Ikastolen identitateaz

Lerro hauen izpiritua transmititzeko bi kontzeptu: Autoeraketa Hezkuntzan eta Euskal Eskola Kooperatiboa.

Kokapen arin bat eginaz, 1960ko hamarkada herrigintzan oso aro aberatsa izan zen. Horren adierazle dira garai hartan euskalgintzan sortutako ekimenak. Beste iniziatiba batzuk ere ordukoak dira: kooperatibak nagusiki. Ekintzailetasun zibiletik abiatutako mugimendu autoeratuak guztiak.  

Iniziatiba haien iturburuan zenbait motibazio zegoen. Baina konpartitzen al zuten bereizgarri komunik? Baieztatu daiteke denetan autoeratzeko jokabide bat zela diferentzialik garbiena. Beraz, ikastolen identitatera etorrita, berau ezaugarritzeko elementurik esanguratsuena ere autoeraketa izan zen. Ezaugarri hori ikastolen sorreran zegoen –modu intuitiboan eta halabeharrez–; egiteko moduetan dago, kulturan; eta helmuga da: iparrean bere burua antolatzen duen pertsona bat eta gizarte bat daude.  

Edozein gizarte mugimenduk behar duen beste lehengai bat ere bazeukaten: amets kolektiboekin konektatzea. Zeintzuk ziren, ilusio haiek? Euskalduntasunaren transmisioa, euskara eremu estrategiko batera eramatea, Euskal Herriaren kontzientzia, zapalkuntzari proiektu bidez erantzutea, autonomoak izatea, hezkuntzaren berrikuntza eta eliza eta estatuaren eskola ereduaren aurrean alternatiba bat proposatzea.

Horrez gain, autoeraketa egiteko konfiantza behar da. Norberarengan eta inguruan. Ikastolan konfiantza hori hiru mailatan eman behar da: maila instituzionalean (kooperatiba eratuz), kudeaketan (autonomiaz lan eginez eta erabakiak hartuz) eta pedagogian (pertsonarengan konfiantza sustatuko duen pedagogia batekin). Eta hara! Egungo psikologia eta pedagogiaren zientziek autoeraketa kooperatiboaren ideia oso intuizio ona izan zela baieztatu digute.

Pertsonek eta proiektuek euren burua antolatzeak gaurkotasun handia dauka. Eta zergatik? Erabakimena protagonisten eskuetan egotea interesgarria delako; jabetzak erantzukizuna dakarrelako, eta honek, kalitatea bilatzeko beharrezko tentsioa; autonomia irabazten delako; lankidetza praktikatu egiten delako; pertsona helduagoak garatzen direlako; kudeaketan eraginkortasuna irabazten delako; eta demokrazia eta gizartea eraldatzeko bokazioa hazi egiten direlako. Praktika hau oso gurea eta eraginkorra izan da, eta horren kultura bat badugu. Etorkizunean agertu daitekeen edozein eszenarioren aurrean prestatuago egongo gara horrela.

 

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-04-28 | Karmelo Landa
Gernikaren berpiztea

Urte bat bestearen ondotik, 87 urte joan dira astelehen lazgarri hartatik, apirilaren 26 hartatik; azoka eguna Gernikan, heriotza eguna. Suzko eta berunezko egunak eta urteak ondoren. Hildako ugariren gainean porlana eta isiltasuna. Porrota eta sufrikarioa. Nortasun debekatua,... [+]


Hitzen piroteknia

Garai batean nire ustez naftalinaz gainezka zeuden esaldiak erabiltzen hasia naizela antzeman dut. Zahartzen ari naizen seinale ote? “Osasuna badugu behintzat-eta, gustura egoteko moduan gaude!” edo “gure garaian jan ez, baina barre...”. Eta tristuraz... [+]


2024-04-28 | Ahoztar Zelaieta
EAJko karguen senide harrobia

Azken hamarkadan, EAJk hiru harrobitatik datozen kargu publikoen esku utzi du Eusko Jaurlaritzako sailen kudeaketa. PwC eta Andersen bezalako aholkularitza-enpresetan aritu zen talde bat nabarmentzen da. Beste talde garrantzitsu bat karrerako funtzionarioek osatzen dute... [+]


2024-04-28 | Edu Zelaieta Anta
Duda-muda

Ramadana bukatzear zela sortu zen zalantza irakasleen artean: familia musulmana duten ikasle batzuek adierazia zuten, ramadanaren amaieraren ospakizuna zela eta, ez zirela egun horretan joanen gelara. Ekintza horren bidez –aipatu zuen irakasle batek– argi gelditzen... [+]


Eguneraketa berriak daude