Jaio bezain pronto hasten da kontua. Izena jartzen digute eta izen horrekin identifikatu behar dugula erakusten digute. Gainerako berba guztiak bezala, izenak ez dira adierazle neutroak, bakoitzak badu bere lurrina eta bere mundu ikuskera. Bilgune Feministak eta Emagin elkarteak kaleratu berri duten Izena eta izana ezbaian: gida praktikoa liburuxkak errealitate hori agerian jarri du. Izen askok genero-marka nabarmena dute, pertsona izango denaren nolabaiteko aurreikuspen edo proiekzioa, egokituko zaion rola.
Bide beretik doa abizenarekin, alegia, deitura soziala izango den horrekin, gertatzen dena. Aitarena lehenbizi jartzearen alde egiten dute bikote heterosexual gehienek. Ikuspegi erabat androzentrista nagusitzen da: arrunta aitarena lehenengo joatea da, hori da norma, amarena jartzea gizonezkoari “berez” dagokion eskubidea kentzea da. Hor hasten da boterearen, estatusaren eta prestigioaren eraikuntza sinbolikoa. Familiaren nukleoa aita dela eta mantendu beharreko ondarea gizonengandik datorkigula irudikatzen da.
Denboran urte gutxi batzuk atzera eginez gero, horrelako esaldia erabiltzen zuenaren jite ideologikoa agerian geratzen zen: espainolista, konstituzionalista, unionista… edo “demokrata”?
Gaur egun, ordea, erlaxazio terminologikoa sumatzen dut inguruan, ez da arraroa lelo abertzalea soinean daraman ikasleari tankera horretako esaldi bat entzutea: “Hemen, Espainian…”
Gerora, hitz egiten irakasten digute eta boterearen hizkera gure diskurtsoaren jabe egiten da. Konturatu gabe, berba egiten dugun aldiro aurretik ezarritako posizio politiko, ideologiko eta morala erreproduzitzen dugu. Edozein eremuko diskurtsoetan topa daitezke horren zantzuak, baita jardun politikoan eta ekonomikoan ere.
Ciudadanos izeneko alderdia sortu dute berriki, izenean bertan populazioaren –eta hortaz boto-emaile potentzialen– erdia kanpoan uzten duen alderdia. Hemen eta orain sortu da. Hemen? Non? Hemen, Espainian? Denboran urte gutxi batzuk atzera eginez gero, horrelako esaldia erabiltzen zuenaren jite ideologikoa agerian geratzen zen: espainolista, konstituzionalista, unionista… edo “demokrata”? Gaur egun, ordea, erlaxazio terminologikoa sumatzen dut inguruan, ez da arraroa lelo abertzalea soinean daraman ikasleari tankera horretako esaldi bat entzutea: “Hemen, Espainian…”.
Nolanahi ere, akritikotasunak alor ekonomikoko hitzekin jotzen du goia.
Zenbat eta botere guneetatik hurbilago, orduan eta hitz tekniko eta ulergaitzagoak erabiltzen dira. Bada, horrek ez du galarazten gure egunerokoan txertatzea, barruan daramatenari erreparatu gabe. Milaka adibide jar genitzake, eufemismogintza eta hizkeraren perbertsioa etengabeak baitira jardun ekonomiko eta enpresarialean, baina horra gaurkotasun handia duen bat: zoritxarrez ia egunero entzun edo irakurtzen dugu han edo hemengo enpresan “lan erregulazioko espedientean” edo “ERE”an daudela, ohikoa den gaztelaniazko akronimoa baliatuta (zapalkuntzak baditu milaka aurpegi). Zergatik erabiltzen dugu patronala zuritzeko sortutako eufemismo hori?
