Azaleko irudiak adierazten duen bezala, lan iradokitzailea da Astirtitan. Melodia politak, hunkigarriak eta mingotsak, giro lasaiak, eta rock erritmoak entzun daitezke. Nahiko lan gordina da, gehiegizko apaindurarik gabe ekoitzia. Kantuak ederrak dira, “nahiko biluziak” Pettiren esanetan.
Grabazio saioetan, Pettirekin hainbat musikari handi aritu dira: Karlos Aranzegi (perkusioak), Iñigo Telletxea (baxua), Igor Telletxea (bateria), Joxan Goikoetxea (kordiona), Estitxu Pinatxo (ahotsak) eta Freddi Pelaez (Hammond b3).
Kantu guztien musika Pettik konposatu du. Pettik berak Egunero eta Argiak kantuen hitzak idatzi ditu, Harkaitz Canok Suerteren Bluesa eta Erramurik gabeko gauak kantuenak, eta Bernardo Goietxek Hil arte edan kantuarena.
Bost kantuak Iñaki Bengoaren eskutik Shot estudioan eta Jonan Ordorikaren eskutik Katarain estudioan grabatuak izan dira. Masterizazioa Karlos Osinaga Txapek egin du, Bonberenea estudioan. Miren Karmele Gomezek diskoaren azala egin du, J.A. Areta Goñi Juxek argazkia eta Imanol Urizarrek diseinua eta maketazioa. Denen artean lan handia egin dute eta bikain osatu dute Astirtitan lana.
Petti (Bera, Nafarroa, 1973) musikari eta musikagile handia da, aparta. Astirtitan lanaren aurretik, beste bost bakarkako disko kaleratu ditu, Gaztelupeko Hotsak eta Bonberenea Ekintzak zigiluekin –Amets bat (1999), Arrazoiak (2001), Etxeko Uzta (2002), On (2007) eta Awañak (2008)–, eta Anari, Txuma Murugarren, Rafa Rueda, Xabi Señor No edota Barrence Whitfield-ekin grabatutako diskoak ere kaleratu ditu.
Blues, rock eta folk iturrietatik edaten du, aire horiek bere kantuetan sumatzen ahal dira, baina bere-berea duen doinu bat sortu du, urtez urte, kantuz kantu, emanaldiz emanaldi eta diskoz disko osatu duen doinua. Doinu hori berehala ezagutzen dugu bere kantu bat entzuterakoan, musikari handia izateaz gain Pettik abesteko, gitarra jotzeko, eta kantuak sortzeko eta interpretatzeko modu berezi bat baitauka, paregabea.
Pettiren bihotza handia da, kantuen bidez bere ezinegona, kezkak eta sentipenak indar eta kemen handiz transmititzen ditu, eta berehala hunkitzen gaitu. Bere ahots urratu eta sakona erraietatik ateratzen du, bluesaren arimaz kutsatuta.
Jadanik zazpi urte pasatu dira Pettik bakarkako aurreko lana kaleratu zuenetik, eta bere disko berri bat entzuteko irrikan ginen aspalditik. Baina denbora horretan Petti ez da geldirik egon, Oroitzapenerako kantak III (2013), Beltza. Bye, bai, Cash (Gaztelupeko Hotsak, 2011), Imanol Urbieta, bakarrik eta libre (Elkar, 2013) eta Lou Reed, mila esker (2014) bildumetan parte hartu baitu. Gainera, jendaurreko emanaldiak egiten aritu da, bakarka, taldearekin edo beste musikari batzuekin: Balerdi Balerdi taldearekin, Gau-beranduan emanaldian Harkaitz Canorekin eta Joxan Goikotxearekin, eta Sortuko dira besteak kantaldian ere bai, esaterako.
Astirtitan “trantsizioko disko bat” izan daitekeela onartu du musikariak berak, baina udazkenerako lan luze bat kaleratzeko asmoa dauka, “disko rockeroagoa izango da, indartsua, gordina”, bere hitzetan. Disko berri hori entzuteko gogoz gaude, zain.
Badut lagun bat pop-aren bueltan Euskal Herrian emakume eta gazteek martxan jartzen dituzten proiektu berriei erreparatzen diona. Hark ezagutarazi dit onomatopeiadun talde bizkaitar hau. Hiruzpalau kantu sarean, eta uda ostean lan luzeago bat kaleratzeko asmoa.
KAK! taldea... [+]
Goizegi Hiltzeko
Ødei
Autoekoizpena, 2025
53 min.
