Kopia arriskutsurik ez


2015eko ekainaren 14an

Oraintsu irakurri duzu Nerea Llanosek laudatu dituela Josu Bergara (EAJ) eta Javier Maroto (PP), Sestaon eta Gasteizen lortutako hauteskunde-emaitza onak direla-eta. PPk EAEn duen idazkari nagusi berriak adierazi du haiengandik ikasi behar dutela. Hartara, hemendik aurrerako erreferentziak izango dira Bergara eta Maroto.

Izu-ikara eragin dizu “erreferentzia” hitza ikusteak. Izan ere, logika elektorala ez da beti logika soziala. Bi logika ezberdin dira. Propaganda jakin batek eman dezakeen uneko arrakasta ez da berez arrakasta politikoa. Alde horretatik, bistan da diskurtso xenofoboa erabiliz lortu dutela Sestaoko eta Gasteizko hainbat (eta hainbat) herritarrekin bat egitea. Hori ezin uka. Nolanahi ere, formula ez da berria, ezta originala ere. Gurean baino tradizio demokratiko handiagoa duten Europako zenbait herrialdetan ikusi berri dugu diskurtso xenofoboek ongi funtziona dezaketela elektoralki. 

Estatuko hauteskundeak prestatzeko bidean dira jada alderdiak. Eskaera garbia etorri zaizu gogora: mesedez, ez saiatu baliatzen kopia arriskutsurik botoak ehizatzeko. 

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-04-28 | Karmelo Landa
Gernikaren berpiztea

Urte bat bestearen ondotik, 87 urte joan dira astelehen lazgarri hartatik, apirilaren 26 hartatik; azoka eguna Gernikan, heriotza eguna. Suzko eta berunezko egunak eta urteak ondoren. Hildako ugariren gainean porlana eta isiltasuna. Porrota eta sufrikarioa. Nortasun debekatua,... [+]


Eguneraketa berriak daude