Gutxieneko soldata langileen oinarrizko sarrera bermatze aldera, mendebaldeko herri ugaritan eta, batik bat, Europar Batasunekoetan zabalduta dago aspaldian. Elite ekonomikoak eta pentsalari ofizialek soldata mailaren ezarpen minimoa langabeak lan merkatuan sartzeko oztopotzat hartzen dute eta langabezia igoarazten duen traba dela diote. Horien ustean, gutxieneko soldata zenbat eta garaiagoa izan orduan eta zailagoa omen da enplegua sortzea eta, beraz, langabezia apaltzea.
Gutxieneko soldataren maila eta bere ondorioak herrialdeko soldataren ereduaren araberakoak dira. Frantziako Estatuaren gutxieneko soldata da Europako garaiena, bertan soldata medianoaren %61 baita soldata apalena. Beheko muturrean kokatzen da Txekia, %36 eskasarekin. Espainiako Estatuan 655 euroko gutxieneko soldata bertako soldata medianoaren %41 da. Hego Euskal Herriko soldatak garaiagoak izanik, marra %36 inguruan legoke, Frantziakoaren mailatik oso urruti, beraz. Borroka luzearen ondoren duela urte bete eskas ezartzen hasi da apurka gutxieneko soldata Alemanian. Bertan legeztatu den soldata minimoa hileko 1.473 eurokoa da, Frantziak duenaren parekoa, baina erlatiboki apalagoa da, bere soldata medianoaren %50 alegia (http://ec.europa.eu/eurostat).
Gutxieneko soldataren ezarpenak Alemanian izandako lehen eraginaren azterketan zalantzan ipintzen ditu bere aurka dauden iritzi neoliberalen argudioak. Bertako soldatapekoen %17 dago gutxieneko soldataren eraginaren menpe, batez ere jarduera murriztua eta partziala dutenak dira baina baita ere denbora osokoen arteko %10.
Gutxieneko soldataren ezarpenak gainerako soldaten goranzko presioa eragin du, batez ere hainbat zerbitzu jarduera arruntetan eta kualifikazio gutxiko lanbideetan. Bestalde, soldaten igoera honek ez du eraginik izan inflazioan, prezioek ez baitute igoera nabarmenik izan. Horrenbestez, gutxieneko soldatak Alemaniako azken 15 urteetako soldata errealen igoerarik garaiena ekarri du 2015. urtean.
Goiz da oraindik, neurri horrek Alemaniako enpleguan izandako eragin osoa zehazteko. Estimazio ofizial gehienetan enpleguaren galerak aurreikusten ziren. Gobernuak ehun mila lanposturen galeraz hitz egin zuen eta Info Instituto neoliberalak miloi eta erdira igo zuen estimazioa. Baina, enpleguak 2015. urtean %2 igotzen jarraitu du, minijob direlakoak gutxieneko soldataren ezarpenaren eraginez %1,7 jatsi diren arren. Gainera, langabeziak beherantz egiten jarraitzen du Alemanian. Laburbilduz, soldaten eta enpleguaren igoera horiek BPGren hazkundearen kausa nagusia aldarazi dute: etxe ekonomien kontsumoa da dinamizatzaile garrantzitsuena kanpo merkatuen gainetik.
Ikasbide egokia da Alemaniako esperientzia, batez ere emakumeei eragiten dien soldata pobreziari aurre egiteko. Espainiako Estatuak 1980an sinatu zuen Europako Gutun Sozialak pobreziaren ataria batez besteko sarrera erabilgarrien %60 dela dio. Mugarri hori Hego Euskal Herrian aplikatuko balitz gutxieneko soldata gutxi-asko 1.200 eurokoa litzateke. Hori da euskal gehiengo sindikalak aldarrikatzen duen oinarria. Baliteke neurri bakar hori nahikoa ez izatea soldata pobrezia borrokatzeko baina bere aplikazioak asko lagunduko luke helburu hori erdiesten. Justiziazkoa ez ezik lan merkatuaren narriadura eta atzeraldiaren aurkako faktore dinamikoa izan liteke, Alemaniako ereduak erakusten duen legez.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.
Izan... [+]
Usaiako "süjetik" gabea, esku andana batek idatzia, errejent multzo batek zuzendua, gertakizun askoren kontari, gisa guzietara kolektiboa da.
Euria ari du. Ekaitza. Egun beroegi baten ondorengo bustialdia. Eta tenperatura jaitsiera bedeinkatua. Ez dakit Galizia aldean euririk egin duen azken aldian, ez dakit suteak itzalita diren jada, eta etxetik irten behar izan zutenak itzuli ahal izan diren.
Komunikabideetan... [+]
Oporretan nengoela, gorputza eta burua gozatzera bideratu ditut. Turista bilakatu naiz, eremu digitalean zenbait trebezia dugunontzat, oso erraza. Motxila hartuta familiarekin handik hona ibili naiz, poltsikoan dibisa asko barik, mapa fisiko barik, plan asko barik…... [+]
Gizonezkoak ziren gehienak Sanferminetako entzierroetan; gizonezkoak ia denak Frantziako Tourrean; gizonek hartu dute udako musika jaialdietako oholtza eta backstage-a; gizonezkoak dira nagusi bertso-plazetan; gizonezkoak dira Donald Trump, Vladimir Putin eta Benjamin Netanyahu... [+]
Chocón, Kolonbiako hiri batean, beltzak, indigenak eta mestizoak elkar bizitzari eusten saiatzen dira. Beltzek txoloak deitzen diete embera indigenei, eta emberek beren hizkuntzan hitz egiten dutenean, kristauez hitz egiteko esaten diete bai mestizoek eta bai beltzek... [+]
Akordatzen naiz Blanca Llum Vidal poeta maitasunaz hizketan entzun nuen lehendabiziko aldiaz. Bere esperientziaz aritu zen, besteak beste. Esan zuen bere ordura arteko bizitzan maitasuna beti amaitzen zela, baina maitasunak ez lukeela amaitu beharko sentituz bizi dela. Ez dela... [+]
Hilotan, euskara sarritan izan dugu albiste. Txarrerako, euskaltzaleon artean nagusi den aldarte ezkorra ikusita. Baina euskararen egoera txarra dela ez da kontu berria, datuen bitartez beste zerbait iradoki den arren.
Har dezagun, adibidez, hizkuntzak irabazi ei dituen... [+]
Dena ongi doa. Nola izan liteke bestela opor garaian, gora eta behera, ase arte ibili ondoan? Zeregin zehatzik gabe alderrai ibili gara, gogoa ematen zigun leku eta jendeen artean. Gustukoa baizik ez dugu egin, ez-atsegina zena ahantzi eta baztertu, jainko tipiak bagina bezala,... [+]
Abuztuan 411.000 hektarea baso eta lursail erre dira León, Asturias, Ourense, Cáceres eta Zamoran. Bizkaiko eta Gipuzkoako azalera osoa beste. Irmotasunez esan dezakegu muturreko baldintza meteorologikoek sutu zituztela suteak, berotze global antropogenikoaren... [+]
Lanbidean urteak daramatzagun basozainok, gogoan ditugu 1989. urtean Euskal Herria bortizki kolpatu zuten mendiko sute handiak. Urtarriletik luze zetorren lehorte latza udazkenean lehertu zen haize bortitzen bultzadaz. Dozenaka sutek beltzez jantzi zuten lurraldea, bereziki... [+]
Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.
1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]
Sarriegi jokatzen dugu erreaktiboki Euskal Herrian eta Euskalgintzan. Albiste bat, elkarrizketa bat, epai bat, eraso bat. Ondoren, erantzuna. Tamalez, berriro ere inertzia berak nakar Ander Gurrutxagaren elkarrizketa euskarafoboa aztertzera. Gustura gelditu zen, tartean zera... [+]
Euskararen (euskaldunon) aurkako oldarraldiak ertz ugari ditu; horietako bat fronte mediatikoa da, Voxento taldea buru eta PSOE-CCOO-UGTko kide ezagunak ekintzaile nagusi. Sarri eskaintzen digute idatziren bat, barnera dezagun Euskal Herriko hizkuntza ofizialetatik zein diren... [+]