Ohartu gabe hauxe onartzen ari gara: enpresa gaizki doa, hortaz, egoera erregulatu behar da. Benetan al doa gaizki enpresa? Eta gaizki badoa ere, hori “lana erregulatzea” al da? Zergatik ez diegu “kaleratze” deitzen? Eta zergatik patronala eta ez matronala? Gure hizkerak errealitatea egituratzen eta sortzen duela onartzen badugu, hitz egiteak ariketa autokontzientea eskatzen du. Zer diogu hitz egiten dugunean? Nahi duguna edo nahi dutena? Nik neuk, behintzat, eskertuko nuke zapalduon hiztegi bat osatuko bagenu, boterearen diskurtso hegemonikoetatik at bizi eta pentsatzeko aukera emango digun hiztegia. Burujabetza lexiko eta semantikoa da bide bakarra.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Komisaldegian paper batzuk eman dizkidate. Izerdi tanta bakarra dakit bekokian behera bularreraino, piztu aire girotua, mesedez. Parrandan ondoegi pasatzearen asuntoak, hurrengo goizean galdutakoak salatu beharra. Inozo aurpegidun munipa batek hurrengo asterako zita eman ahal... [+]
Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]
Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]
Etxe pareko lokala itxita, obretan, zerbait berria irekiko dutelako susmoa. Ez da izanen mertzeria bat, ez eta loradenda bat. Kasurik onenean taberna bat, ohikoa, auzokoa, eta txarrenean gastrobarra edo specialty cafe bat. Ez duzu dirurik bost euroko kafea erosteko. Ez duzu... [+]
Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]
Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu
Gaztetxo bati lehen mugikor adimentsuak eskaini beharko liokeena zer izan beharko litzatekeen hasi naiz pentsatzen. Nork daki, beharbada ordenagailuetarako Luberri edota Txikilinux sistema eragile libre euskaldunak sortu ziren bezala, mugikorretarako garatu liteke Linage... [+]
Inoiz Erdi Aroko etxe museifikaturen batean egon bazarete, etxeko altzarigintza egurrezkoa, berniz ilunekoa eta dekorazio landuarekin egina zela konturatuko zineten. Eta etxearen dekorazioari dagokionean, deigarriena da zeinen altzari gutxi zituzten edozein gela motan, baita... [+]
Bilboko 13 konpartsek iragarri dute ez dutela Coca-Colarik salduko Aste Nagusiko txosnetan. Instagramek albiste horri buruzko Deiaren argitalpena iradoki zidan, eta iruzkinak hiru multzotan sailkatuko dizkizuet: konpartsei isekak, halako ekintzek eraginik ez dutela... [+]
Uda honetako erronka omen sare sozialetan: kaka egitea igerileku publikoetan. Ohikoak dira jokabide zikinak sare horietan, eta batzuek beren gorotz fisikoa libratzea, ororen begi-bistan eta eskura, honezkero gaina hartu digun zikinkeria digital erraldoia hezurmamitzea besterik... [+]
Liburuak hasi, utzi… begietatik garunera nagi doaz esaldiak, eta itzali ezin dudan tik-tak bat entzuten dut. Ikus-entzunezkoak pikatzen ari naiz.
Entzun dut burpee, eta Llados, eta body count, eta nahi duzulako zara pobrea, eta Milei, eta Thiel, eta unibertsitatea... [+]
Bolo-bolo dabiltza gugandik zenbait kilometrotara gertatutako pogromoak, hamarkada luzetan −mendez mende− zilegituriko arrazismoa oinarri dutenak. Palestinan, Torre Pachecon eta Hernanin, arazoa antzekoegia da, intentsitate ezberdinez bada ere. Moroak dira behe-laino... [+]
Euskararen balizko etorkizunari buruzko ikerketa bat ezagutzera eman da berriki, eta zalaparta eragin du bertan irudikatzen den paisaia beltzak. Asaldamendu hori auzitan jarriz abiatuko dut nire ekarpena. Zergatik da harrigarria datu hori? Zein mundutan bizi gara, gure egoeran... [+]
Diskurtso erreakzionarioen gorakadaz ari gara azken urteetan. Dela migrazioei buruz, dela feminismoa, euskara eta abarri buruz. Testuinguru horretan, garrantzitsua iruditzen zait jarrera erreakzionarioak edota migrazioei buruzkoak aztertzeko ez gelditzea titularretan, eta gaiari... [+]