Rosetta harriaren "ahizpa" aurkitu dute

Egiptoko Antzinate Ministerioa.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Tabuziris Magna aztarnategi arkeologikoan, Alexandriaren  hego-mendebaldean (Egipto), Dominikar Errepublikako arkeologo talde batek idazkunak dituen harlauza topatu du. Mamdouh Al Damati Egiptoko Antzinate ministroak adierazi duenez, aurkitutako piezak 2.200 urte inguru ditu, eta beraz, Rosetta harriaren garai berekoa da, Ptolomeo V.aren erregealdi ingurukoa (k.a. 204-180).

Rosettarekin duen antzekotasun nagusia da hieroglifikoez gain bestelako alfabetoetan idatzitako testuak jasotzen dituela. Kasu honetan, alfabeto demotikoan, herritar xeheek erabiltzen zuten idazkeran idatzitako bost lerrotan jasotzen da hieroglifikoen edukiaren itzulpena. Edo hori uste dute adituek, testuak ez baitituzte oraindik erabat dezifratu.

Harria metro pasatxo luze eta 65 zentimetro zabal da, eta Rosettarekin duen alde nagusia da harlauza berriak ez duela grezierazko itzulpenik. Gainera, Rosetta askoz lehenago aurkitu zuten, eta funtsezkoa izan zen idazketa hieroglifikoa dezifratzeko. Ikusteko dago testu berriak zenbaterainoko ekarpena egingo duen zentzu horretan.


Irakurri gehiago: Arkeologia Historia
Arkeologia kanalean gehiago
2026ko urtarrilaren 14
Pirinioetako erromatar galtzada
Mugarik gabeko iragana, arkeologiatik eraikitzen

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...