Ulertzen nauten herrian ez da musika hau entzuten. Rap musikak akaso urte okerragoak izan ditu Euskal Herrian, baina oraindik ez da beste batzuen altuerara heldua. Denentzat ditu koplak Odei Barroso... [+]
Zatitxu 7
Zikin
Mendeku diskak, 2025
-------------------------------------------------------------
Aurten ere, udarekin batera dator Zikinen lan berria, esanez bezala: berdin zait oporrek hartzen bazaituzte Elantxoben, Belaguan edo Copacabanan. Eguraldi onak ez du egoera... [+]
ARGIAko erredakzioak aurtengo zortzi hilabeteotan kaleratu diren diskoen artean hiru hautatu ditu, gomendatzeko.
Harritu nau –zentzu onean– proiektu berri honek. Adiera edo zentzu asko ditu hitzak eta Bergaran Aitor Aldanondok harri baten inguruan sortutako honek baditu hainbat. Urteetan hartutakoa –bizitakoa– nolabait atera nahi izan du lan honetan.
Ibilbide... [+]
Eñaut Elorrietaren inguruko dokumental bat egin zutela-eta, Tabakalerara gonbidatu ninduten orain bizpahiru aste. Gustuz hartu nuen lagunarteko estreinaldirako gonbita, baina zinema aretora hurbiltzean jende asko hasi nintzen topatzen; hor Paul eta Itziar, hor Sarri, hor... [+]
Batzuetan elementu asko elkartu behar dira aurreikusi ez duzun emaitza bat ateratzeko. Hori gertatu da nolabait Gernika eta Bermeo artean sortutako Feline taldearekin. Primeros Auxilios punk taldeko Iñaki Baini-k etxean elektronikarekin jolasteari ekin eta maketa batzuk... [+]
"Hemen, errebelazio bat bezala, espazioa eta denbora argiago ikusten dira". Miren Narbaiza bueltan da berriz, eta eskerrak. Eszenak eman duen kantugilerik berezienetako bat da Narbaiza. Kanta berriak nola gobernatzen dituen ikustea besterik ez dago.
Zeren, sortzaile... [+]
Asko poztu nintzen Artza anaiek diskoetxe berria abiaraztearekin bat Barrakos-en maketa –non erosiko nuen, Boga tabernan?– berreskuratu eta biniloan ateratzeko asmoa zutela jakitean. Izan ere, aipatutako maketa –1990koa– gure musika historian oharkabean... [+]
Ez dago beste biderik, gustuko ez duzuna aldatu eta beste zerbait sortzeko apurtu egin behar da: apurtu eta zerotik hasi. Hori izan zen punkaren oinarria; eta horixe bera da Leire Led Infiernok (ahotsa) eta Txerra Bolinagak (bateria) erabaki zutena Piztupunk taldea zena nahita... [+]
Interneten musika entzuten duzunetakoa bazara, ia seguru ezagutzen duzula Kokoroko. Agian uste duzu ezetz, baina hartu segundo bat eta bilatu Abusey Junction. Oscar Jeromeren gitarra riff malenkoniatsua ezaguna egin da Spotify eta YouTube gisako plataformetako algoritmoaren... [+]
Neomak taldeak tradizioaren perkusioa dakar, molde elektroniko zainduarekin. Arrasateko Leire Etxezarreta, Amets Ormaetxea eta Irati Gutierrez, Asteasuko Garazi Otaegi, Zarauzko Eneritz Aulesti, Zizurkilgo Maria Lasa eta Debako Alaitz Eskudero dira zazpi kideak. Denak dira... [+]
1988an, Euskal Herrian gazteria punkean eta RRVan buru-belarri murgilduta zegoen garaian, Bilbo eta Santurtzi artean La Secta taldea sortu zuten ozeanoz bestaldeko –antipodak barne– musikari so egiten zioten lau gazte ausartek; haietako bat zen La Herencia de los... [+]
Searching for sugar man bezalako istoriorik ez du emango Euskal Herriak. Gutxitu eta gutxietsiak, zer egingo diogu. Baina herri txiki –eta infernu handi– honek eman ditu hainbat mito, itzaletatik agertu eta itzaletara itzultzen direnak.
1980ko hamarkadan eduki... [+]
Arrasateko Perlata taldea ez da, bada, ia inorekin ezkontzekoa. Haien bide propioa egiten dihardute 2015etik, inguruan zer egiten den begiratuta bai, baina norabide eta erritmo propioan, eta ez lasaian, hain justu. Disko eta kilometro dezente daramate bizkarrean. Harritu nau,... [+]