Lursagarra

Antton Olariaga
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Ez dakit noiz abiatu zen Lurretik Ilargirako zuen espedizioa, baina hemen, aspalditik, lursagarrari patata deitzen zaio. Mokofinen bat edo bestek lursagar ere deitzen dio, baina nire iritziz oker. Nahiz eta landareari kentzen diogun fruitua izan, patata ez da fruitu bat. Fruitua balitz helburu lurgoran erein beharko litzateke, baina sustraietako erreserba izaki, lurbeheran ereingo nuke nik. 

Patata fruitua ez denez, ezin taxuzko ardorik egin berarekin. Baina erreserba denez edari bizi eta uxuala ederrak egiteko gai egokia da. Bodka gehienak, adibidez, patataz egiten dira. Hor dugu, urrutira gabe, Araban egiten den Basmoon bodka sonatua. Izan ere patata lurpeko altxorra da. Patata, Arabatik Ilargira. Bodkari emanez, edonora...


Irakurri gehiago: Landareak Ingurumena
Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.