"Txikitatik daukat barrazkiak egiteko ohitura"


2016ko abenduaren 11n

Barazkiak supermerkatuan erosketak egiten, tabernan urtikalimotxoak edaten, Su Ta Sagar entzuten… Ez al da gehiegizkoa?


Gehiegizkoa guk daramagun bizimodu hau iruditzen zait, halako abiaduran. Itxuraz, komikian barazkiek mundu kaotikoa adierazten dute, baina seguraski guk hautatu dugun bizitza dago hor, gure mundu kaotikoaren isla da.


Baratzearen inguruan bi mundu paralelo marraztu dituzu, elkar eragiten: batetik kanpokoa, baratzezainarena, eta bestetik barrukoa, barazkiena. Nork kontrolatzen du nor?


Hor deskontrol kontrolatu bat dago, edo kontrol deskontrolatu bat, agian. Irakurleak ikusi beharko du hori…


Asko begiratu dituzu barazkiak marrazten hasi aurretik? Haien bizitza hain ongi ezagutzeko…


Ba nik txikitatik daukat barrazkiak egiteko ohitura, marrazkiak baino. Eta beraz, nahiko erraza egin zait Altza Porruko lana. Hala ere, egia da buruari buelta batzuk ere eman behar izan dizkiodala istorioa kiribiltzeko eta lotzeko.


Ikasi al duzu zer edo zer berririk baratzearen inguruan Altza Porrurekin? Edo lehenagotik gaia kontrolatzen zenuen?


Noski ikasi dudala! Niri lanak epel-epel eta apal-apal egitea gustatzen zait, eta dudarik gabe asko ikasi dut Altza Porruko proiektu honetan. Baratzea eduki izan dut lehenago, bai, eta orain hiri baratzeetako proiektuetan ere banabil. Harreman pixka bat banuen lehenagotik honekin guztiarekin, baina egia da oraindik asko dudala ikasteko. Ikasle hutsa naiz gai honetan.


Titipuliñe da zure komikiko protagonista. Egileen aurkezpenean zu tipula.


Agian Asiskok negarti bezala ikusi nau, eta horregatik marraztu nau tipula aurpegiarekin. Edo, behar bada, denak ere oso yin gabiltzalako da. Tipula oso yin da, eta makrobiotikaren arabera yanginizatzea komeni zaigu denoi ere…


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Altza Porru
2017-01-25 | ARGIA
Jakoba Errekondok eta Mattin Martiarenak 'Altza Porru' aurkeztuko dute ostegunean Donostian

Jakoba Errekondok eta Mattin marrazkilariak Altza Porru komiki liburua aurkeztuko dute ostegunean, hilak 26, Ategorrietako (Donostia) Iturritxo jatetxean, 19:00etan.


2017-01-03 | ARGIA
'Altza Porru' komiki liburua aurkeztuko da asteazkenean Hernanin, Ainara Azpiazuren 'Arian Arian' erakusketaren barruan

Baratzea gaitzat hartuta Jakoba Errekondok eta zortzi marrazkilarik egindako Altza Porru komiki liburua aurkeztu da urtarrilaren 4an Hernaniko Biteri Kultur Etxean, 19:00etatik aurrera. Ainara Azpiazu Axpi hernaniar irudigilearen Arian Arian erakusketaren barruan egingo da... [+]


2016-12-18 | Garazi Zabaleta
Jakoba Errekondo Saltsamendi
"Etengabeko festa izan da liburuaren sortze prozesua"

Altza Porrun ikusi zaitugu Jakobian eraikineko jabe, intxaurrondo bihurtzen den superheroi moduan… Ez al zaituzte gehitxo xaxatu marrazkilariek?


Ezetz esango nuke. Nik dagoeneko lagun ditut komikilari horiek, eta badakizu zer pasatzen den lagunekin… Liburu... [+]


2016-12-04 | Garazi Zabaleta
Unai Iturriaga Zugaza-Artaza:
"Bertsotan egiteak eta marrazteak duten antzekotasun bakarra, sortzen didaten erretzeko gogoa da"

Altza Porrun parte hartu duzun arren, komiki-kontakizun osorik ez duzu egin gainontzeko marrazkilariek ez bezala. Zentsuratu egin al zaitu Jakobak?

Banekien jakin Jakobak ni zentsuratzeko asmoa zeukala eta horregatik, neure buruari inportantzia emanez, erabaki nuen aukera... [+]


2016-11-27 | Garazi Zabaleta
Unai Gaztelumendi:
"Izan al dugu inoiz porruak ereiten dakien lehendakaririk?"

Baratzegintzak eta politikak bat egin dute zure komikian. Lotura surrealista xamarra.

Jakobari entzun nion behin baratzeaz ulertzen ez duena ez dela euskaldun kultua. Zer pentsatua eman zidan horrek. Halako batean Urkulluren mitin baten zati bat bota zuten ETBn, eta bere... [+]


Eguneraketa berriak daude