Haurren aisialdi
parte-hartzailea, euskalduna, hezitzailea eta herritarra
garatzen
Herri Hezitzailea lantaldea.
2015
Aisialdirako denbora biderkatu egiten zaie haurrei uda garaian. Eta aisialdia, jolasa, funtsezkoa da umeen garapenean. Herri hezitzaileen sarea eta hamahiru eragile batzen dituen lantaldeak gogoeta egin du, haurra erdigune eta protagonista dituen aisialdi eredu pedagogikoaz. Emaitza, hausnarketa teorikoa eta adibide praktikoak uztartzen dituzten bost liburuxka: Haurren aisialdi parte-hartzailea, euskalduna, hezitzailea eta herritarra garatzen; Nola sustatu haurren parte-hartzea ikuspegi feministatik; Nola egin udaleku parte-hartzailea; Nola egin ludoteka parte-hartzailea eta Parkeak bizitzeko modu berriak.
Haurraren benetako parte-hartzeaz mintzo zaizkigu liburuxkak, bizipenetatik eta zirraretatik abiatutako parte-hartzea, aniztasunean eta berdintasunean oinarritua, umeak subjektu aktibo eta eraldatzaile direla ulertuta, “pertsona oro, haur zein heldu, balioen transmisore baita”. Harreman osasuntsuak garatzeaz mintzo zaizkigu, ahalduntze kolektiborako estrategiez, tokian tokiko ezaugarrien eta parte-hartzaileen araberako aisia/udaleku/ludoteka ereduak prestatzeaz, arauak adosteaz, espazioak hartzeaz eta antolatzeaz, ebaluaziorako metodologiez, helduen rolaz, parkeak sortu eta eraldatzeko aholkuez, beldur eta kezkei aurre egiteko moduez, haurrek diotena haiekin batera praktikara eramateaz, auzoko komunitatera eta herrira zabaltzeaz, umeekin elkarlanean sorturiko hiri-proiektuaz…
Ez ditzagun umeak jardueretan hainbeste bideratu, diote, erabakimena berreskuratu dezatela, landu dezatela sormena jolasaren bidez. Argi dute egileek: “Jolasa behar biologikoa da”.
Legez, 16 urte bete arte ezingo dituzte sare sozialak erabili Australian, urte bukaera honetatik aurrera. Baina nola gauzatzen da hori praktikan? Gobernuaren azterketa batek ondorioztatu du teknikoki bideragarria dela, eta aurrekaria jarri du bide bera hartu nahi duten... [+]
Haurrak begiratzeko gure paradigma ez da erabat aldatu, baina aldaketak-edo egiten ari gara, egia da, beste kontzientzia maila batekin, aferak duen garrantziagatik-eta. Bazen garaia. Kontua da, baina, haurren bizitza gure esku dagoela, eta behar duten bizimoduan aldaketak... [+]
Dantza, xake edo kirol topaketak egiten diren bezalaxe, literatura gustuko duten haur eta gazteek ere zaletasuna partekatu, elkar ezagutu eta egunpasa ludikoa egiteko aukera izango dute, datorren igandean. Ikasturtean zehar elkarri gutunak idazten aritu diren 130 gaztetxo... [+]
Mireia Centeno Gutierrez psikopedagogoak haurren elikaduraren inguruko zenbait gako eman ditu; hala nola jatera behartzeak eta jakiak debekatzeak dituen ondorioak aipatu ditu.
Ludotekan, gazte txokoan, udalekuetan... batzuk musukatzen ari direla, beste hark zakila erakutsi duela eta honakoak gorputzarekiko irainak jaso dituela, hori guztia kudeatzea ez dute erraza hezitzaileek. Adibide praktikoz lagunduta, 'Nola landu sexualitatea hezitzaileon... [+]
Ikusiz zenbat psikologok, medikuk, terapeutak… metodo mirakuluak partekatzen dizkiguten, pentsa daiteke haurren heziketa nazioarteko kezka dela eta denok adituak bilakatu garela.
Ikaslea zenbat eta adinez txikiagoa izan, orduan eta feminizatuagoa da irakasle lana: Haur Hezkuntzan, 10 irakasletik 9 baino gehiago emakumeak dira munduan, Lehen Hezkuntzan %67a eta DBHn %54a. “Kuriosoa da, zaintza oinarri duten beste lan batzuetan (erizainak, erizain... [+]
Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]
Eneko Mendiluze Plaza psikologoak gaueko beldurren inguruko zenbait gako eman ditu. Nabarmendu du guraso bakoitzak ikusi behar duela zer datorkion hobeto umeari.
Irati Aizpurua Alquezar abokatuak zuhurtziaz erantzun ditu ARGIAren galderak, eta testuinguru juridikoa eman digu, Debako udal liburutegian gertatzen denaren inguruan. Elkarrizketa zabal batean berriki kontatu dugunez, 2 urtera arteko haurrek galarazita dute Debako haur... [+]