Marko Polo kontrako noranzkoan

Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena
2016ko urriaren 16a
Zaldi gainean Abaqa Khan, eta parean zutik, haren seme eta oinordeko Arghun Khan. Bigarrenak  bidali zuen Europara Rabban Bar Sauma monjea zeregin diplomatikoak bete zitzan.
Zaldi gainean Abaqa Khan, eta parean zutik, haren seme eta oinordeko Arghun Khan. Bigarrenak bidali zuen Europara Rabban Bar Sauma monjea zeregin diplomatikoak bete zitzan.

Pekin, XIII. mendea. Marko Poloren hitzetan, “munduko hiririk handiena, ederrena eta aberatsena” zen, baina garai hartan Khanbaliq (Khanaren hiria) zuen izena, Kublai Khan buru zuen mongoliar inperioaren hiriburua baitzen. Hantxe jaio zen 1220. urte inguruan Bar Sauma, gerora, monje nestoriotarra izaki, Rabban (maisu) titulua jaso zuena.

Rabban Markos dizipulua lagun, Lur Santura bidaiatzea erabaki zuen. Pekinetik Jerusalemerako 7.000 kilometrotik gorako bidean, Gobiko basamortua inguratu, Himalayako goi-ordokiak zeharkatu eta hainbat gatazka saihestu behar izan zituen. Behintzat,  Zetaren Bideko karabanen laguntza eta Kublai Khanen beraren babes ekonomiko izan ziten abenturan.

Ez dakigu noiz abiatu zen Pekinetik, baina 1266an iritsi zen Pertsiako Ilkhanerrira, zehazki Bagdadera. Handik urte gutxira Marko Polo merkatari veneziarra ere handik pasako zen, baina kontrako noranzkoan; bi bidaiariek ez zuten sekula topo egingo.

Bagdaden bost urte eman eta gero, bertako Ekialdeko Elizako Patriarka izendatu zuten Bar Sauma. Izendapena Ilkhanerriko buru Abaqa Khanek berretsi behar zuen, baina gortera iritsi zenean, Abaqa hil berriaren seme eta oinordeko Arghun Khanekin bildu zen, eta hark oso bestelako asmoak zituen maisuarentzat. Arghun Khanek Europa kristauaren eta Ilkhanerriaren arteko aliantza egin nahi zuen mamelukoen aurka, eta Rabban Bar Sauma pertsona egokia zen horretarako: kristaua (nestoriotarra) zen, pertsieraz hitz egiten zuen eta Ilkhanaren aholkularien konfiantza zeukan.

Zeregin diplomatiko berria medio, 1287an abiatu zen Europara. Itsaso Beltza zeharkatuta, Konstantinoplan, Androniko II.a Bizantzioko enperadorearekin bildu zen. Parisen, Frantziako Errege Filipe IV.arekin izan zuen elkarrizketa; Bordelen, Eduardo I.a Ingalaterrakoarekin eta Erroman Nikolas IV.a aita santuarekin. Dignatarioari ohore  guztiekin egin zioten harrera gorte guztietan, baina ez zuen itunik lortu. Mamelukoak baino arazo hurbilagoak zituzten eta fraidea esku hutsi itzuli zen Bagdadera.

Azken urteak Maragheko monasterioan eman zituen, bidaia txundigarrietan bizitakoa idatziz jasotzen, 1294an hil zen arte. Baina Marko Polorekin gertatu ez bezala, Rabban Bar Saumaren abenturak mende luzez ahaztuta egon ziren, XIX. mendean haren izkribuak aurkitu zituzten arte.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal honetan artxibatua: Erdi Aroa

Erdi Aroa kanaletik interesatuko zaizu...
Erdi Aroa euskaraz ere eraiki daiteke

Quebeceko Polymorph Games bideojoko enpresak Foundation jokoa kaleratuko du udazkenean. Joko berria Erdi Aroko herrixkak eraikitzean datza eta ezaugarri berezia du: eraikuntza organikoa deritzon kontzeptua.


Erdi Aroko harreman ez ikusiak

Worms (Renania), XI. mendea. Burchard apezpikuak gizonezkoen arteko sexu harremanak zigortzen zituzten legeei emakumeen arteko harremanen kondena erantsi zien, baina soilik sexu harreman horietan dildoak erabiltzen baziren.


