Emakumeak borrokan

Dantza, plazatan ez, areto eta garitoetan


Iker Barandiaran @IkerBarandiara
2015eko apirilaren 05a

Anai arrebak

Anai arrebak

Bonberenea Ekintzak, 2015

Behin baino gehiagotan esan izan da Euskal Herrian eta bereziki Gipuzkoan ez dela dantzan egiten, eta are eta gutxiago gazteek. Salbuespena txanpinoiak bezala ugaltzen diren ska taldeek osatzen dute, baina hortik kanpo ezer ere ez. Horri buelta eman nahian, eta dantza plazatatik areto eta txoko guztietara eramateko asmoz, 2010ean Anai Arrebak taldea sortu zuten, Euskal Herriko panoraman ezuste atsegina. Gainera, erabat harritu gintuen proiektuaren sustatzaileak nortzuk ziren jakiteak. Honako hauek dira beraien curriculumean agertzen diren aurrekariak: metalari buelta eta erdi eman zion Jousilouli talde irudimentsua; doinu gogorrenak muturreraino eraman zituen Naizroxa; eta hardcorea eta punk-rocka batu zituen Trigger Travis, besteak beste.

Taldeak oso helburu argia finkatu zuen hasieratik: mundu guztia dantzan jarri eta disco musikari merezi duen balioa eta lekua ematea. Taldearen maketa confeti eta ostia txarrez betetako eztanda izan zen. New-wave, post-punk eta disco leherketa indartsua, vintagea eta aldi berean berritzailea. Rockeroak, gerorik, etorkizunik ez balego bezala, urgentziazko disco musika egiten.

Horren ostean egindako kontzertu ugariek balio izan zuten mozkor, abstemio, politoxikomano, punky, popero, metalero zein modernoen gerriak mugiarazteko eta, aspaldiko partez, askoren  barrenak askatzen laguntzeko. Nolabait, zuri-beltzezko garai hauei kolorea eman zieten eta berezkoa duten indarra dantzara bideratu zuten. 2012an lehen disko luzea kaleratu zuten, eta maketan batutako estiloez gain, soul, funk, pop eta erritmo latinoak ere gehitu zizkioten proposamenari.

Ohikoa duten moduan Portugal Txiki estudioan isilean lanean aritu ostean, taldearen bigarren lan luzea aurkezteari ekin berri diote orain. Taldeak propio duen energia sutsu hori baretzen ahalegindu dira eta barru-barruan daramaten pop­a azaleratzen, beti ere entzulea erritmo eta dantzaren eremuan sorgindu nahian.

Abesti bakoitzak detaile ugari ditu, atzeko lan ugari: instrumentazio eta konponketa lan izugarria dago. Elektronika, 80ko hamarkadako zigilua duten makinatxoekin egina, gero eta presenteago dago laukotearen eskaintzan. Funkyaren eremuan ere gero eta erosoago mugitzen dira; perkusioaz ederto baliatzen dira; eta disco­arenganako hurbilketak pasarte propioa merezi du: discoa beraientzat jaio zela askok uste badute ere, disco­a aldatzeko eta biziberritzeko etorri direla uste dut.

Pop­a bai, ahots eta melodia itsaskorretan; musika beltza, dantzarazten gaituen alfonbran; elektronika, erritmo eta bultzada gehigarri horretan; rocka, ezkutatu ezin den DNAn; eta taldekideen eta gauaren misterioa, soinu banda aproposak diren introetan.

Hit-ak dira kantu horietako zenbait, konturatu orduko harrapatu eta lelotuko zaituztenak. Gainera, ondo baino hobeto dakite melodia borobilei esker errazago aterako gaituztela pistara eta blaituko dizkigutela mezu garratz eta pozointsuek, beraien habitatean, gauean, jaio eta hazitakoak.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal honetan artxibatua: Diskoak

Diskoak kanaletik interesatuko zaizu...
Montauk taldearen 'Geruzak': negu hau ez dadila joan

Zazpi kantako lan bat, aurrekoaren aldean trinkoagoa dirudiena, disko osoak eduki behar zuen tonua argi daukan talde baten emaitza. Garapen luzeak dira Montauken etxeko marka, Geruzak-eko kanta pare bat besterik ez daude bost minututik behera.


