Selfie

Catherine Balet-en argazki bat aipagai zuen Conny Beyreutherrek Zazpikan, Strangers in the light serietik hartua. Nini bat argazki eta bideo kameraz inguratua da, eta pantailen atzean diren pertsonak iluminatuak bezala ageri dira. Serieko argazki guztietan ere hala da, pantaila andana bat eta atzean pertsonak, argituak.

Pantaila horiek, telefonoak, tabletak, ordenagailuak edo argazki eta bideo kamerak dira. Telefonoak dira anitz, eta etxetik kanpo segurenik, izan hirian izan baserri aldean, horiek ditugu gehien begiratzen ala ikusten. Gainera gehienak ordenagailuak dira, Facebook ere badutelako.

Beste egunean, jatetxe batean, begitarte batzuk argitu ziren, pantailak zirela medio. Argazki bat norberaren buruari lehenik, selfie bat egungo mintzairan errateko, eta interneten publikatu gero, sare sozial delakoan. Ondokoak iruzkin bat idatzi, eta argazkiaren egileak errefera gero. Argazki gehiago, eta iruzkin gehiago. Elkarren ondoan jarriak ziren pertsona horien arteko komunikazioa, momentuan bertan, mundu osoan ikusgai zen, mundu guztiarentzat, salbu beharbada mahai inguruko batzuentzat, internet falta zitzaielako.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Eguneraketa berriak daude