Ibero, Nafarroan iraun duen Erdi Aroko industrigune bakarra auzolanean zainduko dute

XIV. mendetik zutik zegoen Iberoko dorreak kolpe itzela hartu zuen 2006tik 2009ra bitartean, teilatua gainera erori zitzaionean. Goizueta eta Leitza artean dagoen monumentu multzoaren zati ikusgarriena da agian dorrea, baina horrez gain burdinola, zubia eta baserria baditu Iberok, Nafarroan iraun duen Erdi Aroko industrigune bakarra da.


One Orti printzesa baskoia
Dinastiak batzeko tresna

Iruñea, c. 848. Oneka Orti jaio zen, Iruñeko Orti I.a Gartzez Begibakarra erregearen eta Auria erreginaren alaba, Aritza leinukoa. Haren berri Rodako Kodexak eta Al-Andaluseko historialarien kronikek jaso zuten, bain a ezer gutxi adierazten dute bere izaeraz eta, hala, Oneka bere ezkontzek izan zuten eragin politikoarengatik da nagusiki ezaguna.

 


Arratoiek ez zuten Izurri Beltza zabaldu

Izurri Beltzak Europako biztanleen herena hil zuen 1347 eta 1351 urteen artean, eta, orain arte, arratoiei egotzi izan zaie gaixotasuna hain azkar eta hainbesteko indarrez zabaldu izana.


Medikuntzaren urrezko aroa

Egipto, K.a. I. mendea. Aurpegiko azala garbitzeko Kleopatra erreginak urrezko maskara batekin lo egiten zuela esaten da. Garai bertsuan, Erroman, urrea zuten pomadak erabiltzen zituzten azaleko arazoak sendatzeko. Tso Hung (281-361) txinatar sendagileak uste zuen bizitzaren elixirra likidotan disolbatutako urrea zela.
 


Balmasedako juduentzat gaitz erdi

Balmaseda, 1483. Herriko kontzejuak, ordenantza baten bidez, bertan auzotzea eta balmasedarrekin ezkontzea debekatu zien juduei. Juduak mende bat lehenago iritsi ziren herrira eta Kale Zaharreko hamahiru etxetan bizi ziren. Balmasedak 1.000 biztanle inguru zituen orduan eta juduak 50 bat ziren. Ez dirudi kopuru handia, baina XV. mendearen erdialdean Balmasedakoa euskal lurraldeko bigarren judutegi garrantzitsuena zen, Gasteizkoaren ondoren.


Amerika "deskubritzeko" asmorik ez

Norvegia, 986. Bjarni Herjólfsson esploratzaile bikingoa Islandiara abiatu zen negua amaitu zenean, han gurasoekin bat egiteko. Eyrar-en lehorreratu zenean jakin zuen gurasoek etxaldea saldu zutela eta Erik Gorriarekin batera irla utzia zutela, Groenlandiara bizitzera joateko. Orduan Bjarni ere hara abiatu zen, mendebaldera, bide zehatzik jakin gabe. Horixe da behintzat groenlandiarren sagak dioena. Saga hori Erik Gorriak hasitako Groenlandiako kolonizazioaren kontakizuna da eta, hain... [+]


Bizia eta tronua xakean irabazi

Granada, 1391. Yusuf II.a erresuma nazariko errege izendatu zuten Muhammed V.a hil eta gero. Agintaldi laburrean arteak eta zientziak bultzatzen ahalegindu zen, baita barne gatazkak itzaltzen ere. Hainbat senitarteko giltzapetu eta hil zituen konspirazioak itzaltzeko asmoz. Baina alferrik, tronuan eseri eta berehala Muhammed seme gazteena buru zuen matxinadak zalantzan jarri baitzuen bere agintaldia. Ozta-ozta lortu zuen semearen saiakera bertan behera uztea.


Generoak banandutako erresumak

Vincennes (Frantzia), 1328ko otsailaren 1a. Karlos I.a Nafarroakoa eta IV.a Frantziakoa, Kapeto etxearen azken erregea, hil zen. Frantziarrek ederra ezizena (Charles le Bel) ipini zioten, nafarrentzat, aldiz, Karlos burusoila zen (batak ez baitu bestea kentzen). Baina hil zenean ilerik eza ez zen arazoa, gizonezko oinordekorik eza baizik. Karlosek bi alaba utzi zituen eta hirugarrena bidean zen; Joana Evreuxekoa alarguna, erregearen hirugarren emaztea, haurdun zegoen senarra hil zenean, baina... [+]


ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude