Paradisu galduen bila

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Zerua hartu, hori da helburua. Eta ez kontsentsuaren bidez, asaltoan baizik, zioen Pablo Iglesiasek Podemoseko lehen kongresuan. Instituzioak azkar hartzeko sortu zen bere alderdia, eta 2014ko europar hauteskundeetatik hona instituzio askotara iritsi da Espainian. Aliantza esparruak zabalduz, 2015eko udal hauteskundeen ondoren gobernu ardura ugari hartu zituen, Madril eta Bartzelonako udalak besteak beste. Orain Espainiako Gobernuan sartu ala ez erabaki beharko du, Pedro Sanchezen PSOEk horretarako aukerarik eskaintzen badio bederen. Edota berari komeni bazaio.

Sartu ala ez sartu, horra dilema. Nola indartuko da hobeto Espainiako ezker eraldatzailea, gobernuan edo kanpoan? Bide biek izan ditzakete bere onurak eta arriskuak. Bere oinarriaren zati batek gobernuan sartzea eskatzen dio, bestela PPk gobernatuko duelako. Alternatiba latza da, batez ere jakinda hark nola jokatuko duen datozen lau urteetan.

Baina gobernuan sartzeak ere bere etorkizuna hipoteka dezake, Syrizari gertatu zaion moduan, areago gainera kasu honetan PSOEren menpeko izanda. Gobernuan egoteko zalantzarik ez du Pablo Iglesiasen alderdiak, baina kontua da noiz. Orain edo hauteskunde berri batzuetan indartu ondoren? Gobernuan hasteko hautuari helduz gero, bi gauza pentsatu beharko ditu zorrotz: bat, PSOEk gidatutako gobernuak murrizketa gogorrekin ekin ondoren nola jokatuko duen; eta bi, eta garrantzitsuena, apurketa emanez gero bere alternatiba nola landuko lukeen.

Azken finean, gobernu barruan edo kanpoan, indar metaketarekin nola jarraitu pentsatu beharko du ezinbestean, Espainian oinarrizko aldaketak eman daitezen hori ezinbestekoa baita. Baina aliantzak ere beharko ditu horretarako, bakarrik ezingo du. Oso egoera desberdina izan arren, Gipuzkoan Bilduri gertatu zitzaiona aski esanguratsua da.

Zer da oraingoz Varoufakisek lortu duen garrantzitsuena? Esperantza. Ez da fikzioa, lor liteke. Kapitalismoak bere oinarrian duen dogmarik tinkoenari aurre egitea da

Estatuaren periferian indar eta aliantza garrantzitsuak izan ditzake azken hauteskunde orokorretan ikusi den gisan. Espainiaren muinean gordinagoa du, IUren indarra gehitzeak ez dirudi horren gaitza eta ez da txantxetakoa (2 diputatu, baina milioi bat boto). Hala ere, beste aliantzak ere beharko ditu, seguruenik PSOEren esparrukoak, haren jendea erakarriz edo alderdia ezkerrera eramanez. PSOE edozelako aldaketaren alternatiban jartzea erabat sinesgaitza da orain, baina izan Sanchez edo Susana Diez lemazain, honek erabaki beharko du Portugaleko PSren eredua nahi duen edo Greziako PASOKena.

Bi hilabete joan dira abenduaren 20tik eta epeak aurrera egin ahala hauteskunde berrien itzala gero eta handiagoa da Espainian. PPk hori nahi izan du hasieratik, baina ustelkeriak enegarrenez inguratzen duenean, orain ez da unerik egokiena C’s-eko boto emailea berreskuratzeko. Podemosentzat, aldiz, une aproposa izaten jarraitzen du eta IUren atala ondo lotuz gero ez litzateke batere harritzekoa PSOEren parean edo aurretik jartzea. Inkestek norabide hori erakusten dute. Logikak ere bai.

Irudika dezagun hauteskundeak errepikatzen direla eta Podemosek eta PSOEk gobernua era argiagoan era dezaketela, baita Pablo Iglesias izan daitekeela Espainiako gobernuburu berria ere. Batetik Troika zain izango luke Bruselan, Greziarekin egindakoa errepikatzeko prest. Baina berdin jokatuko luke? Igual ez, ez behintzat Portugalek, Espainiak, Italiak eta Greziak hainbat oinarri adostuko balituzkete. Politika fikzioa? Gaur egun bai, EBn zerbait alda daitekeela pentsatzea adinako fikzioa.

Yanis Varoufakis Greziako finantza ministro ohiari ez egin berba fikzioaz, berak argi du Europar Batasuna alda daitekeela. Horretarako akuilatzen du Demokrazia Europan Mugimendua 2025 (DIEM25). Ikusi du estatu bakar baten indarrik handienarekin ere ezin zaiola aurre egin Bruselari, herritarren mugimendu paneuroparra ezinbestekoa dela aldaketa demokratikoa gauzatzeko. 

Zer da oraingoz lortu duen garrantzitsuena? Esperantza. Ez da fikzioa, lor liteke. Kapitalismoak bere oinarrian duen dogmarik tinkoenari aurre egitea da: kapitalismoa aldatzea posible da. Dena den, Varoufakisen helburua ez da EBn kapitalismoarekin amaitzea, berau demokratizatzea baizik.

Herritarren mugimendu handia, Estatuen aliantza molde berriak, Europar instituzioetatik alderdien bultzada... Zer behar da EBko paradisuetara iristeko? Batek daki, baina saio bateratuek emaitzarik ematen ez badute, oso posible da datorren hamarkadan herriek haien zerua EBtik kanpo bilatzea. n


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Europar Batasuna
600.000 milioi euro inbertitu ezean, %35eko muga zergak jarriko dizkio Trumpek Europako Batasunari

Von der Leyenek eta Trumpek akordioa lortu eta astebetera egin du mehatxua AEBetako presidenteak, Europako herrialdeek hitzartutakoa beteko ez dutela kezkatuta. Europako produktuei %15eko muga zergak ipintzeaz gain, Europako Batasunak AEBetan 600.000 milioi euro gehiago... [+]


Europa makurrarazi du Trumpek
AEBek Europako produktuei %15eko muga-zergak ipiniko dizkie, eta alderantziz ezer ere ez

Horrez gain, Europa behartu egin du gasa AEBei erostera, 750.000 milioi euro xahutu beharko ditu horretan datozen hiru urteotan; beste 600.000 milioi euro gehiago inbertitu beharko ditu han, "inbertsio estrategikoetan"; eta, "ehunka milioi euro", zehaztapen... [+]


2025-07-24 | Nicolas Goñi
Europan, oraingo sinplifikazioaren izenean, biharko bizitzak kaltetuko dira

Jarduera ekonomikoak sinplifikatzeko eta lehiakortasuna indartzeko aitzakiarekin, Europa mailan baita Europar Batasuneko hainbat estatutan ere, klima, ingurunea eta giza osasuna kaltetuko dituzten legeak biderkatzen ari dira 2024tik, askotan interes pribatuen lobbyen eraginpean... [+]


Euskara, katalana eta galiziera ez dira momentuz hizkuntza ofizialak izango Europar Batasunean

Europar Batasuneko estatu kideen gehiengoak atzera bota du euskara, katalana eta galiziera EBn hizkuntza ofizialak izateko eskaera. Finantzazio eta arlo legalean hainbat "zalantza" dituztela plazaratu dute. 


Euskara, katalana eta galiziera Europar Batasuneko hizkuntza ofizial gisa aitortzea babestu dute hainbat unibertsitatek

Espainiako Gobernuak Europako Batzordeari egindako eskaerari Euskal Herriko, Kataluniako eta Galiziako 28 unibertsitatek babesa eman diote. Salvador Illa Kataluniako Generalitateko presidenteak eta Imanol Pradales lehendakariak eskutitz bat sinatu dute eskaerari babesa... [+]


Israelekiko harremanak mantentzearen alde egin du Europar Batasunak

Israelek Gazan eta Zisjordanian egindako giza eskubideen urraketak argi uzten dituen Kanpo Ekintzarako Europako Zerbitzuaren txostena esku artean, EBko Atzerri ministroek erabaki dute Israel-EB elkartze-akordioarekin berdin-berdin segitzea. EBren "ekintza-eza" ikusita,... [+]


Trumpek ezarritako %30eko muga zergekin, kolokan dago EBn eta AEBen arteko merkataritza

Etxe Zuriko maizterrak larunbatean iragarri zuen EB Europako Batasunaren esportazioei %30eko muga zergak ezarriko dizkiela abuztuaren 1etik aurrera, biak merkataritza akordio batera ez iritsiz gero. Horren aurrean, AEBei muga zergak igotzeko prest dagoela adierazi du EBk... [+]


Frantziako Legebiltzarrak dei egin dio Europari “harreman ekonomikoen estrategia aldatu” eta Txinarekin lankidetzak garatzera

153 orrialdeko txosten bat kaleratu du parlamentuak. AEBak ez ditu apenas zuzenean aipatu, baina horretarako "ikuspegi atlantista" terminoa erabili du: "Europak darabilen ikuspegi horrek gerra-komertziala ekarri du Europaren eta Txinaren artean, ageriko kalte eta... [+]


2025-05-28 | Mikel Zurbano
Baliabide publikoen kontrola

Trumpen muga zergen inguruko neurri ero bezain erratikoek ekarri dute Europako Batasuneko herrialde ugarik sektore eta enpresa kaltetuentzat dirulaguntzak bideratzea. Esate baterako, muga zergen gerrak kaltetutako enpresen aldeko14 mila milioi euroko plana onartu berri du... [+]


2025-05-21 | ARGIA
Migratzaileak beste herrialdeetara deportatzeko baldintzak malgutu nahi ditu Bruselak

Europako Batzordeak beste urrats bat eman nahi du migrazioaren kontrako politikak gogortzeko bidean: deportaturiko migratzaileek ez lukete zertan harreman zuzenik izan behar hirugarren herrialde "seguruak" deiturikoekin, hara kanporatuak izateko.


Palestinako 14.000 haur txiki hilko dira ostegunerako giza laguntza jaso ezean, Nazio Batuen esanetan

Astearte eguerdian egin du ohartarazpena Nazio Batuen Erakundeak. Astelehenean laguntza humanitarioa daramaten bost kamioi sartuko direla iragarri du Israelek, hamaika asteko blokeo erabatekoaren ostean. "Tanta bat da ozeanoan", adierazi du Tom Fletcher NBEko Giza... [+]


Gerra inperialistari gerra

Badira aste batzuk Europar Batasuneko presidente den Ursula von der Leyenek zortziehun mila milioi euroko gastu militarraren beharraren berri eman zuela. Gastu hori Europak jasaten duen mehatxu militar bati aurre egiteko omen da, eta mehatxu horri batasunez erantzun beharra... [+]


23 eurodiputatuk Europar Batasunari eskatu diote esku hartzeko Askatasunaren Ontzidiaren alde

EBko diplomaziaburuari gutuna bidali diote lau talde parlamentarioko hainbat legebiltzarkidek, tartean EH Bildukoak. Oraindik nazioarteko uretan segitzen du Askasunaren Ontzidiak.


Eguneraketa berriak daude