Dozenaka erretzen diren birziklapen planten misterioa

  • Hamar egun behar izan dituzte Chiloecheseko (Guadalajara) hondakin arriskutsuen plantan izandako sutea erabat amatatzeko; azkenaldian Espainiako Estatuan erre diren gisa bereko dozenaka azpiegituren artean beste bat. Euskal Herrian ere badira hainbat kasu. Zer misterio dago atzean?

Chiloecheseko kasuak ohikoa den praktika bat utzi du agerian: hondakin arriskutsuen bilketan dagoen iruzurra ezkutatzeko gai toxikoari su ematea. (guadapress.com)
Chiloecheseko kasuak ohikoa den praktika bat utzi du agerian: hondakin arriskutsuen bilketan dagoen iruzurra ezkutatzeko gai toxikoari su ematea. (guadapress.com)

Gaztela Mantxako Seseña eta Chiloeches egin zaizkigu ezagun azken hilabeteotan, baina hemerotekari errepasoa eginez gero, konturatuko gara hondakinak tratatu edo birziklatzeko plantak dozenaka erre direla azkenaldian Espainiako Estatuan.

BlogSOStenible atarian hartu dute horietako batzuk zerrendatzeko lana eta 50 zenbatzera iritsi dira di-da batean. Zenbait tokitan sutea birritan izan da, horixe gertatu da esaterako Valentziako Riba-Roja eta Alzira herrietan eta Sevilla, Pontevedra edota Madrileko beste planta batzuetan.

Zerrendan Nafarroan iaz erretako bi planta ageri dira: Andosillan bata –hondakinak garraiatu eta tratatzen dituen Rinacon Gestion S.L-rena– eta Murillo el Frutokoa bestea –erabilitako pneumatikoak tratatzen dituen Indurgarbirena–.

Baina badaude kasu gehiago.  Hedabide honen webgunean bertan eman genizun beste sute baten berri, Arabako Araiatik gertu apirilaren 25ean izandakoa: Sertego Intervesases-en ontzi industrialak tratatzen zituzten, suak fabrika kiskali eta langile gehienak kalean geratu aurretik.

Negozioa bilketan, ez egiazko birziklapenean

Bistan da gehienean hidrokarburoz osaturiko materiarekin ibiltzeak badituela bere arriskuak. Baina BlogSOStenible-ren arabera hainbeste sute “istripuz” gertatzeko probabilitatea ezinezkoa da. “Zer arrazoi ezkutuko daude atzean? Subentzioak jasotzea? Aseguru-etxeei kobratzea? Agian negozioa bilketan eta politikariekin argazkia egitean datzala, eta ez egiazko birziklapenean?”, diote.

Chiloechesen baimenik gabe gordetzen ziren 20.000 tona hondakin arriskutsu, “inerte” bezala tratatzea merkeagoa baitzen enpresarentzat.  El Diagonal hamabostekari ezkertiarrak publikatu duenez, krisiarekin halako planten gaineko deskontrola handitu eta mafiak ugaritu dira, eta erakunde publikoak dira horren erantzule: “Horretara behartuta dauden arren utzikeriaz jokatzen dute”, azaldu dio Jose Ramón Becerra Equo Euskadiko kideak.

Bestalde, aspaldion askok susmo txarrak ditu Ecoembes enpresarengan. Ontziak kudeatzeko duela hogei urte sorturiko irabazi asmorik gabeko sozietatea da, eta Coca-Cola, Danone eta gisa horretako markak ditu bazkide, besteak beste. Ecoembesek du Espainiako Estatuan monopolioa alor horretan.

Eurostatek Espainiarentzat emandako datu katastrofikoek –%20 baino ez omen da birziklatzen eta %10 konpostatu– adierazten dute badagoela tara handi bat Ecoembesen bilketa eta  birziklatze sisteman.

Beste zenbait herrialdetan, erabilitako ontzia uztearen truke dirua itzultzen diote norbanakoari. Espainiako Estatuan, ordea, ontzia ordaindu eta berrordaindu egiten du kontsumitzaileak. Eta polizikliko aromatiko edo dioxina forman itzultzen digute, konbustio misteriotsuaren eraginez.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hondakinen kudeaketa
Espainiako Estatuan inoiz baino ur gehiago botilaratu da, eta behera egin du Hego Euskal Herrian

2022an errekor historikoa hautsi zen Espainiako Estatuan, ia 8.700 milioi litro ontziratu baitziren, Geologia eta Meatzaritza Institutuaren estatistikaren arabera. Aurreko urtean baino 580 milioi gehiago dira horiek, eta 2019an ezarritako mugarria baino % 4,8 gehiago.


Plastiko-fabrikatzaileek iruzur egin dutela erakusten du txosten batek

Sektoreko enpresek hamarkadak daramatzate praktika sustatzen, nahiz eta ebidentziak izan ez dela bideragarria, Center for Climate Integrity-ren ikerketa baten arabera.


Zaldibarko zabortegiaren hondamendia gogoratu dute laugarren urteurrenean

Zaldibar Argitu plataformak ekitaldia egin du igandean. Ez dago berririk “euskal oasian”, adierazi dute, “Eusko Jaurlaritzak dena ondo egin zuela errepikatu zuen”.


2024-01-30 | Uriola.eus
Zorrotzara iritsiko diren lixibiatuak jo-mugan

Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak komunikatu bat eskaini du Gipuzkoako erraustegiko lixibiatuak Zorrotzara bidaltzeko asmoaren inguruan.


Aierdik dio Artaxoan ez zela jaso behar Gipuzkoatik zetorren inongo hondakin likidorik

Artaxoako konpostatze plantara Gipuzkoatik Nafarroara bidalitako lixibiatuek Nafarroako Gobernuko eta Gipuzkoako Diputazioaren arteko hika-mika piztu dute. Ostegun honetan Jose María Aierdi kontseilari nafarrak gaitzetsi egin ditu atzo José Ignacio Asensio diputatu... [+]


Eguneraketa berriak daude