2018-06-05 | ARGIA
Anestesiaren lehen disko luzeak 25 urte bete ditu eta prest dute ospakizuna

Diskoaren 25. urtemuga ospatzeko berau berrargitaratu eta bospasei kontzertu eskainiko dituzte.


2017-07-23 | Iker Barandiaran
Elkartasun berpizte saioa

Disko honek hamazazpi urte ditu, baina berrargitaratu berri dute biniloan, inoiz kaleratu ez zen formatuan, diskoa kaleratu eta gutxira taldea desegin zutelako. El Corazón del Sapo taldeak Aragoin du jatorria, baina Euskal Herriarekin bat egin eta berehala bertakotu ziren. Hain zuzen ere, hamazazpi urte lozorroan egon ostean bueltan dira eginbehar bakarrarekin: Hatortxu Rock jaialdiaren edizio berezi honetan beraien alea jartzea.

El Corazón del Sapo 90eko hamarkada... [+]


Pop librea

Oso Fan taldeak bere lehen diskoa kaleratu du jadanik. Disko polita, gustura entzuten dena. Kantuetan pop kutsuko melodiak entzun daitezke, gozoak, eta folk ukituren bat ere antzeman daiteke. Doinu atseginak dira, eta malenkonia apur bat transmititzen dute.

Kantuetan eguneroko kontu txikiez eta ez hain txikiez mintzo dira, zorroztasunez eta gatz pixka batekin. “Gaur berandutzen hasi da, zin dagizut bihar hasiko naizela agindutakoa egiten, dena ondo egiten”, Gaur lehen singlean... [+]


2017-07-02 | Iker Barandiaran
Gogoa eta lana erraldoiak badira...

Tolosako Bonberenea Gaztetxearen inguruan eraikitakoa eguneroko lanaren emaitza da. Hogei urte pasa dira Bonberenea izenpean lehen Gaztetxea okupatu zutenetik eta hamabost Bonberenea Ekintzak plataforma egituratu zutenetik. Inguruko talde eta proiektuei zein umezurtz zeuden bidelagunei aukera eskaini zieten kalitatezko estudioa eraiki eta lanak plazaratzeko, bitariko konpromisoa, gertutasuna, gardentasuna eta profesionaltasuna bermatuz. Hala, Tolosako ekimenak lortu du, olatu komertzialetik at... [+]


Balerdi Balerdiren espiritua

Disko dotorea egin du Balerdi Balerdi taldeak. Kantuetan melodia politak entzun daitezke, rock doinu eta erritmo indartsuak, eta pop eta country aireak. Betiko Balerdi Balerdi da, baina jantzi berriekin.

Iñigo Irazoki soinu teknikariarekin aritu dira grabazio saioetan, baita lagun hauekin ere: Beñardo Goietxe (koruak), Julen Leuza (haize moldaketak, tronpeta eta tronboia) eta Ion Oses (tronpeta). Halaber, Joseba Beramendi Exprai da azalaren egilea, eta hitzak idazteko garaian... [+]


2017-06-11 | Iker Barandiaran
Denboran atzera eta aurrera

Bidaia guztiak ez dira berdinak eta badira batzuk zugan arrasto berezia uzten dutenak. Halakoa da Oñatiko Zingira talde misteriotsuak eskainitakoa: misteriotsua diot, eramaten gaituelako rockak iraganean lantzen zituen kantuetara, birtuosismoan, apaingarrietan eta giroen sortzean gailurra egin zuen garaietara. Badirudi denboran atzera egin dugula nabarmen, halako paisaiak ekarriz, baina ez da horrela; eta badauka gaur egungotik ere. Izan ere, ez da ohikoa bidaia batez gogoeta egitean... [+]


Rock instrumental fina

Pieza instrumentalak jotzen ditu Sofa taldeak, letrarik gabekoak. Giro musika da, azken batean, rock instrumental fina, dotorea. Melodia eta harmonia politak egiten dituzte indar eta grina handiarekin. II bigarren diskoko kantuak ederki landu dituzte, ederki moldatu, eta lana oso ongi ekoiztu dute Karlos Osinagarekin. Soinu sendoa, trinkoa eta distiratsua gauzatu dute.

Taldekideak Zumaiakoak eta Zarauzkoak dira: Jonbe Martinez (gitarra), Kepa Izeta (baxua) eta Imanol Sesma (bateria)... [+]


ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude