Urriaren 18an Baztanen ospatuko da Nafarroa Oinez. "Hama... bortz, ama... bat" du aldarri, Nafarroako 15 ikastolek eta Baztango 15 herriek euskara dutela ama adierazten duena. Jai handi hauek sortzen dituzten kalte ekologikoak orekatzeko eta ikastolari laguntzeko Oinez Basoa proiektuari heldu dio Baztanek ere. Bi zuhaitz mota berezi berreskuratuko ditu baso komunalak: xarma eta loroa.
2010ean landatu zen lehen Oinez Basoa Arbizun, eta neguan (urtarril-otsailean) Baztanen landatuko dutena dagoeneko bosgarren Oinez Basoa izango da. Proiektu bakoitza bere berezitasunak lantzen saiatzen da eta Baztango Oinez Basoaren ezaugarrietako bat da lur komunaletan landatuko dela. Manolo Lizardi Baztango Oinez Basoko lantaldeko kideak azaldu digunez, “Baztan da Euskal Herriko udal zabalena eta eremu horren %80tik goiti komunala da. Horrek erran nahi du baztandar guztiena dela eta lur horien ardura eramaten duena Batzar Nagusia dela. Baso komunalak etekinak ematen baditu, horiek denendako dira, ez partikular batendako. Batzar Orokorrak ikusten du zertan erabili etekina, baina aunitzetan izaten da birlandatzeko, bideak garbitzeko eta hainbertze gauza egiteko”.
Duela hilabete batzuk, Baztango Batzar Nagusiari tratua proposatu zion Baztango ikastolak: “Orain dela urte pasa, Udalak pinudi bat atera zuen. Udalak badu betebehar bat, ebakuntza hori egiten delarik bost urteren buru derrigor eremu hori birlandatu egin behar du. Aski toki egokia denez gure proiekturako, eremua guk birlandatzea proposatu genion”. Udalak bi partzela kozkor utzi dizkie, bien artean 9 hektarea inguru osatzen dute. “Gure asmoa da zuhaitzez bi partzela horiek osorik betetzea” azaldu du Lizardik. Aitortzen du ez dela erronka makala izango: “8.000 inguru zuhaitz sartzen ahal dira. Baztanen 8.000 lagun inguru gara eta ‘baztandar bat zuhaitz bat’ landatzera iritsi nahi dugu”. Baso komunala izango dela azpimarratu du “Guk landaketa eginen dugu eta behin hori bukatuta, baztandar guztiendako geratuko da. Landatu bakarrik ez, zaindu ere egingo dugu, batez ere lehen bortz urteetan, landarea indartsu etor dadin: garbiketa, zainketa, itxiturak konpontzea...”.
Bi zuhaitz mota berezi landatuko ditu Baztango Oinez Basoak. Batetik, karpea, xarma edo pago-lizarra (carpinus betulus), Iberiar Penintsula osoan kopuru esanguratsu batean Bortzirietan soilik aurki daiteke, Arantzako mugan eta Igantziko herri lurretan dagoen San Juan Xar baselizaren inguruan eta Bidasoa ibairako pendizetan. Orain dela 150.000 urte baino gehiago, Behe Paleolitoan, ugaria genuen Euskal Herriko basoetan. Eta arras estimatua. Bere egurra zen preziatua, sutarako bezala egurretarako. Egun Europan bada, baina Pirinioetatik behera hor bakarrik geratu da. Horregatik da, gainera, San Juan Xar erreserba naturala.
Bestetik, loroa edo erramu portugaldarra (prunus lusitanica). Hau badago Iberiar Penintsulan, baina Nafarroan eta kopuru dezente batean Baztango txoko batean bakarrik aurkituko duzu: Aritzakungo bailaran. Bi zuhaitz horiek ez dituzte ausaz hautatu: “‘Txikiak handi’ da Nafarroa Oinezen filosofia, euskara ere munduan hizkuntza txikia delako, baina handi egin nahi duguna. Zuhaitzekin gauza bera, bi zuhaitzok jendeak ez ditu ezagutu ere egiten, eta hemen daukagun altxor bat dira. Ardura hartu behar dugu altxor hori zaintzeko eta espezie horiek bizkortzeko”.
Duela urtebete landu zuten ideia, eta orain babesleak bilatzen ari dira. Orain arteko bidearekin pozik da Lizardi: “Enpresek eta erakundeek ongi erantzun dute eta beraz, oinarri bat dagoeneko ziurtatuta daukagu. Baina basoa handia eta ederra izan dadin, herritarren garaia da orain”. Nafarroa Oinez egunera arte dute ekarpenak jasotzeko epea. Internetez erraz jar dezakezu zure alea, nafarroaoinez.eus edo oinezbasoa.eus webguneetan. Jasotzen duten babesak esango du zenbat zuhaitz landatuko diren. Zazpi laguneko lantaldea ari da Baztango Oinez Basoa aurrera ateratzen, eta tartean bada basozain eta eskarmentudun jenderik. Bertako loroaren hazia biltzen saiatu direla kontatu digu Lizardik “baina aurten ez du asko eman eta haztegietatik ekarri beharko dugu”.
Nafarroa Oinez egunean plastikozko edalontziak erabiltzen dira. Aurten ere Basoak basorat ekimenarekin berrerabilpena bultzatuko dute. “Lau puntu jarriko ditugu, eta jendeak edalontzia bota beharrean puntu horietako batean uzten badu, bi helburu lortuko dira: edalontzi horiek berrerabiltzea, eta edalontzi horren kostua aurrezten dugunez, diru hori Baztango Oinez Basora joatea. Beraz, baso horiek ekarriko dute zuhaitz gehiago landatzea”. Baztango festan basoa eskuan bazabiltza, segituan ezagutuko dituzu bilketa puntuak, adarrez betetako baso bat irudikatuko baitute. Gure basoa izan dadila adar horietako hosto.
Baztangoa bosgarren Oinez Basoa izango da. Aurreko lau basoetan jada 20.000 zuhaitz inguru landatu dira, eta Baztangoak kopuru hori emendatuko du. Hona baso bakoitzaren ezaugarriak:
- Arbizun landatu zen lehen basoa, 2010ean. 5.000 zuhaitz landatzeaz gain, babespeko espeziea den igel zaluarentzat (Dalmantina Igela) bi baltsa prestatu dira.
- Tafallako basoan 2011tik 6.700 zuhaitz landatu dira eta Nafarroako Unibertsitateko agronomoen eskolarekin elkarlanean, lurrean metatutako karbonoa neurtzeko ikerketa martxan da.
- 2013an Tuterako Argia ikastolak erriberako basoa landatu zuen. Nafarroako hirugarren hezegune garrantzitsuena da. Guneak 120 hegazti-espezie hartzen ditu, horietako 30 uretakoak.
- Zangozako zabortegi zaharreko lurrean (La Celada parajean) 1.000 landare sartu zituzten iaz. Haziz eta buztinez eginiko nendo-dango bolak ere jaurti zituzten ikasleek, tartean, iazko Argia Egunean egin genituenak. Landare txikiek berreskuratuko dute zabortegiak kutsatutako lurra. Baso jangarri bat ere martxan dute eta ibaiertzean txori etxolak jarri dituzte.
Ez naiz aparretsia, orraztearen aparretsia, ezta gutxiagorik ere. Baina ikasturte berriari ekiteko, zer den ez den, lakarra zuzen-zuzen ederki asko eginda nator zuregana.
Historikoki, artzaintzari eta abeltzaintzari guztiz lotuta egon den bailara da Erronkaribarrekoa, baina azken hamarkadetan nabarmen eraldatu da eta turismoa bihurtu da jarduera nagusia. “Ekonomia horrela aldatu da, eta hamarkadaz hamarkada ardi, behi eta behor kopurua... [+]
Odolustea uztailaren 10ean hasi zen. Hamar buru hil zaizkigu harrezkero: hazarkume bat, ahari bat eta zortzi ardi. Odol analisiek baieztatu dute mingain urdinaren gaitzaren ondoriozko heriotzak izan direla denak ere.
Bizitza azkar pasatzen dela entzun eta esaten dugu maiz. Hala ere, gizakiok urte dezenteko bizi-itxaropena daukagu. Hainbat urte izan ohi ditugu ongi garatu, bizi eta ugaltzeko. Badira, ordea, hori guztia denbora askoz ere laburragoan egin behar duten gu bezalako ugaztunak:... [+]
Irailaren 2an izango da epaiketa Iruñeko Zigor Arloko 2. epaitegian, ustez 2021ean makroetxaldeak haren inguruko lurrak minden hondakinekin kutsatzeagatik. Sasoi hartan Valle de Odieta makroetxaldeko administrazio kontseiluan ari ziren bost pertsona epaituko dituzte.
Ikerketa batek ondorioztatu du adituek uste baino AMOC korrontearen kolapsoa egoteko aukera handiagoak daudela. Korrontean aldaketa handiek eta azkenengo kolapso batek euri tropikaletan eraldaketa handiak eragingo lituzke, Europan negu oso hotzak eta uda lehorrak izango... [+]
Duela egun gutxi 6.000 alegazio baino gehiago aurkeztu dira Azantzan eta Sarbilen poligono eoliko berri bat eraikitzeko proiektuaren aurka. Antzeko beste proiektu batzuetan bezala, herritar eta talde antolatuen ahaleginari, antolaketari eta lanari esker egin da alegazioendako... [+]
Araba eta Nafarroa zeharkatu behar zituzten goi-tentsioko bi linea elektrikoren proiektuak ez dira gauzatuko. Espainiako Trantsizio Ekologikorako Ministerioak Aragoiko Tueste herrian Forestaliak egin behar zituen lau poligono eolikoen proiektuak artxibatu ditu.
Izendapenak ahalbidetuko du kalte ordainak ordaintzeko prozesuak hastea. Bi suteetan 500 hektarea baino gehiago erre dira.
Ekologistak Martxanek eta Sustrai Erakuntzak diote txinatar inbertitzaileek atzera egiteak agerian utzi dituela Zangozako meatzearen "funtsik gabeko arrazoiak". Nafarroako Gobernuari eskatu diote "interes publikoari erantzuten ez dion proiektu defendaezina... [+]
A zer zortea gurea! Inork nahi ez duen edozein industria-proiekturentzako puntu bero gogokoena gara gu! Ezkerraldea eta Meatzaldea, beti prest beste leku batzuetan gogaitzen duen guztia beso zabalik hartzeko. Petronor? Ederto. Lindane-hobi bat? Aurrera. Dorre elektrikoak gure... [+]
Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.
Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.
Txinako Qinghai enpresak atzera egin eta ez ditu 257 milioi euro inbertituko potasa meategi proiektuan. Finantzaketarik gabe ez ezik, Muga meategia ustiatzeko lizentzia ere ez du proiektuak, 2024ko urrian Nafarroako Justizia Auzitegiak bertan behera utzi... [+]
Bero boladek, haizeak eta lehorteek suteak pizteko aukerak bikoiztu dituzte Europan. Portugal, Espainia, Grezia eta Turkia pairatzen ari dira suterik handienak. Milaka suhiltzaile eta herritar ari dira suaren kontra borrokan Europa hegoaldeko herrialdeetan.