ze polita!”. Noski: badira fruituak bazkari oparoak egiteko edo errezeta mundialak osatzeko, eta beraz Pavloven txakurren antzera, sartu orduko listua produzitzen hasten dira bisitariak eta plazerarekin lotzen zaituzte orduan eta konturatzen dira zurekin ez direla gosez hilko eta… Beno… Hortik afaria gehi ohea ideiara astebete dago!


Altza Porrun parte hartuz “Jakobita lurzaleen sektarekin” egin duzu bat. Ez al du horrek gehiago erotuko Zaldieroa?


Ni beti izan naiz Jakobita. Beste planetetan bizitza bilatu beharrean bertako bizitzarekin flipatu egin dut beti. Deigarriagoa egiten zait kalabaza bat nola hazten den ikustea Marten bakterio batzuk aurkitzea baino. Sistema osoa zirraragarria da: nola kalabazak ura metatzen duen, nola guk gero kalabazaren propietateak hartzen ditugun, hondakinak konpostan, konpostetik lurra, lurretik kalabaza. Izugarria da! Jakobita nintzen ni Jakobitak ezagutu aurretik.


Zer iruditu zaizu Asiskok egileen aurkezpenean egin dizun barazki-karikatura?


Oso ona. [Eta segidan Altza Porru liburuaren bila joan da karikatura gogoan ez zuelako] Hara! Piper horia. Oso ona.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Altza Porru
2017-01-25 | ARGIA
Jakoba Errekondok eta Mattin Martiarenak 'Altza Porru' aurkeztuko dute ostegunean Donostian

Jakoba Errekondok eta Mattin marrazkilariak Altza Porru komiki liburua aurkeztuko dute ostegunean, hilak 26, Ategorrietako (Donostia) Iturritxo jatetxean, 19:00etan.


2017-01-03 | ARGIA
'Altza Porru' komiki liburua aurkeztuko da asteazkenean Hernanin, Ainara Azpiazuren 'Arian Arian' erakusketaren barruan

Baratzea gaitzat hartuta Jakoba Errekondok eta zortzi marrazkilarik egindako Altza Porru komiki liburua aurkeztu da urtarrilaren 4an Hernaniko Biteri Kultur Etxean, 19:00etatik aurrera. Ainara Azpiazu Axpi hernaniar irudigilearen Arian Arian erakusketaren barruan egingo da... [+]


2016-12-18 | Garazi Zabaleta
Jakoba Errekondo Saltsamendi
"Etengabeko festa izan da liburuaren sortze prozesua"

Altza Porrun ikusi zaitugu Jakobian eraikineko jabe, intxaurrondo bihurtzen den superheroi moduan… Ez al zaituzte gehitxo xaxatu marrazkilariek?


Ezetz esango nuke. Nik dagoeneko lagun ditut komikilari horiek, eta badakizu zer pasatzen den lagunekin… Liburu... [+]


2016-12-11 | Garazi Zabaleta
"Txikitatik daukat barrazkiak egiteko ohitura"

Barazkiak supermerkatuan erosketak egiten, tabernan urtikalimotxoak edaten, Su Ta Sagar entzuten… Ez al da gehiegizkoa?


Gehiegizkoa guk daramagun bizimodu hau iruditzen zait, halako abiaduran. Itxuraz, komikian barazkiek mundu kaotikoa adierazten dute, baina... [+]


2016-12-04 | Garazi Zabaleta
Unai Iturriaga Zugaza-Artaza:
"Bertsotan egiteak eta marrazteak duten antzekotasun bakarra, sortzen didaten erretzeko gogoa da"

Altza Porrun parte hartu duzun arren, komiki-kontakizun osorik ez duzu egin gainontzeko marrazkilariek ez bezala. Zentsuratu egin al zaitu Jakobak?

Banekien jakin Jakobak ni zentsuratzeko asmoa zeukala eta horregatik, neure buruari inportantzia emanez, erabaki nuen aukera... [+]


Eguneraketa berriak daude