Aroztegia makropoiektuak Baztanen izanen duen eragin okerraz ohartazi dute ehunka lagunek

  • 1.500 lagun inguruk hartu du parte larunbat arratsaldean Elizondon "Aroztegia eta gero zer?" plataformak deituriko manifestazioan. Umore onez, Aroztegia makroproiektuak bailaran izanen lukeen eragina salatu dute, eta bertan behera uzteko exijitu dute. Proiektuaren inguruan herritarrek duten iritzia jakiteko erreferendum bat antolatzeko beharrezkoak diren sinadurak bildu dituztela iragarri dute.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2016ko apirilaren 25ean - 11:06
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Erabakitzeko eskubidearen aldarria egin dute Elizondoko kaleetan ehunka lagunek, eta azpimarratu dute Aroztegiako proiektua ez dela Baztan aranerako "onuragarria" ezta nahi duten garapen eredua.

"Ezetz erran genuen 2009an herri galdeketa egin zenean, ezetz erran dugu alegazioak aurkeztu ditugun aldiro, ezetz erran genien atzo legez kontrako proiektua onartu zutenei, eta orain legalitatea defenditzen dutenei, eta ezetz erran diegu Lekarozko herria, Baztango Udala eta Baztango Batzar Nagusia beren menpe daudela uste dutenei. Hala ere, batzuk entzungor segitzen dute, batere lotsarik gabe lekaroztarren borondatea oraindik zalantzan jartzen", salatu dute manifestazioaren ondoren irakurritako testuan.

Aroztegiako UGPS/PSISak Nafarroa guztian "aurrekari ikaragarria" sortuko lukela ere ohartarazi dute. "Ez gara Aroztegiako proiektu urbanistikoari buruz bakarrik ari, herritarrok gure etorkizuna nola izatea nahi dugun erabakitzeko eskubideari buruz baizik. Nola erran dezake gobernu 'demokratiko' batek ez duela herritarren iritzia jakin nahi edo galdetzea legez kontrakoa dela erran?".

Aroztegia proiektuak bailaran izanen duen eragina aztertu dute, hainbat datu eskeiniz eta galderak luzatuz. "Zergatik planteatzen da Udal Planetik kanpo, lur ez-urbanizagarri diren 46 hektareen birkalifikazioa? Akaso ez da aski 850 etxebizitza hutsik edukitzea Baztanen? Zergatik ematen zaio enpresa honi etekin ekonomiko pribatua lortzeko herri lurrak eta lur pribatuak espropiatzeko aukera?", galdetu dute. Ildo horretan, gogoratu dute 350 biztanleko herri batean (Lekaroz) 228 etxebizitza egin nahi dituztela, eta honek guztiz aldatuko duela herria. "Norendako da onuragarria proiektu hau?", galdetu dute.

Bukatzeko, eta erreferendunari begira jarriz, baztandar guztiei eskatu diete UGPS/PSISa gelditzeko eta herri galdeketa egiteko elkarlanean aritzea.

Albiste hau Ahotsak argitaratu du eta hedabide horren baimenarekin ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Baztango Aroztegia
2025eko maiatzaren 23
Aroztegiko epaiketaren kronika (bosgarren eguna)
Frogarik gabe, zigor eskaera gogorra auzipetuen gainean

2025eko maiatzaren 22
Aroztegiko epaiketaren kronika (laugarren eguna)
Taldean erabakita, dena era baketsuan egin zutela esan dute auzipetuek

2025eko maiatzaren 22
Aroztegiako epaiketaren kronika (hirugarren eguna)
Desobedientzia zibila kriminalizatzeko irudien bila

2025eko maiatzaren 21
Aroztegia III

2025eko maiatzaren 20
Aroztegiako epaiketaren kronika (bigarren eguna)
Guardia zibilek diote ez zela bortizkeriarik egon protestetan zirenen aldetik

2025eko maiatzaren 19
Aroztegiako epaiketaren kronika (lehenbiziko eguna)
Akusazioek izen bat nabarmendu dute lehen saioan: Garbiñe Elizegi

Eguneraketa berriak daude