Komikilariak Errekondoren kontsultan

Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Barazkiak ez dira haragikeriatan aritzen eta lizun kontuak kalte besterik ez. Azal kontua da beraiena; azala lodia izanagatik ere sekula ez axaletik... Larrurik ez, baina azala jo eta jokatzen dute, baita bestearen azalean jarri ere.

Barazki gehienek bi sexuak dituzte batera; hortik kontuak atera. Nahieran molda daitezke: nor bere buruarekin, binaka, hirunaka, multzoka, zientoka... Ez dute gure txorakeriarik eta gutxiago aldamenekoen bedeinkazio beharrik. Gehienetan bitartekariak eta estalgileak erabiltzen dituzte, axola handirik gabe. Erle, liztor, kakalardo... asko dira Zelestina izeneko “maireurrak”. Harremangin artekari artetsuak. Hartu eta eman ez noski, eman eta hartu. Baratzearen oinarria hori da, eman eta hartu. Gaur artekoa bezala etorkizuna. 

Porrua eta azenarioa, aspaldiko lagun, ederki itzulikatzen dira. Patata, kanpotik etorritako lurpeetako fruitua, biek joko dute, begiz. Gure porrusaldako hiruren artekoaren bekaitz dira Europa osoko sukaldeetan. Olioak errazten du, baina Ezpeletako piperdun labaintzailea dute, hirurek, gustukoen. Min punttua duen porrusalda janez gero neuk ere igartzen diot festari...


Irakurri gehiago: Landareak Ingurumena
Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.